Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 12 azaroa, 2015

“Txori miragarria” Fenixaren mitoan oinarrituriko ikuskari bat da, ikuslea bidaia iniziatiko batean daramana, altxorrik desiratuenaren inguruan: bizitzaren txinparta. Musika-partituraren bidez kontatzen da obra, eta pianoaren eta elektroakustikaren, keinu-antzerkiaren, testuaren, maskaren, txotxongiloen eta proiekzioen bidez interpretatzen da. Ikuskari honetan, antzerkiko elementuak musikarekin solastatzen dira, eta solasaren emaitza ikuskari trinko bat da. Pieza honen inguruan, Stravinskiren musika-lan bereziki soilak eta laburrak erabiltzen dira, eta horietan bi nabarmentzen dira oroz gain, bikainak eta minimalistak: “Bost behatzak” eta “Pieza errazak”. A priori, belarri ez oso trebatuetan, abstraktu samarra gerta litekeen musika da, baina esanahiz eta adierazkortasunez beterik antzematen da eszenaratzen denean. Ikuskaria esperientzia berdingabea da 4 eta 99 urte bitarteko haur- eta familia-publikoarentzat. Azaroak 14 Larunbata  / 18:00 7 € / 3 € (<12años) carrito Sarrera erosi

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]