Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 5 azaroa, 2015

  • Morodok Kursaaleko Areto Balioaniztunetan jardungo du larunbatean, hilak 7, espazio zabal batean beraz, eta besaulkirik ez da izango, musikaz zuzenean gozatu ahal izateko.
  • Ateak 19:00etan irekiko dira eta sarreak Indaglory Hall-erako sarbidea ematen du (Reggae eta hip hoparekin erlazioa daukaten ekintza eta standak)
Morodok, zeina ragga eta reggaearen bilakaeran funtsezko erreferentzia baita penintsulan, Okoumé Lions bandarekin batera jardungo du azaroaren 8an, datorren larunbatean, Kursaaleko Areto Balioaniztunetan. Kontzertua 20:00tan hasiko da, baina 19:00etatik aurrera ateak zabalik egongo dira, publikoak gozatu ahal izan dezan “Indaglory Hall”en reggaearekin eta hip-hoparekin loturiko jarduera eta standetan. Morodok bere estudioko laugarren diskoa aurkeztuko du, “Reggae Ambassador” deritzana, Mad91 Records disko-etxearekin. Reggae Ambassadorren aurkezpen-bira Okoumé Lions bandarekin batera ari da egiten, eta Estatuko, Argentinako eta Txileko hainbat hiritatik igaro da jadanik, arrakasta handiz. Gaztetandik hartu zituen Morodok bizi-estilo gisa hip hop kultura eta Jamaikako musika, gaztelaniaz egindakoa bereziki, zeina laurogeien hamarkadaren hasieran sortu baitzen Panaman, zehatzago Colon hirian, eta hamarraldi baten ondoren hasi zen Espainiara heltzen. Halamalau urte zituela jadanik ohiko gauza zen hip hopeko Jam askotan Morodo ikustea, Estatuko lurralde osoan barna, Ozm Posseren beste kideekin batera. Hasieratik nabarmendu zen Morodoren “rap-ragga” estilo gordina, saio amaigabeak egiten zituen mikrofonoan, maketak grabatu zituen hainbat abeslari eta ekoizlerekin batera. Eta, pixkana-pixkana, gaur egun denok ezagutzen dugun Singjay/Abeslaria bihurtu eta tankeratu zen. 1999. urtean heldu zen Morodoren disko-estreinaldia, “Smooka”, Souchi Mc eta produktorearen eskutik, eta “La Esencia 1” diskoan ere sartu zen tema. 2001ean, Souchi eta Dahani-rekin aritu zen, besteren artean, bere bakarkako lehen lana ekoizteko, “Ozmstayl” (Fünkdamental). Disko honek harrituta utzi zituen bertakoak nahiz kanpokoak, sustrai jamaikarreko estiloak eta hip hopekoak gaztelaniara egokitzen zituen modu orijinalagatik, eta Morodo betiko bihurtu zen, Mc-Singjay gisa, funtsezko erreferentzia Espainiako ragga eta reggaeren bilakaera ulertzeko garaian.

2004ko urrian hiru urtetik gorako isilunea hautsi zuen, bere bigarren lana argitaratuz, “Cosas que Contarte” (Taifa Records), zaleek irrikaz espero zutena. Hartan oraindik argiagoa zen musika jamaikarraren oihartzuna, eta artistaren kontzeptu osoagoa eta zehatzagoa agertzen da bertan. 16.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta aldi berri baten hasiera markatu zuen. Abagune hartarako berariaz sorturiko proiektu diskografikoarekin eta ordezkaritzarakoarekin –Tafia Records–, bira garrantzitsu bat egin zuen Estatuan, zeinarekin sendotu baitzen Espainian reggaearen ordezkari gisa betetzen zuen eginkizuna. 2006an egin zuen estreinaldia nazioarteko eszenan, eta aurreneko aldiz bisitatu zituen Belgika (Soundstation), Holanda, Portugal (Carviçais Festival) eta Alemania (Popcorn Festival). Era berean, aurreneko aldiz gurutzatu zuen Atlantikoa, gaztelaniar hizkuntzako herrietan bere musika zuzenean aurkezteko.

  Ia sei urte isilik egon ondoren, diskorik grabatu gabe, 2010ean itzuli zen, eta estudioko bere hirugarren diskoa argitaratu zuen, “Rebel Action” (Taifa Records). Aurkezpen-bira luze bat egin zuen harekin, zuzenekoa, Ranking Soldiers bandarekin batera. “Rebel Action Tour” birak Espainiako areto eta jaialdi nagusietara eraman zuen. 2014ko urrian bere laugarren estudioko diskoa argitaratu zuen, “Reggae Ambassador” deitua, Mad91 Records etxearekin. Hilabete horretan bertan kaleratu zuen bere azken bideoklipa, Feat. Mad Division “Ponme El Riddim”. Reggae Ambassador diskoaren aurkezpen-bira Okoumé Lions bandarekin ari da Morodo egiten, eta dagoeneko pasatu da Espainia, Argentina eta Txileko hainbat hiritatik, arrakasta handiz gainera. MORODO & OKOUME LIONS Larunbata 07 Sábado / 20:00 Noviembre 2015 Azaroa 11 €  Ate irekiera. 19:00 Indaglory Hall. Reggae eta hip-hoparekin zerikusia duten ekintza eta standak 1- Dreadlocks (txurroak) 2- Navascues (reggae, soul, hip-hop… itxura duten koadro eta posterren diseinua) 3- GanjaWears (musika reggaereari lotuta dagoen arropa) 4- El Establo Pirata (Skate) 5- Indaglory (Reggae Hip-Hop Elkartea) 6- Comandoz & Dj ArtieNorth (DJ + BREAKERS) carrito Sarrera Erosi

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]