Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 26 azaroa, 2015

  • Kontzertua (azaroak 28) Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoetan izango da espazio zabal batean beraz, eta besaulkirik ez da izango, musikaz zuzenean gozatu ahal izateko.
Neneh Cherry da Donostiako Kursaal Eszenaren programazioaren izarretako bat. Honako hau azaroaren 28an izango da, orduan eskainiko baitu abeslari suediarrak bere zuzeneko emanaldia Donostian. 2014an argitaratu zuen “Blank Project” diskoko abestiak kantatuko ditu, hasierako edo aspaldiko kanta famatuak errepikatzetik bizi ez den karrera baten erakusgai erakargarri eta berrizale baten gisa. Izan ere, gauza gutxi dago “Blank Project” horretan abeslariaren lehen hiru albumetan –”Raw Like Sushi” (1989), “Homebrew” (1992) eta “Man” (1996)– aditzen zenetik, hura beste dimentsio batean mugitzen baita, eta gertuago dago Neneh-k The Slits edo Rig Rig & Panic gisako post-punk taldeengandik sentitzen duen erakarpenetik. Era berean, joan den urteko lana cirKus laukotearekin egin zuen ibilbidearen jarraipen gisa ere interpreta liteke –talde harekin bi disko atera zituen, 2006an eta 2009an–, eta, batez ere, 2012an mahai gainean jo zuen ukabilkada gogorraren luzapen gisa, The Thing jazz esperimentaleko “The Cherry Thing” hirukote eskadinaviarrarekin batera “The Cherry Thing” argitaratu zuenean: bertsio bikainez beteriko album probokatzailea zen, gertutasun handikoa, eta urte horretako sorpresarik atseginenetako bat izan zen. Hortxe erakutsi zuen Neneh Cherryk bere ahotsa, beti bezain zoragarria ez ezik, inoiz baino hobea zela, eta, era horretan, “comeback” sendo baten lehen harria ipini zuen, zeren “Blank Project” lanak, Four Tet-en produkzioak areagotzen duen bere indar urduri horrekin (“seduzitzailea eta kitzikagarria”, MixMag-en hitzetan;“inoizko hotsik garrantzitsuena du”, DIY Magazineren arabera), berretsi baitu egungo egunera itzultze hau oso gauza serioa dela.   Neneh Cherry With RocketNumberNine Larunbata 28 Sábado / 20:00 Noviembre 2015 Azaroa 16 € Sarrerak erosi

Biltzarrak, udaberri honetako protagonista nagusiak

Kongresuak indar haundiz itzuli dira lehen seihileko honetan Donostiara. Kursaalen eta Miramar Jauregian 12 kongresu ospatu dira, horietatik 8 nazioartekoak, baita 59 jardunaldi eta konbentzio ere, eta 15.000 parte-hartzaile izan dira guztira. Zientzia, sormena, heziketa […]

Patti Smith

Irailean Patti Smith eta Emir Kusturicak ekingo diote ostera Kursaal Eszenaren denboraldiari

Bi kontzertuetarako sarrerak bihar, hilaren 5ean, jarriko dira salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko, goizeko 11:30etik aurrera. Denboraldiari hasiera Patti Smith rockaren ikur entzutetsuak emango dio, bere bandaz lagunduta, irailaren 28an. Urriaren 13an Emir Kusturica & […]

Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa

Kursaalen ospatu zen ekainaren 5etik 9ra, Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa. Bertan, 450 profesional, ikertzaile, politika-kudeatzaile, teknikari, ikasle, ekintzaile eta 50 nazionalitatetako boluntario baino gehiago bildu ziren. Ganbera-aretoa eta erabilera anitzeko aretoak izan ziren […]