Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 27 azaroa, 2015

Euskal abesti ezagunak eskainiko dituzte aurkezleekin batera, besteak beste, Urko, Pantxoa Carrere eta Easo-Araoz nahiz Pasai Txiki Abesbatzek. Azaroaren 28an Donostia Kantuan, betiko euskal kantaz osatutako jaialdia, izango da ikusgai Donostiako Kursaal Auditorioan, Xabier Euzkitzek eta Zuriñe Hidalgok aurkeztuta. Euskal musika zabaltzea eta ikusleen parte hartzea bultzatzea da aipatu jaialdiaren asmoa. Gaur Donostian egin den aurkezpenean Miguel Martinek, Kursaal Eszenako programatzailea da bera, Angel Mariezkurrena jaialdiaren sustatzaileak, Xabier Euzkitze saioaren aurkezleak, Iñaki Dieguez musikariak eta Easo-Araoz nahiz Pasai Txiki abesbatzatako kideek hartu dute parte. Abeslari, musikari, abesbatza eta dantzari ezagunak igoko dira oholtza gainera hilaren 28an, arratsaldeko 20:00etan, hasiko den jaialdian. Aurkezleek ere abestuko dute eta eurekin batera, Urko, Laura Latienda, Jaione Olazabal, Pantxoa Carrere, Easo-Araoz eta Pasai Txiki Abesbatzak, Hendaiako Gazteluzahar Abesbatza, Bankako Menditarrak eta Doneztebe eta Leitzako dantzariak izango dira Kursaal Auditorioko emanaldian. Hogeitabost abestitik gora izango dira emanaldian eta tartean, 'Txoria txori', 'Nere herriko neskatxa maite' 'Joseba Elosegi' eta 'Agur Xuberoa' entzun eta abestu ahal izango dira. Donostia Kantuan jaialdirako sarrerak (18 €) Kursaaleko leihatilan, eta www.kursaal.eus helbidean eskuratu daitezke. ETBk, halaber, datozen hilabeteetan eskainiko du jaialdia bere lehen katean. Donostia Kantuan ez da gisa honetara egiten den lehen ekitaldia. Aurretik, 2013an eta 2014an, Iruñea Kantuan egin zen Baluarten eta oso harrera ona izan zuen. Aurten, Euskalduna eta Baluarte Jauregietan Bilbo Kantuan eta Iruñea Kantuan ospatu dira eta, bakoitzak bere nortasuna mantenduz, ikuskizun arrakastatsuak izan dira. Donostia Kantuan Azaroak 28, larunbata (20:00) Kursaal Auditorioa Salneurria: 18 € Sarrera erosi

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]