Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 27 urria, 2014

Tolosar sopranoa, nazioarteko agertoki nagusietan ohikoa dena, eta musika-heldutasun betean dagoena, izango da gure gidaria (bihar, urriak 28) Puccini, Mascagni, Giordano eta Cilearen aria erromantiko eta verista ezagunenetan barna egingo dugun ibilbidean. Ainhoa Artetak opera-emanaldiak errezitalekin eta kontzertuekin tartekatzen ditu, maisurik eta pianistarik ospetsuenekin elkarlanean beti. Laister, “Tosca”, “Adriana Lecouvreur”, “Eugene negin”, “Las bodas de Fígaro” eta “Manuel Lescaut” interpretatuko ditu. Emmanuel Joel-Hornak frantses maisuak munduko orkestra nagusienak zuzendu ditu bere karreran zehar. Lausanneko Ganbera orkestra Montreauxko Jaialdian, Bretainiako Orkestra, Toulouseko Capitoleko Orkestra Nazionala, Bruselako la Monnaie Orkestra Sinfonikoa,  besteak beste. Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1992an eskaintzen du bere lehen kontzertua Orkestra Bizkaiko lurraldearekin, bere denboraldi sinfonikoko 2.200dik gora abonatuetan islatzen den gauza.  

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]