menu

ICCAren (Kongresuen eta Konbentzioen Nazioarteko Elkartea) Europako Workshop-a egin da Kursaalen

Gaurkotasuna / 8 iraila, 2015

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Donostia-San Sebastián Convention Bureau erakundeak antolatuta, ICCAren (Kongresuen eta Konbentzioen Nazioarteko Elkartea) Europako Workshop-a izango dugu hirian gaurtik irailak 5, larunbata, bitarte. Bilkura hau erreferentziazkoa da nazioartean eta garrantzia izugarria dauka kongresuen turismoaren sektorean.
ICCAk, nazioarteko kongresuen turismoko erreferentzia nagusienak, sektore eta norako desberdinetako topaketa profesionalak sustatzen ditu, nazioartean eta Europa mailan.
Hori horrela, Gipuzkoako hiriburua Europa mailako topaketa profesional garrantzitsu honen egoitza bihurtuko da. Bertan, Europako hamar kongresu jauregik eta kontinenteko hainbat hiriren artean txandaka ibiltzen diren kongresuak antolatzen dituzten Europako elkarteetako hamar ordezkarik hartuko dute parte. Kongresu horiek irizpide oso espezifikoak eta zorrotzak bete behar izaten dituzte eta, aldi berean, beren ordezkariek etorkizuneko edizioak non egingo diren erabakitzeko gaitasuna eta besteenganako eragina dituztela erakutsi behar izaten dute.
Topaketa honen baitan, Kursaalek eta Donostiak kongresuetarako norako gisa eskaintzen dituzten aukerak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Horretarako, bi erakundeek programa zabal bat prestatu dute; besteak beste, parte-hartzaileek hiriko leku esanguratsuenak bisitatuko dituzte, Donostia bertako badiatik ikusi ahal izango dute “Ciudad de San Sebastián” ontzitik eta euskal gastronomia probatuko dute, gure jatetxe onenetako batzuen eskutik.