
José Luis Peralesek disko berria aurkeztuko du Kursaalean: “Calma”
Gaurkotasuna / 6 martxoa, 2017
Maiatzak 7, 20:00etan José Luis Peralesek bere lan diskografiko berria den “Calma” aurkeztuko du beste hainbat arrakasten artean. Espainian eta Amerikan egiten hari den gira honen parada garrantzitsua izango da.
José Luis Perales beste zazpi musikarik lagundua izango da, guztiak maila handikoak. Aktuazio soila eta elegantea izango da; non garrantzitsuena artistaren jakintza musikala izango den. Piezak berriak eta oraindainoko pieza arrakastatsuenak izanik protagonistak.
José Luis Perales azken 40 urteetako autore espainiar oparoena eta arrakastatsuena da zalantzarik gabe. Bere lan pertsonalez gain, Cuencako kantautoreak, Jeanette-etik hasita Isabel Pantojaraino, Raphael eta Paloma San Basilio pasaz, artista ugarientzako letrak egin ditu. Munduko kantautore hispaniar bertsinatuena da. Bere letrak maitasunaz, nostalgiaz eta bakeaz mintzo dira. 27 produkzio musikal eta 500 abesti erregistratu egin ditu.
Sarrerak hurrengo web orrialdeetan dira salgai: www.kursaal.eus, www.entradas.diariovasco.com y www.entradas.com.