Gaurkotasuna / 10 martxoa, 2017

“Kukai eta Lagunak”, martxoaren 11ean ikusiko da Kursaal Auditorioan Hamabost urte bete dira, Jon Mayaren ekimenez sortutako Kukai Dantzaren sorreratik. Hau dela eta, urte hauek guztietan bidelagun izan dituzten artistekin batera ikuskizun berezi bat prestatu dute. Hona hemen Kukariren sortzaile den Jon Mayaren hitzak ikuskizunaren inguruan: “Hamabost urte dira gure ibilbidea abiatu genuenetik; eta abentura horretan kilometro, proiektu, eszenatoki eta esperentzia aberasgarriekin batera, BIDELAGUN bikainak batu ditugu. Haietako bakoitzaren ekarpenak osatzen du egunez egun Kukai Dantza. Orain, artista bidelagun horietako asko batu eta ADISKIDEAK izeneko bira berezia prestatzea erabaki dugu. KUKAI ETA LAGUNAK. Agertokian batu eta ibilbidea zipriztindu duten doinu esanguratsuenekin kontzertu-emanaldi berezi hau antolatu dugu. Hala, Donostiako Kursaaleko emanaldian bilduko dira Kalakan, Oreka Tx, Iñaki Salvador, DZ (Esne Beltza), Piter Ansorena… Ereintza, Goizaldi eta Eskola dantza taldeak… Eta beste artista gonbidatu asko!!! Gure eta gure bidelagun guztien arteko festa handia izatea nahi dugu!!!” Musikariak: Iñaki Salvador, pianoa & akordeoia DZ dj Oreka TX, txalaparta Iñaki Tellerria, perkusioa Andoitz Antzizar, trikitixa Gonbidatuak: Kalakan Trio, ahotsa & perkusioa Piter Ansorena, txistua, Itziar Etxegia, biolina Ereintza, Goizaldi eta Eskola Dantza Taldeak   KUKAI ETA LAGUNAK Martxoak 11 Larunbata / 20:00 19 € Sarrerak erosi

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]