Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 24 azaroa, 2015

  • Erabilera anitzeko aretoetan arituko da martxoaren 12an
  • Sarrerak azaroaren 24tik aurrera eros kursaal.eus helbidean eta Kursaaleko leihatiletan (Astelehentik ostiralera 11:30etatik 13:30etara. Ostegun, ostrial eta larunbatetan baita ere 17:00etatik 20:00etara)
90 urteen hasieran egin zen famatua, Bristolgo hirian giroa bizi-bizia zenean. Tricky (Adrian Thaws musikari britainiarraren goitizen artistikoa) The Wild Bunch taldeko kidea zen orduan. Troupe rapero bat zen, eta haren aldaketatik atera zen Massive Attack. Azken horiek beren “Blue Lines” ospetsua kaleratu zutenean –1991n, hamarkada markatu zuen albumetako bat izan zen–, kopeta ilundu zuten Trickyk han sartu zituen raperoek. Handik gutxira agertu zen haien lehen singlea, “Aftermath”, eta guztiz agerikoa gertatu zen izar bat ari zela azaleratzen. Eta horixe egin zuen bere debut luzearekin, “Maxinquaye” (1995), baita geroago ere, hurrengo biekin: “Nearly Gold” eta “Pre-Millennium Tension”, 1996koak bata eta bestea. Ikuspegi- eta irudimen-lan hirukoitza zen, soinuak aurrekaririk gabea zirudien eta etorkizun berri bat iragartzen zuen. Izan, bazen ordea aurrekari argi bat, alegia, Massive Attack taldeak zabaldutako atea; baina Trickyren eskuetan hark ez zituen ekarri, gurdi hartara igo ziren beste askok ekarri zuten bezala, lurralde erosoetarako bideak. Era berean, ez zuen jo gizarte-bileren giro musikala osatzera. Trickyren abestiak leku fantasmagorikoetan mugitzen ziren, non generoak alderantzizkatu egiten ziren, sentipen mehatxugarrien artean. Gaurkotasuna markatzen zuten izenen artean kokaturik, 2003 arte maiz argitaratzen jarraitu zuen; “Juxtapose” (1999) da garai horretako obra nagusia, baina eskakizun gutxiagokoa. Bost urteko eten baten ondoren, haizeberrituta, 2008an itzuli zen “Knowle West Boy” autobiografikoarekin. Lan indartsua baina iristen erraza zen, eta hasierako trilogiaren doinua berreskuratzen zuen. Harrezkero, eta 2015 arte, ildo bereko beste hiru album argitaratu ditu. “Adrian Thaws” da azkena, eta nabarmena da bertan eraginen ugaritasuna, segurtasun-eremurik gabekoa. Arrisku horrek jarraitzen du Trickyren jomuga izaten 2016ko urtarrilean argitaratuko duen "Skilled Mechanics" lanean, non Trickyren ahotsak aspaldian ikusten ez zen protagonismo batekin hartzen baitu proiektuaren buruzagitza. Lan honen hazia Berlinen sortu zen joan den udaberrian, eta hainbat musikarik dihardute albumean elkarlanean. DJ Milo da inondik ere aipagarriena –Trickyren ezkutari nagusietako bat, eta Trickyrekin batera grabatu zuen aurreneko musikarietako bat; The Wild Bunch taldearen garaietara egindako bidaia da–, hamahiru ebakietatik bostetan parte hartzen baitu, eskola zaharreko hip hop-aire bat ekarriz, ez ordea zaharkitua, oso modernoa baizik. Aipagarria da berebat Luke Harris bateriaren ekarpena, zeina Trickyren azken itzuli guztietan egon baita. Aldaketak bereganatzeak, mugitzen eta aldatzen jarraitzeak: horrek mantentzen du Tricky bizirik artista gisa. "Skilled Mechanics" lanean buru-belarri sartu da rol horretan. Sarrera erosi

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]