
Gaurkotasuna / 25 azaroa, 2015
Johan Inger koreografo suediarraren lanak hurbilpen harrigarria egiten du espainiar nortasun argia duen mito honetara. Horretarako koreografiak biolentziaren gaia hartzen du abiapuntu baina, esparru horretara, haur baten begirada kutsatu gabekotik gerturatuz. Ostegun honetan, azaroak 26, Dantza Konpainia Nazionalaren “Carmen” koreografia ikusteko aukera izango da Kursaal Auditorioan (20:00). Johan Inger koreografo suediarraren jatorrizko lan hau, DKNak berak estreinatu zuen 2015eko apirilaren 9an, Madrilgo Zarzuela antzokian. “Nere Carmen-ak Mérimée-ren jatorrizko istorioan du abiapuntua, non José den benetako protagonista. José, bere maitearen askatasuna jasateko ez da gauza eta infernurako bidean murgiltzen da, gizakiaren sen primitiboenek, pasioak eta mendekuak, hartara bultzatuta”. Dantza Konpainia Nazionalak Carmenen bertsio berri bat muntatzeko eskaera egin zionean Johan Ingerri, ‘Carmen’ espainiar nolakotasun nabaria duen obra izanik, eta Inger, berriz, suediarra, erronka handi bat sortu zitzaion honi, baina baita aukera handi bat ere. Izan ere, ekarpen berriren bat egin behar zion Carmenen mito unibertsalari. Horretarako, bortizkeriaren mitoan barneratzea erabaki zuen Ingerrek, eta begirada argi eta kutsatu gabe baten bitartez hurbildu zen hartara: ume baten begirada. Ikuspegi horretan oinarrituta, Ingerrek pertsonaia bat sortu zuen, bere begi tolesgabeetatik begiratzen duelarik, gertatzen den ororen lekuko bihurtzen gaituena, baina aldi berean haren aldaketa ere ikusten dugula. “Bada pertsonaia honetan halako misterio bat, edozein ume izan daiteke, Don José umetan izan daiteke, edo Micaela gaztea, edo Carmenen eta Joséren seme jaiogabea. Gutako bat ere izan daiteke, geure ontasun primitiboarekin, bortizkeriaren esperientzia batek zauriturik, esperientzia horrek, laburra izanik ere, eragin negatiboa izango baitzukeen geure bizitzetan eta, betikoa, besteekin harremanak izateko dugun ahalmenean.” -Johan Inger- 2015eko azaroak 26, osteguna Kursaal Auditorioa / 20:00 46 / 37 / 30 / 24 / 12 € “CARMEN” Zuzendaritza eta koreografia: Johan Inger Koreografoaren laguntzailea: Urtzi Aranburu Musika: Rodion Shchedrin y Georges Bizet Jatorrizko musika osagarria: Marc Álvarez Dramaturgia: Gregor Acuña-Pohl Eszenografia: Curt Allen Wilmer (AAPEE) Eszenografia laguntzailea: Isabel Ferrández Barrios Argiztapena: Tom Visser Jantziak: David Delfín CARMEN: Emilia Gísladöttir DON JOSÉ: Daan Vervoort HAURRA: Jessica Lyall ESCAMILLO: Isaac Montllor ZUÑIGA: Toby William Mallitt Sarrera erosi