Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 9 iraila, 2014

Kursaal San Sebastián GastronomikaSan Sebastian Gastronomikak XVI. edizioa du 2014. urte honetan. Goi gastronomiaren munduko erreferentzia gisa finkatu da, eta galdu ezinezko hitzordua izango da urriaren 5etik 8ra Kursaalen. Italia izango da herrialde gonbidatua. Italiak kultura asko biltzen ditu. Sentsibilitate asko. Eta, beraz, sukaldaritza asko. “Italia: Iparraldea vs Hegoaldea” izenburupean, Kursaalek bi mundu gastronomiko hartuko ditu, munduko sukaldaritza liluragarri, sutsu eta kromatikoenetako bat birsortuz. Italiak —Iparraldeak eta Hegoaldeak— ezagutzea merezi duten aromen panoramika bikoitz bat eskaintzen du. Beren tradizioetan eta haien berrikuspenean ez ezik, baita beren itsaso, mendi, zerumuga eta abarren sormenezko interpretazio libretik sortutako abangoardia anitzetan ere. Bi puntu kardinalen arteko erronka batean, biltzarrak, lehen aldiz elkarrizketa geografikoaren formatu hau baliatuz, Donostian bat egingo duten bi "Italia" ikasi, gozatu eta amesteko proposamena egiten du. Programak barne hartuko ditu sukaldaritza eta formatu guztiak. Ekoizleak eta chefak. Lehengaiak eta azken platerak. Historia eta eboluzioa. Finketa eta kalea. Kursaalen izango dira, besteak beste, honako hauek: Massimiliano Alajmo, Massimo Bottura eta Niko Romito (3na Michelin izar dituzte). Parte-hartzaileen artean izango dira honako hauek ere: Carlo Cracco mediatikoa eta Gennaro Esposito, Davide Scabin, Norbert Niederkofler, Andrea Berton, Nino di Costanzo, Moreno Cedroni, Mauro Uliassi eta Pino Cuttaia. Guztira, Italiako 30 Michelin izar. Horien artean, nabarmentzekoak dira pizzaren hiru maisu handi ere: Enzo Coccia, Cinque Raimondo eta Enzo Piccirillo. Italia izango da urriaren 5ean, igandez, ospatuko den Jardunaldi Herrikoi tradizionaleko protagonista ere. Kursaalaren atarian, benetako pizza dastatzeko aukera izango da. Barruan, Andrea Tumbarello eta Enzo Coccia chef italiarrek, besteak beste, jendearentzako eskola magistralak eskainiko dituzte. Bestalde, biltzarrak Euskadiko eta Espainiako chefik onenak bilduko ditu berriz ere. Bertan izango dira Batzorde Teknikoko kide diren Juan Mari Arzak, Andoni Luis Aduriz, Martín Berasategui, Hilario Arbelaitz eta Pedro Subijana euskal sukaldariak, baita Eneko Atxa eta Josean Alija ere. Eta Espainiako goi-mailako gastronomian oso garrantzitsuak diren hauek ere han izango dira: Joan Roca, Carme Ruscalleda, Quique Dacosta, Francis Paniego, Paco Pérez, Ramon Freixa, Marcos Morán, Dani García eta Ángel León. Pedro Arreguiri (Elkano) hil osteko aitorpena egingo zaio Kursaaleko auditoriumean, eta, bestalde, jantokiko lanaren VI. Urrezko Gueridón  saria emango zaio, aurtengoan, Quique Dacosta jatetxeko Didier Fertilattiri. Horrez gain, Pau Albornà i Torras Kazetaritza Gastronomikoaren Sariaren bigarren edizioko irabazlea nor den ere jakitera emango da. OFF ETA HERRIKOIA San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Countryk lau gune bereizi dauzka. Kursaaleko auditoriumean ospatzen den eta chef handien hitzaldiak, ardoaren mundua, jantokia eta goi mailako gastronomiaren mundu guztia hartzen duen ALTA atalaz gain, badu bere lekua OFF atalean ere. Aurten berriro izango ditugu enologiari eskainitako Wine Sessions saioak (El Bulli jatetxeko sommelier ohi Ferran Centelles, Cristina Alcalá eta El Celler de Can Rocako Josep Roca buru dituen kontzeptua). Italiako ardoak ere izango du bere protagonismoa. Gure artean izango ditugu gai horretako aditu handienetako batzuk; Luca Maroni, Juancho Asenjo eta Walter Speller, besteak beste. OFF atalean, Wine & Win lehiaketaren bigarren edizioa ere jokatuko da. 30 bikote lehiatuko dira, ardoari buruz gehien dakitela erakutsi nahian. Eta dagoeneko tradizio bihurtu den Parrilla Lehiaketa Nazionala ere egingo da, profesionalek eta zaleek osatutako epaimahai misto batekin. OFF atala aukeratu da formatu txikiko beste jarduera batzuetarako ere: “...kin sukaldean” saioak, chef onenekin eskola partikularrak (gehienez bost pertsonarentzat), eta “Sukalde pribatuak” (gehienez 15 ikaslerentzako tailerrak). Maisuen artean, Virgilio Martínez (Restaurante Central de Lima), Ricard Camarena, Dani García, Quique Dacosta, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana. HERRIKOIA: Urriaren 5ean, igandez, Jardunaldi Herrikoi tradizionala egingo da, hiriari irekitako biltzarrari hasiera emanez. Kursaalaren atarian, donostiarrek aroma italiarra duen street food-ik onena dastatzeko aukera izango dute. Eta Kursaaleko Ganbera Aretoan, ateak zabalik izango dira Espainian gastronomia italiarraren erreferente diren hiru sukaldariren eskola magistraletan parte hartzeko: Andrea Tumbarello (Don Giovani), eta Max eta Stefano Colombo (Xemei). Bertan izango dira Enzo Coccia, Cinque Raimondo eta Enzo Piccirillo maisu pizzagileak ere. MARKET: Nazio zein nazioarte mailako produkturik onenak eta sektoreko azken joerak erakusteko hainbat lekutatik etorritako erakusleak bilduko ditu. Aurten 150 enpresa ingururen ordezkaritza izango da biltzarraren historiako MARKET erakargarrienetako batean, marka italiarren presentzia handiarekin. Berritasun gisa, dinamizazio gune berri bat jarri da MARKET bete-betean; zuzeneko erakustaldiak egingo dira bertan, nazio zein nazioarte mailako produkturik onenekin. San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Countryk jende arrakasta handiarekin amaitu zuen azken edizioa; 12.500 bisitatik gora jaso zituen.  

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]