Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 21 abendua, 2015

  • Kontzertu-denboraldi berria 2016ko urtarrila eta uztaila artean gauzatuko da eta tarte horretan 15 musika-hitzordu izango dira: 7 musika klasikoaren esparruan, 6 herri kusikari eskainitakoan eta 2 haur nahiz gaztetxoei zuzenduta.
  • Sarrera solteen salmenta astelehenean, abenduak 18, abiaraziko da, goizeko 11:30etan, www.sarrerak.kursaal.eus helbidea eta Kursaaleko leihatila bitarteko direla (astelehenetik ostiralera 11:30-13:30; ostegun eta ostiraletan baita 17:00-20:00 ere. Larunbatetan 17:00-20:00).
  • Kursaal Eszenako kontzertu-denboraldi berriak bat egin du Gipuzkoako foru Aldundiak martxan jarritako “Kultura Bonua” ekimenarekin.
Kursaal Eszenak dozenatik gora kontzertu atondu ditu urtarrilaren 2an hasi eta uztailaren 6an amaituko den denboraldi berrirako. Bitarte horretan 15 kontzertu/ikuskizun gauzatuko dira, nola Kursaaleko Auditorioan ala Ganbera Aretoan nahiz Areto Balioaniztunetan. Musika Klasikoa: 7 kontzertu / ikuskizun Suediako Ganbera Orkestra (otsailak 9) izango da 2016.urtean Kursaal Auditorioak hartuko duen lehen formazio klasikoa. Oso-osorik Mozart-eri eskainitako programa bat interpretatuko du, eta tartean izango da errepertorio klasikoko pieza ezagunenetako bat: Salzburgoko jeinuak konposatu zuen “klarinetearentzako kontzertua”. Egun batzuk beranduago (otsailak 19 eta 21) G. Verdiren La Traviata operaren errrepresentazioa hartuko du Kursaal Eszenak (antzeztutako opera). Opus Liricaren produkzio honek Ainhoa Garmendia eta Alessandro Lucianoren partehartzeak izango ditu Violetta Valery eta Alfredo Germont-en paper nagusietan. Denboraldi honetan dantzarekin hitzordu bakarra izango da, martxoaren 14an hain zuzen, Alemaniako Sasha Waltz konpainia ezaguna eta haren “Sacre” ikuskariaren eskutik. Stravinsky-ren “Udaberriaren sagaratzea”–ri buruzko koreografia berri honek arrakasta itzela lortu zuen 2013an. Nazioarteko panorama lirikoan nabarmentzen ari den irudietako bat, Javier Camarena, aurrenekoz izango da Donostian apirilaren 6an. Mundu osoko antzoki eta auditorioetan arrakasta handia lortu duen tenor honek, opera ezagunenetako ariak abestuko ditu gurean. Helsinkiko Orkestra Filarmonikoak, Susanna Malkkik zuzenduta, Eskandinaviako musikariek interpretaturiko musika finlandiarraz gozatzeko aukera eskainiko digu. Gisa honetan Sibelius-en 5. Sinfonia bere bikaintasun osoan adituko da Prokofieven 3. kontzertu birtuosoaren alboan (maiatzak 10). Jone San Martin eta Josh Elliot Jonhson-ek gidatuko duten dantzatutako hitzaldia izango da esparru honetako hurrengo proposamena (maiatzak 30).Forsytheren laneko notazioaren gaiean oinarrituta, dantzariak material hori nola baliatzen duen aztertzen du ,Legitimo / Rezo´-k: material koreografiko bihurtu aurretik, idazkerak duen prozesua “dantzatzea” hain zuzen. Azken hitzordu klasikoa maiatzaren 31ean izango da Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionala eta Donostiako Orfeoiarekin. Tugan Sokhiev maisu entzutetsuak zuzenduta, Berlioz-en sorkari bikainenetako bat, bere “Requiem”a, interpertatuko dute. Musika Herrikoia: 6 kontzertu / ikuskizun “SDB 2016: Sortuko dira besteak, gabon giroko egunetan ezinbesteko hitzordu bilakatu dena, izango da denboraldi berriak esparru honetan izango duen lehen hitzordua (urtarrilak 2). Bertan belaunaldi eta estilo ezberdinetako hainbat euskal kantari elkartuko dira, beti-betikoak diren euskal kantuak eta euskarara moldatu diren nazioarteko abesti ezagunak eskaintzeko. Denboraldi berriak, herri musikari eskainitako atalean, beste hainbat artistaren bisitak ere hartuko ditu, Buika polifazetikoarena esaterako (maiatzak 13), zeinak bere azken lana, “Vivir sin miedo” izenekoa, aurkeztuko duen. Abeslari afro-espainiarrak bere sorkuntzazko DNAri azken urteotan erantsi dizkion esperientziak, sentimenduak, irakasbideak, pasioak eta erritmoak bildu ditu bertan. Britania Handiko Elvis Costello musikari, abeslari eta konposagile ezaguna ekainaren 6an izango da Kursaal Auditorioan, lagunarteko traza duen kontzertu bat eskaintzeko. Costello bakarka jardungo da, bere pianoaz edo gitarraz lagunduta, eta pantaila bat bitarteko dela bere haurtzaroko irudiak eta oroitzapen nahiz pasadizoak erakutsiko dira. Hilabete bat beranduago, uztailaren 6an, George Benson, azken hamarkadatako jazz artista ezagunenetakoa dena izango da gurean. Goreneko gustua duen gitarrista izateagatik, soinu borobilekoa, eta bere soloak taxutzerakoan logikaren zentzu miresgarria enpleatzeagatik nabarmentzen da Benson estatubatuarra. Atal honetako eskaintza beste bi proposamenekin osatuko da: trip-hop-aren sortzailetako bat den Tricky britaniarrarena izango da bata (martxoak 12) eta Rapsusklei raperoarena bestea (maiatzak 21). Biak ala biak ere, “K Espazioa”ren, Kursaal Eszenak pasa den denboraldian abian jarritako kontzertu-ildo berriaren, baitakoak izango dira: bi zuzenekoak Kursaaleko erabilera anitzeko aretoetan egingo dira baina eserlekurik gabe, formalismoak baztertuta, musikaren gozamena errazte aldera. Musika Familian: 2 proposamen Musika Familian izenpean etxeko gazteenentzat prestatzen den ohiko programazioak azkenik, bi hitzordu izango ditu: Ploc, ploc...plik! (otsailak 13) proposamena 0 eta 3 urte arteko haurtxoei zuzendutakoa da, eta esekitako arropatik erortzen den uraren soinua edota marradun galtza batetik ihes egiten duten melodiak entzutera gonbidatuko gaitu. Bigarren hitzordua apirilaren 16an izango da. Bertan Stick Dance Quartet taldeak eguneroko hainbat objetu, une batez euren ohizko funtzioa alde batera utzi eta musika instrumentu nola bihurtu daitezkeen erakutsiko digute (4 urtetik gorako haurrei zuzenduta). Kultura Bonua Kursaal Eszenako kontzertu-denboraldi berriak bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako Kultura Bonua ekimenarekin. Kursaal Zentroaren kasuan, eta hedaduraz Kursaal Eszenako programazioarenean, Kultura Bonuak kultur-programaziorako sarrerak beherapen bereziarekin eskuratzeko aukera eskaintzen dio erabiltzailerari: bonu bat erosita (25 euro) 40 euroko gastua egiteko aukera hain zuzen. Salgai jarriko den bonu kopurua mugatua da eta, hau horrela, Kultura Bonu bakarra salduko da pertsona bakoitzeko. Aukera hau aprobetxatzeko interesa duten lagunek Kursaal Zentroko leihatilan eros dezakete euren bonua (astelehenetik-ostiralera: 11:30-13:30 / ostegun, ostiral eta larunbatetan:17:00-20:00) eta, gero, euren sarrera edo abonuak erosterakoan trukea egin besterik ez dute izango.

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]