Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 18 azaroa, 2015

Gaur hasi eta ostiralera bitartean, hilak 20, Ugalketaren Biologia Ikertzeko Elkartearen (ASEBIR) bi urtez behingo VIII. biltzarra izango da Kursaalen. Hemengo eta nazioarteko 400 adituk baino gehiagok parte hartuko dute, eta gai berrienei helduko diete zailtasunak dituzten bikoteek haurdun geratzeko aukera gehiago eta hobeak izateari dagokionez. ASEBIR elkartearen VIII. Biltzarreko Batzorde Antolatzaile eta Zientifikoak prestatu du programa zientifikoa. Batzordeburua Yosu Franco Iriarte da, Biologia Molekularrean doktorea (Nafarroako Unibertsitatea) eta Donostiako Euskal Ugalkortasun Institutuko zuzendaria. Programak espezialitatearen erronkei erantzuten die eta, haren bidez, informazio zientifikoa eta profesionala truka daiteke ugalketarekin erlazionatutako arloen artean, besteak beste, andrologia, enbriologia, kalitatea, genetika eta kriobiologia. Espainiako eta beste hainbat herrialdetako (adibidez, Italia, Suedia edo AEB) ospitale ospetsuenetako adituek parte hartuko dute eta askotariko gaiei helduko diete, hala nola antioxidatzaileak eta haziaren kalitatea, eta obuluen bankuekin lan egitearen abantailak eta arazoak. Bi berritasun aurtengoan Ostegunean, hilak 19, jakintza eta elkartasuna uztartu egingo dira 5 km-ko lasterketa solidario batean, “Juneren hegoak” irabazi-asmorik gabeko elkarteari laguntzeko. Elkarteak Errenterian du egoitza eta sare bat sortu nahi du seme-alabaren bat galdu duten edo gaixo nahiz doluan duten familientzat, esperientzia zail horretan laguntzeko. Yosu Franco doktorearen hitzetan, “gizartearekiko gure konpromisoak ezin du izan zientifikoa soilik, baizik eta baita solidarioa ere”. Bigarren berritasuna da CRIO Merck Serono-ASEBIR saria emango zaiola kriobiologiako lanik onenari, eta beste sari bat enbriologia klinikoko ASEBIR ziurtagiria lortzeko azterketan kalifikazio onena jaso duenari.

Biltzarrak, udaberri honetako protagonista nagusiak

Kongresuak indar haundiz itzuli dira lehen seihileko honetan Donostiara. Kursaalen eta Miramar Jauregian 12 kongresu ospatu dira, horietatik 8 nazioartekoak, baita 59 jardunaldi eta konbentzio ere, eta 15.000 parte-hartzaile izan dira guztira. Zientzia, sormena, heziketa […]

Patti Smith

Irailean Patti Smith eta Emir Kusturicak ekingo diote ostera Kursaal Eszenaren denboraldiari

Bi kontzertuetarako sarrerak bihar, hilaren 5ean, jarriko dira salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko, goizeko 11:30etik aurrera. Denboraldiari hasiera Patti Smith rockaren ikur entzutetsuak emango dio, bere bandaz lagunduta, irailaren 28an. Urriaren 13an Emir Kusturica & […]

Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa

Kursaalen ospatu zen ekainaren 5etik 9ra, Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa. Bertan, 450 profesional, ikertzaile, politika-kudeatzaile, teknikari, ikasle, ekintzaile eta 50 nazionalitatetako boluntario baino gehiago bildu ziren. Ganbera-aretoa eta erabilera anitzeko aretoak izan ziren […]