Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 8 otsaila, 2016

Suediar taldea, Thomas Dausgaarden zuzendaritzapean, Kursaalen arituko da, bihar asteartean, otsailak 9, arratsaldeko 20:00etan eta Salzburgoko jeinuaren bi obra guztiz garrantzitsu interpretatuko ditu (39. eta 41. sinfoniak) . Hauetaz gain, klarinetista guztien errepertorioan dagoen eta musika klasikoko obrarik ezagunenetako den  Mozarten Klarineterako kontzertuak osatuko du egitaraua. Bere bizitza laburraren azkenaldian, 1788ko uda oparoan, ondu zituen Mozartek bere azken hiru sinfoniak (39, 40 eta 41.a), bi hilabeteko epean. Baliteke etorkizuneko kontzertuetarako pentsatuak izatea, baina egilea bizirik zela ez ziren inoiz jo. Azkenaurrekoa da azkeneko seiek osatzen duten multzotik gutxiena ezagutzen dena, eta egileak bere alaba Teresa hil baino hiru egun lehenago bukatu zuen. Aldi beltza izan zen hura Mozarten bizitzan: Don Giovanni operak arrakasta izan zuen Pragan baina ez hainbeste Vienan, eta gero eta larriagoa zen musikagilearen egoera ekonomikoa. 39. sinfonia eta orobat 41.a egiazko maisulanak dira, ordu arte inoiz lortu ez zen adierazkortasuna, dramatismoa eta trinkotasuna dutenak, eta sinfonia klasikoaren eta musikagilearen obra sinfonikoaren gailurrik beteena suposatzen dute. Kontrapuntua eta harmonia maisutasun bikainez daude landuak, itxurazkoa besterik ez den soiltasun batez disimulaturik. Gai honi buruz asko idatzi bada ere, ez dago sentimendu erromantikorik Mozarten azken sinfonietan, kutsu tragiko, suhar eta pozez betetako bat baizik. Harentzat musika, oroz gain, horixe zen, musika, pasioen, zoritxarraren edo zorionaren gainetik. 1791 urtea, konpositorea hil zena, maisulan handien urtea da: urte hartan ondu zituen pianorako azken kontzertua, Txirula Miragarria, Requiema, KV 614 Hari Kintetoa… eta KV 622 Klarineterako Kontzertua. Bigarren mugimenduko doinu cantabile ederragatik da batez ere azken hori ezaguna, eta Mozarten anaikide masoia eta lagun handia zen Anton Stadlerri dago eskainia. Tresnak berez dituen aukera guzti-guztiak, haren sonoritatea, ezin imitatuzko betetasun batez ustiatzen ditu, eta sonoritate hori birtuosismoa ahantzarazten digun samurtasunak eta malgutasunak bakarrik berdintzen baitu.  Oraingoan, obra hau Martin Fröstek joko du, batzuentzat “munduko klarinetista hoberena” denak. SUEDIAKO GANBERA ORKESTRA Otsailak 9 asteartea / 20:00 Thomas Dausgaard, zuzendaria Martin Fröst, klarinetea 39.Sinfonia, W.A. Mozart Klarineterako kontzertua, W.A. Mozart 41.Sinfonia, W.A. Mozart

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]