Gabonetako Haur Parkea edo eta jolasten ikasteko modu bat
Gaurkotasuna / 18 abendua, 2014
Bere hamabigarren urtean, 2015eko Gabonetako Haur Parkeak (PIN), ohiko tailer, jolas eta jarduerak ez ezik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken ikuskizuna, “Txo, el pequeño mikmak”, eskainiko du Auditorioan urtarrilaren 3an.
PINa abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra egongo da zabalik (abenduaren 24, 25 eta 31ean, eta urtarrilaren 1ean eta 3an berriz, itxita egongo da). 3.000 metro karratuko azalera hartuko du Kursaalen eta jolasten ikasteko aukera eskainiko du, dibertsioa eta heziketa uztartuz. Ordutegia: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.
Kursaaleko PINa 2 eta 12 urte arteko haurrentzat pentsatuta dago eta txikienentzako eta handiagoentzako ondo mugatutako eremuak ditu. Edukiei dagokienez, jolas ugari ez ezik (antzara-joko dibertigarri bat, bide hezkuntza bultzatzeko moto eta bizikleta pista bat, ludoteka, ohe elastikoak, FNAC eta EROSKI gune berriak, eta azken belaunaldiko bideo-joko makinak), hainbat tailer didaktiko, eskulan, pintura eta irakurketarako gune bat ere egongo dira.
PINeko tonbolak milaka opari zozkatuko ditu egunero eguerdiko 12 t’erdietan, eta azken egunean, urtarrilaren 4ean, ORBEAk eskainitako txirrindu eder bat.
PINa kongresu antolatzaile profesionala den LANKOR enpresak antolatzen du.
Informazio gehiago eskuragarri www.pindonostia.com web orrian.