Gaurkotasuna / 23 azaroa, 2015

Datorren asteazkenean, azaroak 24, goizeko 11:30etatik aurrera, “Sortuko dira besteak” eta “La Traviata” rentzako sarrerak aterako dira salmentara.  Aipatu sarrerak, www.sarrerak.kursaal.eus helbidean eros daitezke, edota Kursaaleko leihatilan (Astelehenetik ostiralera 11:30 etatik 13:30etara. Ostegun, ostiral eta larunbatetan, baita ere, 17:00etatik 20:00etara. SDB 2016 - SORTUKO DIRA BESTEAK Urtarrilak 2 Larunbata / 20:00 19 € Petti, Estitxu Pinatxo, Joseba B. Lenoir, Miren Narbaiza (Napoka Iria), Maddi Ohienart,  Kirmen Uribe... Ikuskari berri bat, kontzertu kolektibo batean euskal musika-panoramako ahotsik garrantzitsuenetako hainbat elkartzen dituena, Kirmen Uribe idazleak indarturik.   “LA TRAVIATAOtsailak 19 ostirala  / 20:00 Otsailak 21 Igandea / 19:00 71 - 56 - 46 - 36 - 12 € Antzeztutako opera Opus Lírica-ren produkzioa Alexandre Dumas idazlearen "Kamelien Dama" obrak inspiratu zuen Verdi bere obra helduenetako bat idazteko. Baina La Traviata, aldi berean, Verdiren opera ezohikoenetako bat da: drama psikologikoa, intimista, Verdiren operetan nagusitu ohi ziren gertaera historiko handiak ez bezalakoa guztiz.  

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]