Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

Javier Camarenak, “errekorren tenorrak”, debuta egingo du Kursaalen

Gaurkotasuna / 6 apirila, 2016

Javier Camarena tenor txalokatuak, Ángel Rodríguez pianistak lagundurik, datorren apirilaren 6an abestuko du Donostiako Kursaal Auditorioan. “Errekorren tenorra” dela esan ohi da gaur egun, nazioarteko panorama lirikoan oraintxe nabarmentzen hasi den irudietako bat da, eta munduko antzoki eta auditorio ospetsuenetan txalotu dute. Mexikar tenor honek programa ikusgarri bat aurkeztuko du Donostian debuta egiteko, bere errepertorioko operarik adierazgarrienetako ariak konbinatzen dituen errezital klasikoarekin, eta bigarren zatia abestiari eskainiko dio, ohikoa den ordenaren kontra.

Javier Camarena (Xalapa, Mexiko, 1976) operaren munduko izarra bihurtu da, eta azken hirurogeita hamar urteotan New Yorkeko Metropolitan antzokian bis bat eskaini duen hirugarren abeslaria izan da, Pavarotti eta Flórezekin batera. Egitandi hori joan den urtean errepikatu zuen Camarenak Madrilgo Errege Antzokian, 18 “goiko do” biribil egin baitzituen «La fille du régiment» operako “Ah! Mes amis, quel jour de fête” aria errepikatzerakoan, eta lehen tenorra izan zen bi antzoki horietako historian bi funtziotan segidan bisak eman zituena. Birtuosismo eta zailtasun handiko errepertorioetan egiten dituen interpretazioen edertasunagatik miresten du publikoak, eta normalean errepertorioko paper nagusiak egiten ditu, batutarik garrantzitsuenen gidaritzapean.

Rossini, Bellini eta Donizettirekin bizi izan zuen belcantoak bere urrezko aroa. Legatoaren produkzio biribila bilatzen zuten haiek ahots-erregistro osoan, eta elementu birtuosoak ere garatzen zituzten, nola diren koloratura, txioa, nota gorenen distira, eta arnasa ezinhobeto erabiltzea. “Tombe degli avi miei” eta “Ed ancor la tremenda porta” aria distiratsu eta guztiz zailak abestuko ditu, tenor lirikoen Everest menditzat hartzen den “Ah! Mes amis, quel jour de fête” famatuari ekin aurretik.

Programaren bigarren parteak errepertorio italiarra, espainiarra eta latinoamerikarra konbinatuko ditu, baita Tosti oparoaren obrak ere, Gastaldón arrakasta bakarreko izarrarena (haren “Musica proibita” guztiz ospetsuarekin), Sorozabalen zarzuelako piezarik interpretatuena… eta, bukatzeko, omenaldi bat eskainiko dio bere sorterriari, Grever eta Lara mexikarrekin, eta “La rosa y el sauce” abestiaren melankolia argentinarrarekin.