Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 20 urria, 2014

Yann Tiersen bere belaunaldiko musikari errespetatuenetako bat da. 2001.urtean famatu egin zen “Amélie” pelikularako soinu banda sortu ondoren. Baina, bere ibilbidea hori baino askoz ere gehiago da. Bere deklarazioetan, filmeentzako konpositorearen figuragatik urruntzen da, - “ez naiz konpositorea eta ezta ere ez dut iraganik musika klasikoaren munduan” -  nahiz eta bere biografiak kontrakoa esan. Izan ere 6 eta14 urte bitartean piano eta biolin ikasketak egin zituen, eta orkestra zuzendari izateko aukera ere kontutan hartu zuen. Baina horren aurka errebelatu zen eta Joy Division eta The Stooges taldeetan inspiratu eta gitarra elektrikoa hartu, eta 80.hamarkadako bigarren erdialdeko post-punkean murgildu zen. Balsetik Chansonera, minimalismotik rockera eta kale musikatik abangoardiara, influentzia guzti hauek botila berberean nahastea lortu duen ibilbide bateko lehen pausua izan zen hau. Hiru soinu bandez gain, (aipatuko “Amélie”, “Goodbye Lenin!” 2003 eta “Tabarly” 2008), eta zuzeneko hiru diskoez gain, horietako azkena “On Tour” (2006), zazpi tituluk osatzen dute bere diskografia. 1995. urtean eman zion hasiera bere bildumari “La Vale des monstres” lanarekin. Zortzigarrena, “Infinity”, bere kontzertuko ardatz, maiatzean kaleratu zen eta Islandian dago erregistratua. Tiersen berak produzitu zuen eta Gareth Jones eta Daniel Millerrekin batera nahastuta, bretoiz, feroesez eta islandesez abestutako kantak daude. Europan kontzertu bakarra eskainiko du Chrissie Hyndek eta Donostiako Kursaalen izango da urriaren 22an. Hamaika kantuk osatzen dute bere azken diskoa, eta horretarako, Peter, Björn And John taldeko Björn Yttlingen laguntza jaso du. Horren eraginez, pop estilora hurbildu da, baladak eta tempo ertainak nagusitzen diren disko bat aurkeztuz  Rockeko ikono izan da 70. hamarkada amaieratik, The Pretenders taldea lideratzen hasi zenetik. Ikasketa garaian, estatubatuar hau Britihs Invasion-aren sareetan erori zen (The Beatles, The Rolling Stones, The Who, The Kinks...) eta akziora jo zuen. Etorkizun batean Devo-ko kide izango ziren musikariekin, unibertsitate garaian izandako taldearen ondoren, eta berriz ere shock egoeran, oraingoan The Stogges eta The Velvet Undergrounden eraginez, berriz ere Londonera joan zen. Rock kritikari bezala, britainiar hiriburuko eszenan sartzea lortu zuen. Arrakasta izan zuen eta The Clash taldeak proposatzen zuen back to basics inspiraziopean eta rockaren historiari buruz zuen ezagutza sakonari esker, Akroneko (Ohio) alaba honek, The Pretenders sortu zuen. Izen bereko LP batekin egin zuten debuta 1980ean eta hainbat zorigaitzei (bi taldekide gaindosiz hil ziren hasieran) eta formazio aldaketei aurre egitea lortu zuten, bidean klasikoak utziz; aipatutakoa gehi bigarrena,”Pretenders II” (1981) eta hirugarrena “Learning To Crawl! (1984) izan ziren adibide nabarmenenak. Berrikuntzez gain eta patuaz gain, Hynde bere ahots eta karismarekin, itsasontziari eusten zion aingura izan zen. 2008an “Break Up The Concrete” etorri zen, “Packed” (1990) diskotik erdi lo zegoen Pretenders taldea berpiztu zuen lana. Eta ordutik Chrissiek bakarka aritzea erabaki du:JP Jone galesarekin erdibana egindako “Fidelity!”  dator lehenengo eta orain “Stockholm”. o    Yann Tiersen, urriak 21, 20:00 + Talde gonbidatua: Black English. 24€ o    Chrissie Hynde, 22 de octubre, 20:00. 45€

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]