Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

“Raphael sinphonico” bira otsailaren 25ean iritsiko da Kursaalera

Gaurkotasuna / 29 uztaila, 2015

RTVEko orkestra sinfonikoaren babesarekin, Raphaelek hasiera eman dio Madrilgo Teatro Real antzokian bere 2015eko birari: “Raphael sinphonico”. Kursaalera otsailaren 25ean iritsiko da eta emanaldirako sarrerak dagoeneko jarri dira salgai.
Biran hogeita hamar abesti baino gehiago interpretatzen ditu, bere errepertorioko ezagunenak. Abesti horiekin, Madrilgo publikoa behin baino gehiagotan zutik jartzea lortu zuen abeslariak. Himno izugarri ezagunak entzun ahal izan ziren operako antzokian (‘Mi Gran Noche’, ‘Provocación’ edo ‘Escándalo’, esaterako) eta jendez beteta egon zen, sarrerak erabat agortu baitziren egun batzuk lehenago.
Raphael artista paregabea da, bere ahotsarekin eta aparteko talentuarekin hainbat belaunaldi liluratu dituena; hain zuzen ere, musikaren munduko legenda bihurtu da. Oraingoan, lehen aldiz, 80 musikari baino gehiago izango ditu berekin. Honela adierazi du artistak: “55 urte igaro ditut honen zain; lan handia egin dut hau lortzeko. Denbora honetan guztian horretan aritu naiz, urratsez urrats, presarik gabe baina gogotik lan eginez. Eta iritsi da: ‘Sinphonico’. Hau izan da nire bizitza osoko ilusioa eta ametsa: nire ikuskizuna orkestra sinfoniko handi baten laguntza eta babesarekin aurkeztea publikoari”.
Bira honekin, Estatu Batuak, Mexiko, Argentina eta Errusia igaroko ditu, besteak beste, eta disko bat argitaratuko du: “Raphael Sinphónico”. Disko horrek Espainiako musikaren arloko karrera ezagun eta arrakastatsuenetako bati errepasoa egingo dio, klabe sinfonikoan. Lan hori irailaren 18an argitaratuko da eta artistak Teatro Real antzokian emandako kontzertu historikoaren edizio berezia barne hartuko du (CD+DVD).