Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 14 azaroa, 2016

Datorren asteazkenetik, azaroaren 16tik, ostiralera, azaroaren 18ra bitarte, munduko 3.061 gazta jarriko dira herritarren eskura Donostiako Kursaal Jauregian, inoiz izan den gazta kopuru handiena. Publiko guztiarentzat irekia den jaialdiak gaztaren mundua gertutik ezagutzeko aukera eskainiko die herritarrei. Ekintzaz beteriko egitarauak World Cheese Awards sariak, Artzai Gazta Nazioarteko Artzaintzaren Lehen Topaketa, “Champions of the Champions” lehiaketa, hitzaldiak edota nazioarteko ekoizleen 38 standetara bisitak jasotzen ditu, besteak beste. Prentsa akreditazioa eskatzeko epea datorren astelehenean, azaroaren 14an, amaituko da, eguerdiko 12.00etan. Artzai Gazta Elkartearen eskutik iristear da Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia Donostiara. Datorren asteazkenean, azaroaren 16an, emango zaio hasiera ofiziala, goizeko 10.00etan. Une horretatik aurrera Kursaal Jauregia gaztaren gazteluan bilakatuko da. Lehen aldiz, mundu osoko 3.061 gazta bilduko ditu jaialdiak, World Cheese Awards lehiaketan inoiz izan den gazta kopuru handiena. Hori horrela, World Cheese Awards lehiaketarako izen emateak itxi behar izan dira. 5 kontinenteetatik datozen gaztek 35 herrialde ordezkatuko dituzte. Publiko guztiari irekia den jaialdiak gaztaren mundua gertutik ezagutzeko aukera eskainiko die herritarrei. Halaber, Gipuzkoako hiriburua ekoizle, artisau, sektoreko profesional eta gazta zale guztien bilgune bilakatuko da. Hiru eguneko egitarau zabala Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdiak ekintzaz beteriko egitaraua prestatu du azaroaren 16tik 18ra bitarte. Jaialdia asteazkenean hasiko bada ere, asteartean, azaroaren 15ean, inaugurazio ekitaldia egingo da Miramar Jauregian, arratsaldeko 20.00etan. Gazta ekoizleen, antolatzaileen, instituzioen, enpresa kolaboratzaileen, nazioarteko dastatzaileen, sukaldaritza berri eta tradizionaleko sukaldarien eta komunikabideen arteko topaketak ongietorria emango dio gazta ekitaldiari. Azaroak 16 Datorren asteazkena, azaroak 16, izango du lehen eguna jaialdiak. Hasiera ofiziala goizeko 10.00etan izango da Kursaalen. Irekiera ekitaldiaren lekukoa World Cheese Awards sariek hartuko dute, munduko gazta txapelketa garrantzitsuenak. 29. Edizioan barneratuta, mundu osoko 3.061 gazta, inoiz lehiaketa izan den gazta kopuru handienak, Gipuzkoako hiriburura bidaituko dute, 260 ahosabai eta usaimen onenak epaitu ditzaten. Epaimahaia, gazta ekoizleak, teknikoak, erosleak, saltzaileak edota elikagai idazleek osatuko dute. Aukeraketa prozesuaren lehen urratsa lau pertsonaz osatutako epaileek emango dute. Horiek, Brontzezko, Zilarrezko eta Urrezko sariak merezi dituzten gaztak identifikatuko dituzte. Talde bakoitzak bere gazta aukeratuko du, Super Gold-a, eta, ondoren, epaile gorenek, nazioarteko aitorpena duten 16 adituz osatutako taldeak, aukeratu diren 66 gaztak kalifikatuko ditu bigarren aldiz. 66 gaztetatik epaile goren bakoitzak gazta bat aukeratuko du, azken kalifikazio fasean defendatzeko. Epaimahai gorenak 16 gazta finalisten artean azken eztabaida hasiko du, kontsumitzaile eta sektoreko ordezkarien aurrean. Bertan, World Champion Cheese-a aukeratuko da. Arratsaldeko 18.00etan emango da jakitera aurtengo irabazlea prentsaurreko batean. Halaber, epaileek beren lana egiten duten bitartean jaialdiak aurrera jarraituko du, herritarrak gaztaren mundura gerturatuz, hitzaldi eta nazioarteko ekoizleen 38 standetara bisiten eta dastaketa gidatuen bidez. Azaroak 17 Munduko gazta onena ezagutzearen biharamunean, ostegunean, azaroaren 17an, iritsiko da, lehenengoz, “The Champion of the Champions” lehiaketa. Bertan, epaile gorenek, World Cheese Awards-eko 28 edizioetako irabazleen artean hoberena aukeratuko dute. Agour gaztandegia izan da bi urteetan txapelketa honetako garaile eta, beraz, azken 28 edizioetako txapeldunen artean onena izateko aukera izango du Peio Etxelekuren gaztandegiak. Hain justu, hau da lehia honetan parte hartuko duen euskal gaztandegi bakarra. Goizeko 11.00etan emango da jakitera nor den txapeldunen artean onena. Txapeldunen artean txapeldun nor den jakin ostean, lehenengoz, Artzai Gazta Nazioarteko Artzantzaintzaren Lehen Topaketa hasiko da, 12.00etan. Bertan bilduko dira landa sektorean lanean ari diren teknikoak eta artzainak, taldean etorkizunari buruz gogoeta egiteko. Taldearen, olektiboaren eta komunitatearen kontzeptuak ardatz hartuta esperientzia lokalak nazioarteko ereduekin konpartituko dira. Eztabaidak, proposamenak eta esperientziak egungo artzaintzaren inguruan. Nekazaritza eta gizartea garatzeko abeltzainak babestu eta sustatzen dituzten udalerrien Europar RED-AREQ Sarearen aurkezpena, baita garapen biojasangarriruntz doazen negozio eredu berriak. Besteak beste, ondorengoa landuko da bertan: artzaintza ikuspegi publikotik, naturaren ikuspegitik, Artzai Gazta Manifestuaren irakurketa, komunikazioa etorkizuneko kontsumitzaileei begira, Artzai Gazten lan-esperientzia eta etorkizuneko erronkak, eredu ekonomiko komertzialen adibideak, baita ikus-entzunezko proiekzioak ere. Halaber, egunean zehar gaztaren mundura bidaiatu eta gertutik ezagutzeko aukera eskainiko duten hitzaldi ezberdinak, nazioarteko ekoizleen 38 standetara bisita eta dastaketa gidatuak egingo dira. Azaroak 18 Ostiralean jaialdiaren itxiera eguna izanagatik ere herritarrek jaialdiaz gozatzen jarraitu ahal izango dute. World Cheese Awards-eko gazten bisitak eta dastaketak, nazioarteko ekoizleen 38 standetara bisitak eta dastaketa gidatuak edota Jatorri Izendapenen standak gertutik jarraitu ahal izango ditu bisitariak. Halaber, gaztaren kultura eta istorioak bertatik bertara jarraitzeko aukera ahalbidetuko dute egunean zehar antolatutako ponentziek eta ikus-entzunezko proiektuek. Horrek guztiak, aurtengo Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdiaren amaierara iragarriko du; munduko toki ezberdinetako 3.000 gazta baino gehiago presente izan dituena, herritarrek gaztaren mundura gerturatu dituena, lehenengoz World Cheese Awardseko txapeldunen artean txapelduna nor izan den ezagutu duena eta, batez ere, txikitasunetik gauza handiak lortu daitezkeela egiaztatu duena, izan ere, 116 artisau ekoizlez osatutako elkarteari esker, Donostiako hiriak gaztaren ekitaldi garantzitsu honen ospakizuna bere begiekin eta gertutik ikustea ahalbidetu du. Prentsa akreditazioak Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia bertatik bertara jarraitu nahi duten komunikabideek akreditazioa eskatzeko duten epea datorren astelehenean, azaroak 14an, amaituko da, 12.00etan. Akreditazio eskaria egiteko  webgunean topatuko duzuen prentsa atalean dagoen formularioa bete behar da. Akreditazioa doakoa da.
  • Jaialdira sartzeko beharrezkoa da akreditatuta egotea eta akreditazioa uneoro gainean izatea.
  • Akreditazioak Kursaal Jauregiko sarrerako lehiatilan jaso beharko dira azaroaren 15etik aurrera.
Gomendagarria da asteartean, azaroaren 15ean jasotzea, arratsaldeko 16.00etik 20.00etara, jende pilaketak ekiditeko jaialdiaren lehen egunean. ▪ Akreditazioa jasotzeko ordutegiak: Azaroak 15: 16.00-20.00. Azaroak 16: 8.00etatik aurrera. Azaroak 17 eta 18: 10.00etatik aurrera.
  • Akreditazioa izateak ondorengoa zerbitzuak eta baimenak eskaintzen dizkie akreditatuei:
◦ Jaialdirako hiru egunetarako sarbidea, azaroaren 16an, 17an eta 18an. ◦ Lan egiteko prentsa aretoa egongo da Kursaal Jauregiaren barnean. ◦ Argazkiak eta prentsa-oharrak bidaliko diren zerrendan egongo da akreditatuaren kontaktua. ◦ Jaialdiko ekintza guztietara sarbidea aldez aurretik ohartaraziz gero. Aldez aurretik abisurik jasotzen ez bada akreditatua tokia egonez gero sartuko da. ◦ Sei gazta zati dastatzeko aukera. ◦ Asteartean, azaroaren 15ean, Miramar Jauregian, arratsaldeko 20.00etan, egingo den ongietorri jaialdirako gonbidapena ◦ Ostegunean, azaroaren 17an, Artzai Gazta Nazioarteko Lehen Topaketara bertaratzen den orok, foroan parte hartzen dute artzaiekin Union Artesanan egingo den bazkarirako onbidapena izango dute.   ◦ Eskatu nahi diren elkarrizketak lotzeko kontaktua ▪ Aitor: 679202899 ▪ Iñigo: 647279826   Web-a eta Sare Sozialak Aurkeztutako informazio oro, jaialdiaren web orrialde ofizialean eskuragarri izango www.internationalcheesefestival.eus , eta sare sozialetan: #intcheesfestival traolarekin.   Artzai Gazta Elkartea: 35 urteko kalitatea eta bermea 1980ko hamarkadaren erdialdetik hona artzainek modu artisauan eta latxa esne gordinez ekoizten duten gaztaren kalitatea hobetu eta produktu honen nortasunaren aldarria egiteko lanetan ari da Artzai Gazta Elkartea. Ohituran, naturan eta kulturan oinarritutako filosofia defendatuz eta honen inguruan lan eginez, gure mugetatik haratago ezagunak izatera iritsi dira. Egun, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko 116 artzain gaztagilek osatzen dute elkartea, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztaren %50 ekoizten dutenak besteak beste. Baina artzain guztiak ez dira Idiazabal gaztaren ekoizle, eta horretan datza elkarte honen aberastasuna: mota ezberdineko gaztak egiten dituzten ekoizleak elkarrekin lanean aritzea.    

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]