Gaurkotasuna / 3 martxoa, 2015

91 urte betetzear dituela, Charles Aznavourrek, bere taldearekin batera, kontzertua eskainiko du maiatzaren 9an Kursaalen, eta bere arrakasta nagusiak aurkeztuko ditu. Munduan barrena ibili den Charles Aznavour abeslari frantses ospetsuak Donostian kantatuko du, 70eko hamarkadaz geroztik Euskadin abestu gabe egon ondoren. Kontzertu aparta eta antologikoa eskainiko du Kursaal Auditorioan, maiatzaren 9an, larunbata. Bere abesti ezagunenak eta belaunaldi osoak markatu dituztenak barne hartuko ditu errepertorioan. Besteak beste, honako hauek: La Bohème, La Mamma, Sur ma vie, Aprés l'amour, Parce que, Que c'est triste Venice, Les plaisirs démodés eta Comme ils disant. Jatorri armeniarreko abeslari, konpositore eta aktore frantses hau Parisen jaio zen 1924an, eta 50 disko baino gehiago argitaratu eta 100 milioi kopia baino gehiago saldu ditu bere ibilbide luzean zehar. Abestiak konposatu izan ditu, besteak beste, Mistinguettentzat, Patachourentzat, Edith Piafentzat eta Juliette Grécorentzat. Artista polifazetikoa da, eta Charles “Aznavoice”-k mundu erdia konkistatu du bere ahots bereziarekin, bakarka zein Liza Minelli, Compay Segundo eta Elton John bezalako goi-mailako artistekin duetoak eginez. Haurtzaroan gurasoek, jatorria armeniarrekoek, antzerkirako sena sustatu zuten beragan. Aldi berean egin du pantaila handiko bere ibilbidea. Bere lehenengo filma La tête contre les murs izan zen 1958an (gizonezko interpretazio hoberenaren César Saria jaso zuen), eta hainbat lanetan parte hartu du: Tirez sur le pianiste, El tambor de hojalata eta Les fantômes du Chapelier. 2002an egin zuen bere lanik personalena, Atom Egoyan errealizadoreak 1915ean herri armeniarrak jasandako genozidioari buruz egindako Ararat filmean.

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]