Gaurkotasuna / 14 urria, 2016

Kursaal Eszenak haurrentzako atondu duen eskaintza berriak larunbat honetan, urriak 15 (18:00), izango du lehen hitzordua “El traje nuevo del emperador” ikuskariarekin; publiko guztientzako egokia den ekitaldi bakarreko opera komikoarekin. Ikuskizuna gazteleraz taularatuko da. Nafarroako Ganbera Operaren produkzio honek Hans Christian Andersen-ek idatzitako izen bereko ipuina du oinarrian. Musika Iñigo Casalí konposagile nafarrak jarri dio; testua, berriz, Pablo Valdés idazle eta dramaturgoak moldatu du. 75 minutuz musikak, kantuak, antzerkiak eta dantzak bat egingo dute zera erakusteko: itxura, azalekoa eta tentelkeria satiraren protagonistak eta biktima zuzenak direla aldi berean. Taula gainean abeslari nahiz aktore eta dantzariek Comedia Dell´Arteren kutsua eta barroko garaiko eragina duen ikuskizuna eskainiko digute. Ekintza XVIII.mendeko gorte batean garatzen da: Badulio errege harroputzak senar bila dabilen Sirolé enperatriza maitemindu nahi du. Hala, inoiz josi den janzkirik ederrena egingo diotela agindu dioten bi komikok ziria sartzen diote; haien esanetan janzkia egiteko erabili den oihal zoragarria azkarrak diren pertsonek bakarrik ikus bait dezakete, ergelak eta traketsak direnentzat ikus-ezinezkoa den oihala izanik. Han daudenek ez diote kontrarik egiten erregerari, harik eta haur batek kirtenkeria begibistan uzten duen zera esanaz: “baina biluzik dago eta!”. Andersen-en elezaharrak bezalaxe larunbat honetan Kursaaleko Ganbera Aretoan ikusi ahal izango den haurrentzako ikuskizunak ere mezu argia du: “mundu guztiak zerbait egiazkoa dela pentsatzeak ez du esan nahi benetan egia denik”. Musika Familian “El traje nuevo del emperador” Kursaaleko Ganbera Aretoa Urriak 15, larunbata/18:00 7€ /3€ (12urtetik beherakoentzat) 3 urtetik aurrera  

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]