Gaurkotasuna / 18 martxoa, 2015

Donostiako Jazzaldiak, gaur egun, Heineken Jazzaldia, bere 50. edizioa eskainiko du aurten. Uztailaren 22tik 26ra, Europako jazz-jaialdi urtetsuenetako batek urteurren gozatsu hori ospatuko du bere ikus-entzuleekin batera, eta momentu benetan bikainean harrapatzen du urteurrenak: bere prestigioa urtetik urtera gorantz doa, ikus-entzuleak gustura ateratzen dira emanaldietatik eta, azkeneko 10 edizioetan, batez beste, urtean 150.000 entzule inguruko jarraipena izan du. Urteotan, Jazzaldiak mota guztietako ikus-entzuleak erakartzen asmatu du, bere eskaintza plural eta, era berean, zorrotzari esker. Jazzean oinarritutako programazioak izan dira gehienbat, harritzekoa ez den bezala, baina beste mota batzuetako musiketara ere (kalitatekoak, hori bai) hurbiltzen jakin izan du. Jazzaldiaren agertokiak, bestalde, hiriko puntu ezaugarri eta ederrenetako batzuetara hedatu dira, Donostian erreferentziakoak diren kontzertu-aretoez gainera. Trinitate enparantzan, Alde Zaharraren bihotzean, jaio zen Jazzaldia 1966an, eta bera da oraindik ere, Jazzaldiaren agertoki printzipala. Denborarekin, jaialdiaren eskaintza zabaltzen duten beste puntu batzuetara hedatu da: Zurriolako hondartzan kokatutako Agertoki Berdea, non, Jazzaldiko gauetan, milaka ikus-entzule biltzen diren hainbat estilotako taldeak eta artistak entzutera; Kursaal Auditorioa – Kutxabank Gunea, Victoria Eugenia Antzokia –Skoda Gunea, Kursaaleko Terrazak, Nauticool (Club Náuticoren alboan, Portuan), San Telmo Museoa, Basque Culinary Center… Datozen hilotan izango dugu Jazzaldiak bere une distiratsuenak gogoratzeko baliatuko dituen ekitaldiak: data seinalatuak, irudi bakanak eta hiriarekin eta ikus-entzuleekin izan duen lotura adieraziko dutenak, azken bost hamarraldiotan zehar. Baina dagoeneko aurrera ditzakegu edizio berezi honetako kontzertuetako protagonistak izango diren hainbat musikariren eta talderen izenak. Jazzeko abeslariek ordezkaritza zabala izango dute, generoko izen entzutetsuenak barne direla: Jamie Cullum, Melody Gardot, Dee Dee Bridgewater, Gregory Porter, eta abar. Jazz instrumentalak ere ordezkari bikainak izango ditu: John Zorn –hirukoan etorriko da, duela bi urte haren Marathon emanaldiek izandako arrakasta itzelaren ostean–, Benny Golson, Charles McPherson, Azar Lawrence, Billy Hart, Eddie Henderson, Donald Harrison, Dan Weiss, Billy Harper, Cecil McBee eta George Cables, esate baterako. Eta, jakina, hainbat estilotako beste izen ospetsu asko ere etorriko dira, hala nola, Earth, Wind & Fire Experience, Jimmy Cliff, Zaz, Lee Fields eta Sílvia Pérez Cruz, tartean direla. www.kursaal.eus/eu/sarrerak/

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]