Gaurkotasuna / 7 urria, 2016

Igande honetan, urriak 9, soularen eta dantzaren zaleek hitzordu bat dute Kursaaleko K Espazioan, Lee Fields eta The Expressions, haren talde banaezinarekin. 60ko hamarkada amaieratik, katalogo oparo bat osatu du jatorria Ipar Carolinan duen abeslari honek. Katalogo horrek hainbat estilo bateratzen ditu gainera; besteak beste: funka, bluesa eta Hegoaldeko soul garaikidea. 70. hamarkadan eratu zen abeslari honen zaleen talde nagusia, funk-aren zale amorratuen artean, diskoetxe txikientzako grabatu zituen single sail bati esker (bere ibilbide osoan, Lee Fieldsek dozena bat disketxerentzat egin ditu grabazioak), eta single horiek, denborarekin, oso objektu estimatuak bihurtu dira, bildumazaleentzat bereziki. "Little JB" ezizena ipini zioten, begiratua, kantatzeko modua eta groovea Mr. Brownen parekoak zituela. Konparazioak gorrotagarriak dira ordea, eta horretan bakarrik geratzea abeslari on honen talentua mespretxatzea litzateke. 90eko hamarkadan berriz ere suspertu zen, arnasa betean aritzen zen soul-blueseko abeslari bihurtuta. Ezusteko ikaragarria izan zen Hegoaldeko zirkuituan, eta emakumeak urtu egiten ziren bere musikarekin. Mundu hori txiki geratu zitzaion hamarkada bukaeran, aldi berean deitzen baitzioten hip hopetik eta rare grooves-etatik, eta publikoa berriz ere bere izena erreibindikatzen hasi bait zen, single berriei esker, gordintasunean eta indarrean 70etako maila berdintzen zutenak, eta baita gainditu ere. “Problems”etik hasi (2002) “Emma Jean” arte (2014) grabazio bat bestearen atzetik egin du Lee Fields-ek, eta hala, Sharon Jonesen maila berean jarri da bere generoan, hots, musika beltzaren susperraldian. Eta batek Dap-Kings daukan bezala euskarri-banda gisa, besteak, The Expressions talde bikaina dauka. Lee Fields & The Expressions Urria / Octubre Igandea 09 Domingo / 19:00 19 €  

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]