Gaurkotasuna / 29 ekaina, 2015

Agortu dira, dagoeneko, Sara Baras flamenko-dantzariaren Voces ikuskizunerako sarrerak. Datorren abuztuaren 20an izango da emanaldia, 76. Musika Hamabostaldiaren (abuztuak 1-30) baitan. Cadizko flamenko-dantzari polifazetikoari ezaguna zaio Donostiako publikoa, jaialdiaren 61. eta 69. edizioetan, Sueños eta Carmen ikuskizunak aurkeztu baitzituen, hurrenez hurren. Oraingo honetan, Voces, bere azken lana, jendarteratuko du, harengan eragin nabarmena izan duten maisu handiei -hala nola, Paco de Lucia, Camaron de la Isla, Antonio Gades edota Enrique Morenteri- gorazarre egiten dien ikuskizuna. Sara Barasen proposamenarekin batera, Pucciniren Tosca operako lehen emankizuna (abuztuak 13) eta San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoak eskainiko duen bigarren kontzertua (abuztuak 18) izan dira ikus-entzuleen artean ikusmin handiena sortu dutenak. Berrogeita hamar urte baino gehiago igaro dira Tosca opera-lan entzutetsua hirian, azken aldiz, taularatu zenetik. Oraingo honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Miguel Angel Gomez Martinez maisuaren ardura izango da aipatutako opera-lanari musika jartzea. 2014an estreinatu zen Tosca-ren ekoizpen berri honek, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu-ren zigilua darama eta Ainhoa Arteta sopranoa ariko da protagonistaren paperean. San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoak, berriz, Yuri Temirkanov zuzendari titularra izango du gidari, eta abuztuaren 18ko saioan, Donostiako Orfeoiarekin batera ariko da. Sergei Prokofiev izango da errepertorioaren ardatza. Orain dela hilabete Musika Hamabostaldia aurkezteko egin genuen prentsaurrekoan, hain zuzen, jaialdiaren zuzendari den Patrick Alfayak, zera nabarmendu zuen: “krisiak krisi, Hamabostaldiko 'Lagun' kopuruari eustea lortu dugu, eta abonuen %100a berrituta ekingo diogu sarreren salmenta orokorrari”. Jaialdia hasteko hilabete falta den honetan, sarreren salmenta erritmo onean doala azpimarratu beharrean gara -14.800 sarrera saldu dira gaurdaino-, eta 76. edizioa arrakastatsua izango dela pentsatzera garamatza honek. Gaur-gaurkoz, Musika Hamabostaldiak 681.000 euro bildu ditu, 2015eko ekitaldirako egindako hasierako aurreikuspenaren %75a, hain zuzen; 2014ko epe berean pilatutakoarekin alderatuz gero, %3ko igoera suposatzen du horrek. Pasa den ekainaren 5etik salgai dauden sarrerak, www.quincenamusical.eus webgunearen bidez eskura daitezke, eta baita Kursaaleko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletara gerturatuta ere.

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]