Gaurkotasuna / 5 uztaila, 2016

Musikaren munduan mitoak daude alde batetik... eta ikonoak bestetik. Eta uztailaren 6an, 20:00etan, Kursaalen arituko den George Benson, horien artean dago. Jazzeko gitarrista birtuosoa da eta baita abeslari bikaina ere. Gai da dantzalekuetarako abesti arrakastatsuak sortzeko, esaterako, Filadelfiako soul estilo fina duen “Give Me The Night”, eta era berean Wes Montgomery-ren neurriko mailara iristeko. Hamar Grammy sari - bai musikari bezala, bai abeslari bezala - irabaztera eraman duen ibilbide luzean zehar izan duen jakin-minak, Miles Davisekin lan egitera, Beatlesen “Abbey Road” bertsioneatzera; “White Rabbit”en Jefferson Airplanetik, Heitor Villalobos edo Michel Legranderaino, brasileko musikatik igarotuz CTI diskoetxearentzat Creed Taylorrekin grabatutako disko sofistikatu eta ezagunetan, maisuki nahastuz soula, funka, jazza eta popa Bere ahots zoragarriarekin, “Nothing’s Gonna Change My Love For You”, “Kisses In The Moonlight” edota “On Broadway” abestiaren bertsioarekin klasikoak moldatu ditu George Bensonek. George Benson Uztailaren 6, azteazkena, 20:00 Kursaal Auditorioa 41€ (BEZa eta kudeaketa gastuak barne direla)   Sarrerak erosi

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]