Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 1 abendua, 2014

Anne Sofie von Otter mezzosoprano suediarra Kursaalen arituko da datorren asteartean, abenduak 2, “Douce France” diskako abestiak eskainiz Europan barna egiten ari den biraren baitan. Kontzertuaren lehen zatian musika klasikoa izango da protagonista eta Hahn, Poulenc, Loeffler, Büsser eta Saint-Saëns izango dira protagonistak. Bigarren zatian frantziar chançon-a izango da ardatza eta besteak beste, Trenet, Moustaki edota Lemarque-ren kantak abestuko ditu. Izan ere, egitarauak suediar mezzosoprano handiaren egokikortasuna agertzen du, programa berean Poulenc eta Moustaki edota Trenes eta Debussy bateratzeko gauza baita. Gure agertokietan gutxitan ikusteko aukera dugun Anen Sofie von Otterren ahots fina bere belaunaldiko abeslaririk onenetakoa dela esaten da. Deutsche Gramophonekin duen harreman luzeari esker, sari ugari jaso ditu, besteak beste, International Record Critics eta Grammy saria. Elvis Costellorekin,  Brad Mehldau jazz pianistarekin eta baita nazioarteko zirkuituko orkestra eta zuzendaririk hoberenik jarduna da. Hala nola, Berlingo Filarmonikoa eta Simon Rattle, Concertgebouw Orkestra eta David Robertson, New Yorkeko Filarmonikoa eta Alan Gilbert eta Bostongo Orkestra Sinfonikoa eta Danielle Gatti, besteak beste. Kontzertu eklektiko honetan Lawrence Power biola, Bengt Forsberg piano-jolea eta Bengan Janson jazz akordeoilaria arituko dira. Asteartea 02, 20:00 2014 Azaroa 45 / 36 / 28,80  / 23,04 / 11  €  

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]