Gaurkotasuna / 13 uztaila, 2016

Donostiako  eta  Euskadiko  antikuario  askok  lasaitu  ederra  hartu  dute  azoka  sortu dela  jakinda.  Haietako  batek  hau  esan  digu,  poz-pozik: «Donostiak  behar  zuen antigoaleko  gauzen  azoka;  ezin  zuen  hura  gabe  egon».  Geratzeko  etorri  izana espero dugu. 11 urte baino gehiago daramatza Donostiak sektorean jarraipena zuen azoka  bat  izan  gabe;  hau  da,  hamarkada  bat  baino  gehiago  umezurtz  (2005eko azaroaz  geroztik).  Baina  ukaezina  da  antigoaleko  gauzen  azokak  Estatu  osoan aldatu  direla,  bildumazaletasunera  eta  vintage  pieza  ederretara  (arropa  barne) zabaldu direla, eta gazteagotzeko aukera eman diola halako azoketara joan ohi zen jendeari. Ezinbestekoa zen berritzea; nahiz eta batzuentzat ahultasun-seinalea izan, kontua da, berrikuntzari esker, bikote gazteak ere hasi direla azoketara joaten etxea dekoratzeko piezen bila. Hemen da, beraz, Donostiako Antigoaleko Gauzen, Bildumazaletasuneko Gaien eta Vintage  Elementuen  Azoka  berria.  Uztailaren  16an  (larunbata)  eta  17an  (igandea) izango  da  Kursaalen,  toki  enblematikoa  handi  izatera  iritsi  nahi  duen  azoka baterako.  11:00etatik  20:00etara  egongo  da  zabalik,  eta  45  erakusketarik  osatuko dute,  haien  erdiak  Euskadikoak  eta  gainerakoak,  berriz,  Estatuko  gainerako autonomia-erkidegoetakoak  eta  atzerrikoak.  Nabarmentzekoa  da  hainbat herrialdetako  erakusketariak  etorriko  direla  Donostiara,  besteak  beste, Alemaniakoak, Erresuma Batukoak eta Frantziakoak. 900 metro koadro izango ditu azokak. Dirudienez, sektoreak gainditu ditu garai txarrenak (edo hala espero dugu). Orain, sektoreko azokak optimismoz hartzen dira, aurreko azokan baino gehiago saltzeko ilusioz; diotenez, atzerritarrek objektu txikiak erosten dituzte, gustuko dituztelako, erraz eraman ahal izateko, eta markako objektu txiki gehiago saltzen dira bertakoen  artean  ere,  baita  pinturakoak,  dekoraziokoak,  bildumazaletasunekoak,  etab.  ere. Gazteak batez ere dekorazioko piezen bila joaten dira azoketara. Antzinako taila eta objektu ugari ere saltzen dira, eta gora egin du beste hainbat objekturen salmentak: bureau  frantziarrak,  lanparak,  idazmahaiak  eta  XX.  mendeko  idazmakinak.  Ea Donostiak gorakadari eusten dion eta eroslearen konfiantza handitzen duen. Garai ona da, baita ere, bildumazaletasuneko gaietarako (cava-txapak, monetak, erlojuak, jostailuak,  betiko  zigiluak,  etab.),  beti  egongo  baitira  Donostiako  Antigoaleko Gauzen, Bildumazaletasuneko Gaien eta Vintage Elementuen Azoka berrian. Mont  Organización  Ferial  enpresak  antolatu  du  azoka,  Montse  Figuerasen zuzendaritzapean. Azokak  antolatzeko  ikuspegi  berria  dakar  Mont-ek,  eta  alderdi guztiez arduratzen da, logistikatik hasi eta komunikazioraino. Estatuko antigoaleko gauzen beste azoka berri batzuen konfiantza ere badu Mont-ek. Fitxa teknikoa: Izena:  Antigoaleko  Gauzen,  Bildumazaletasuneko  Gaien  eta  Vintage  Elementuen Azoka berria Tokia: Donostiako Kursaal jauregia Data: uztailak 16 (larunbata) eta 17 (igandea) Ordua: 11:00etatik 20:00etara Zer aurki daiteke bertan? Antigoaleko  gauzak:  antzinako  objektuak,  beira,  portzelana,  altzariak,  pintura, marrazkiak, jostailuak. Bildumazaletasuneko  gaiak:  zigiluak,  monetak,  cava-txapak,  edarien  txapak, erlojuak, zigarro puruen eraztunak. Vintage elementuak: altzariak, dekorazioko objektuak, argazkiak, liburuak, arropa… Erakusketari kopurua: 45 Jatorria:  Euskadi,  Estatuko  gainerako  autonomia-erkidegoak,  Frantzia,  Erresuma Batua eta Alemania. Azalera: 900 m2 Ikusgai dauden piezetako batzuk:   - épicerie altzari frantziarra, zur naturalezkoa. Neurriak (gutxi gorabehera):  1,90 m luze x 1 m garai x 0,5 m zabal. 40ko hamarkada. Prezioa: 850 euro. - Noria hidrauliko frantziarra, burdina trinkozkoa. Diametroa (gutxi gorabehera): 1,5 m. 50eko hamarkada. Prezioa: 650 euro. -  Bi  kopa  frantziar,  fruituekin  kanpoaldean.  60ko  hamarkada.  Prezioa:  825  euro (biak). -  Vintage  besaulkia.  50eko  hamarkada.  «bambi»  hankak.  Guztiz  zaharberritua. Neurriak: 66 cm zabal. Prezioa: 280 euro. - Tabernako vintage barra. 60ko hamarkada. «bambi» hankak. Neurriak: 86 cm zabal. Prezioa: 450 euro. -  Industria-altzarien  kategorian,  12  tiraderako  altzaria,  pinuzkoa  eta  zur naturalezkoa. Gaur egun eskari handia du beste eremu batzuk dekoratzeko: dendak, egongelak, etab. Prezioa: 750 euro. - Baserriko mahai handia, 2 metro luzekoa. Frantziako baserri eta landetxeetan egon ohi  zen  mahai  mota  da.  20kotik  60kora  bitarteko  hamarkadak.  Lanerako  eta otorduetarako  erabili  ohi  ziren.  Zur  garbituko  akabera  du,  eta  erdian  tiradera. Prezioa: 550 euro. -  Eskari  handiko  beste  altzari  bat  beira-arasak  dira.  Beira-arasa  honek  jatorrizko pintura du oraindik ere, urteek eragindako higadurarekin. Jatorrian, hainbat gauza gordetzeko erabiltzen ziren, eta gaur egun, berriz, beira gordetzeko, liburutegi gisa, dendetako erakusmahai gisa, etab. Prezioa: 450 euro. 2016ko ekaina/uztaila Prentsa: Joan Castelló joan@xarlidiego.com 676 512368

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]