Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 9 maiatza, 2016

Oso nekez izaten dugu Finlandiako musikariek interpretaturiko musika finlandiarrez gozatzeko aukera. Sibeliusen musika bere bikaintasun osoan entzungo da Kursaalen (maiatzak 10, 20:00). Prokofieven 3.kontzertu birtusosoa ere entzuteko aukera izango dugu. Helsinkiko Orkestra Filarmonikoa izan zen Iparraldeko herrialdeetan eratu zen lehen orkestra sinfoniko profesionala, eta 132 urtez etengabe aritu da lanean. Bigarren aldiz dator Kursaalera bisitan Susanna Mälkkiren eskutik, zeina musika garaikideko espezialista handia eta gaur egungo orkestra-zuzendari aipagarrienetako bat baita; duela gutxi izendatu dute Los Angelesko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari gonbidatu nagusia. Programa nagusiki finlandiarra da, eta, besteak beste, Sibeliusen harientzako Romantza delikatua eskainiko dute, baita haren bosgarren sinfonia ere. Sinfonia hori da, bigarrenarekin batera, musikagileak gehiena estimatzen zuenetako bat. Erabateko kontrastea sortzen du laugarren sinfoniaren aldean, azken hori barrenkoia eta lausoa baita. Bosgarrenarekin, bigarrenaren mundu indartsura itzuli zen Sibelius, baina askoz ere sofistikazio handiagorekin. Obra honek hainbat berrikustaldi izan ditu, eta hirugarren bertsioa nagusitu zen azkenik, 1919 arte argitaratu ez zena. Beethovenek, Rubinsteinek eta Saint-Saënsek bezala, pianorako bost kontzertu konposatu zituen Prokofievek ere, inondik ere haren ekoizpenaren gailurra direnak. Prokofiev bera pianista birtuosoa zen, eta tresna horren teknika berriztatu zuen, perkusio-efektu asko lortuz, baina melodiaren lerroari kalterik egin gabe. 3.a da dudarik gabe kontzertuotako ezagunena, gaur gauean jokatuko dena. Prokofievek 1921ean bukatu zuen, Bretainian egin zuen egonaldi batean. Haren arbaso erromantiko askok konposaturiko pianorako kontzertu asko ez bezala, orkestra bigarren mailako laguntzaren gainetik nabarmentzen da, eta oso eginkizun aktiboa jokatzen du. Hasierako errusiar estiloko melodia gozoaren ondoren lastertasun arin bat dator, teklatuko nota baxuetatik nota altuetara salto egiten duten akorde masiboekin aldizkatzen dena. HELSINKIKO ORKESTRA FILARMONIKOA Maiatzak 10 asteartea / 20:00 Susanna Malkki, zuzendaria Simon Trpceski, pianoa Romanza para cuerdas, J. Sibelius Con para piano nº3, Sibelius Sinfonía nº5, Sibelius

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]