Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 3 otsaila, 2016

Otsailaren 26an, VIII. Gazteen Kontzertu Solidarioa izango da Kursaaleko Auditorioan. Aurten, Kontzertuaren helburua funtsak biltzea da, errefuxiatuei laguntzeko, bai bertan, bai nazioartean. Bildutakoaren erdia Cáritas Internationalisen harrera-programetarako izango da; eta beste erdia, berriz, Cáritas Gipuzkoaren proiektu lokaletarako. Kontzertuak aparteko interpretazio musikala eskaintzen du. Banda sinfonikoen Estatuko zuzendari onenak, José Rafael Pascual Vilaplanak, zuzenduko du Musikeneko bandak eta Donostiako Orfeoiak interpretatuko duten programa. “Clásicos con Banda” izena du, arretaz aukeratu da, eta hainbat klasiko handi hartzen ditu barnean. Lehenengo zatian, Charles Gounoden obrak entzun ahal izango dira; eta bigarrenean, berriz, Giuseppe Verdi, Giacomo Puccini eta Pietro Mascagniren pasarteak.

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]