Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 12 urria, 2014

Film Symphony Orchestra KursaalJuego de tronos, Encuentros en la tercera fase, Lo que el viento se llevó, El Señor de los Anillos, Ben-Hur, Harry Potter, Regreso al futuro, Piratas del Caribe, StarWars, Lawrence de Arabia, Braveheart eta Forrest Gump dira urriaren 25ean Film Symphony Orchestrak (FSO) Kursaalen interpretatuko dituen soinu banda batzuk. FSO orkestra profesional bat da, 70 musikarik baino gehiagok osatua, eta zinemako musika edo genero horri oso lotutako autoreen musika eskaintzen du bere kontzertuetan. Zinema hari gidari unibertsal gisa baliatuz, musika sinfonikoa publiko objektibo berriekin adiskidetzeko ahalegina sinbolizatzen du. Film Symphony Orchestra proiektu artistiko eta enpresarial berri bat da, Espainiako kultura eta musika eskaintzan dagoen hutsune bat betetzeko asmoz sortua. Nazioartean ohoratua den Constantino Martínez Orts zuzendariaren eskutik, FSOk musika zinematografikoarekin eginiko ikuskizunak eskaintzen ditu, ikusizko proiekzioarekin edo gabe, baita soinu bandak grabatzeko aukera ere. Era honetan, dinamika erakargarri baten bidez, Film Symphony Orchestrak kultura, artea eta ikuskizuna batzen dituen proiektu berritzaile eta aparta garatzeko lan estrategikoko prozesu bizi bat gauzatzen du, berme osoarekin, zinema hari gidari unibertsal gisa baliatuz musika sinfonikoa gure gizarteari hurbiltzeko asmoz. FSO Tour 2014 irailean hasiko da Madrilen. Makrokontzertu bat eskainiko dute Las Ventaseko zezen plazan; ikuskizun bikaina izango da. Constantino Martínez-Orts, musika-zuzendaria Martínez-Orts maisu gazte valentziarra musikari bizkorra eta adierazkorra da. Bere gogo bizia zabaltzen eta interpretazioetan jartzen duen pasioa transmititzen dakielako nabarmentzen da bereziki. Horren erakusgarri dira lortu berri dituen sariak: Moldaviako Orkestraren Zuzendaritza Sari Nagusia 2011n, Craiovako Orkestraren Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketako 2. Saria 2009an eta "Maestro Ferríz" Orkestraren Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketako 2. Saria 2003an.  

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]