Gaurkotasuna / 1 abendua, 2016

  • Ikuskizuna abenduaren 3an izango da Kursaaleko Ganbera Aretoan
 Datorren larunbatean, abenduak 3, arratsaldeko 18:00etan, Kursaal Eszenak Musika Familian zikloko bigarren kontzertua eskainiko du. Oraingoan, “Zirku Hegalaria” ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu, toy pianoak eta biolontxeloa nagusi izango diren kontzertu-eszenikoa. Aipatu kontzertuan, Mar Benegasen bertsoek, Don Nicanor eta bere zirkoaren istorioa deskubrituko digute. Ikuskizuna, Mar Benegas berak idatzi eta Ximo Abadiak marraztu zuen “Cómo abrió don Nicanor el gran circo volador” liburuan oinarritzen da.   “Este es Don Nicanor/ que vivía en una flor/ Esto que os voy a contar/ lo saben aquí y allá/ que el bueno de Nicanor /montó un circo por amor”. Honela abiatzen da Ana Hernández Sanchiz-ek kontatuko duen istorioa: Don Nikanor, pertsonaia bihotz-zabala eta fantastikoa, arazoak dauzkaten animaliak erreskatatuz ibili ohi da munduan barna: behi bat, tximu bat, pinguino bat, hartz bat, katu bat, zakur bat, katxalote bat... Denek elkarrekin, zirku bat zabaltzea erabaki dute, eta hartan bakoitzak bere abileziak erakutsiko ditu.  Musika Familian “Zirku Hegalaria” Kursaaleko Ganbera Aretoa Abenduak 3 , larunbata/18:00 7€ /3€ (12urtetik beherakoentzat) 3 -6 urte Interpreteak Ana Hernández Sanchiz, narratzailea Víctor Trescolí Sanz, toy pianoak Diego Alonso, biolontxeloa Víctor Trescolí Sanz, musika Mar Benegas, testu orijinala Ximo Abadía, ilustrazioak Ana Hernández Sanchiz, sorkuntza, diseinua eta ikuskizunaren zuzendaritza carrito Sarrerak erosi

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]