Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 17 azaroa, 2015

  • Teklaturako lanik hoberenak idatzi dituzten zenbait musikagileren lanak eskainiko ditu hirian gonbidatu ohiko den Christian Zacharias-ek, ibilbide zabal bat osatuz: Solerren eta Scarlattiren lanetik hasita, Ravelen inpresionismoraino, Chopin erromantikoaren obra distiratsuenetatik igaroz.
  • Kontzertua asteazkenean ospatuko da, azaroak 18, 20:00etan, Kursaalen.
“Ez ezazula honako konposizio hauetan asmo sakonik bilatu; saia zaitez areago artearen josteta argitsu bat aurkitzen, klabezinaren erabilera ausarta lantzeko xedea duena”. Hitz horiekin jarri zuen abian Domenico Scarlattik mundu osoan ospea eman dioten bere klabezinerako “sonaten” lehen argitalpena. 1738an bere Exercizi izenekoak argitaratu zituenean, ez zien sonata izena eman. Zer dira: sonatak, ariketak, estudioak, suiteak? Batzuk gauza bat eta bestea dira, eta gehienak birtuosoentzako piezak dira, batzuetan guztiz distiratsuak eta zailak. Scarlattiren musika alaia eta bizia da, eta eragin handia izan zuen bere garai bereko musikagileengan nahiz bere zuzeneko jarraitzaileengan, aita Antonio Solerrengan esate baterako. Solerren sonatek agerikoa dute Scarlattiren oroitzapena, nahiz eta bestelako bitartekoak erabili. Musikagile katalanarentzat, bere maisuaren aldean, ez du halako garrantzirik gitarraren eraginak, nahiz eta funtsean hizkera espainiarra erabili, zeina garai hartako gitarraren indarraren itzalpean sortu baitzen. Ravelen Sonatine obraren fintasunak eta malenkoniak zubi-eginkizuna betetzen dute bi egileen artean, eta beste muturrean dago estiloari eta interpretazio-teknikari dagokionez. Chopini eskainiko dio Christian Zachariasek programaren bigarren zatia. Musikagile poloniarrak modu diferente askotan landu zuen pianoa: polonesak, baltsak, mazurkak, scherzoak, nocturnoak, baladak, rondoak… Mozarten eta Bachen ikasketan trebatu zelarik, eta haien eragina agerikoa duelarik, Chopinek arima erromantiko baten baitako espiritu klasikoa irudikatzen du. Chopinen pianorako obra ez da inoiz ideia literario baten ondoriozkoa, eta sentimendua nagusitzen da beti irudikapenaren gainetik. Mazurkak etengabeak izan ziren Chopinen pianorako ekoizpenean, eta, polonesekin batera, haren musika beti lotua dagoen nazio-sentimenduaren isla dira. Chopinen scherzoak, azkenik, birtuosismo eta fantasia hutsa dira. CHRISTIAN ZACHARIAS Azaroak 18 asteazkena  / 20:00 36 / 29 / 23 / 19 / 12 € Scarlatti, Soler, Chopin eta Ravel-en obrak carrito Sarrera erosi

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]