Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 11 azaroa, 2015

Datorren igandean, azaroak 15, Marc Ribot Kursaalen jardungo da Young Philadelphians bandarekin, Filadelfiako soula eta hard groovearenganako maitasunak elkarturik.   The Young Philadelphians bandak bi ondare bikiri eskaintzen die bere mirespena: Ornette Colemanen Prime Time bandari eta hirurogeita hamar urteetako Filadelfiako soularen erritmo harmoniotsu eta optimistari. Ribotek Jamaaladeen Tacuma baxu-jotzailea eta G. Calvin Weston bateria sartu ditu taldean, zeinak, Prime Time Band the Ornette taldean jotzeaz gainera, Filadelfiakoak bertakoak baitira; eta berebat sartu du Mary Halvorson gitarrista, gehi hari-hirukote bat. Marc Riboten musika esperimentazioarekin dago beti lotua, eta denok ezagutzen ditugun tema estandarren bertsioen inprobisazioarekin: Jimi Hendrix, Duke Ellington, Charlie Haden, Albert Ayler eta Chet Atkins dira Riboten irazki berezitik pasatutako musikari batzuk. Izan ere, erabateko askatasunaren parametroen baitan idazten eta interpretatzen du Ribotek bere musika. Senari ez dio inoiz oztoporik jarriko, baina, aldi berean, eta sen hori oso barrukoa bada ere, ez dio behin ere protagonismoa osorik hartzeko utziko. Ribotek oso ospe zabala du (Bill Frisell eta John Scofieldekin batera) gaur egungo gitarrista irudimentsuena eta abenturazaleena delakoan, teknika harrigarria du, eta herri-musikako era guztietako musikari ospetsuekin lan egin du. Surf-gitarratik Kubako erritmoen gaineko inprobisazio gaiztoetara, bluesaren eta no-wavearen arteko topaketatik soul-omenaldietara, zinemarako soinu-banda eklektikoetatik igaroz, Riboten lan eta kontzertu bakoitzak ondo agerian jartzen ditu bere talentuaren handitasuna eta estilo itxuraz kontrakoak bereganatzeko duen modu guztiz berezia. Egiaz luzea da Ribot agertzen den albumen zerrenda, eta bertan daude, besteak beste, Tom Waits, Soloman Burke, Elvis Costello, Marianne Faithful, Arto Lindsay, Caetano Veloso, Laurie Anderson, Susana Baca, McCoy Tyner, The Jazz Passengers, John Lurie’s The Lounge Lizards, Medeski, Martin & Wood, Jamaaladeen Tacuma, Cibo Matto, Medeski Martin & Wood, James Carter, Vinicio Capposella, Auktyon Sierra Maestra, Alain Bashung, Joe Henry, Allen Toussaint, Marisa Monte, Allen Ginsburg, Madeleine Peyroux, Sam Phillips, eta, azkenaldi honetan, Norah Jones, Akiko Yano, The Black Keys, Jakob Dylan, Jolie Holland, Elton John/Leon Russell, John Mellancamp, etab. Azaroak 15 Igandea  / 19:00 19 € carrito Sarrera erosi

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]