Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 27 uztaila, 2014

Quincena Musical 2014 Kursaal1939. urteko abuztuaren 16an Schuberten “Sinfonia Amaigabea” lanaren notek eman zioten hasiera aurten 75. edizioa beteko duen musika-ibilbideari. Kursaal Antzoki Handiko “Hilabete Musikal” hartan, antzina Kasino Handian eskaintzen ziren udako kontzertuak berpizteaz gainera, Donostiako Musika Hamabostaldiari ekin zitzaion.
Hamabostaldiaren 75 edizio horietan zehar, lan, orkestra eta talde ugari giltzarriak izan dira jaialdiaren ibilbidean. Horietako batzuk derrigorrezko erreferentzia izango dira abuztuaren 1etik 31rako edizioan, hau da, 75. urteurreneko edizioan.
“La Bohème” operak eta Schuberten “Sinfonia Amaigabea” lanak, esaterako, 1939ko lehenengo edizioaren eta 75. edizioaren arteko zubi-lanak egingo dituzte; Kursaal Antzoki Handi desagertu haren eta gaur egungo Kursaal Auditorioaren artekoak, hain zuzen ere. Schuberten partiturak inauguratu zuen 1939. urtean jaialdia eta horixe izango da aurtengo edizioari amaiera emango dion lanetako bat. Pucciniren lan ezaguna izan zen, beste alde batetik, lehenengo edizio hartan antzeztutako opera eta horixe izango da datorren udako hitzordu saihestezinetako bat. Bestalde, 1940an Musika Hamabostaldian eta Donostian estreinatu zenetik Verdiren “Requiema” present izan da jaialdiaren ospakizun handi guztietan eta, aurtengo edizioan, hitzordu handienetako bat izango da berriro ere. Barrokoa eta balleta, azkenik, Hamabostaldiaren ardatz garrantzitsuenetakoak izan dira hasiera-hasieratik eta 75.edizio honetan ere garrantzi handiko generoak izango dira.
1939tik 2014ra bitarteko ibilbide horretan gehien parte hartu duten orkestra eta taldeei dagokienez, aipatzekoak dira Donostiako Orfeoia eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Orfeoia 1939ko lehen ediziotik izan da Hamabostaldian. EOSa berriz, 1982 urtean sortu zenez geroztik. Aurten ere Kursaal Auditorioan jardungo dute bi formazio hauek, beste orkestra batzuekin batera, hala nola, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionala, Rotterdameko Filarmonikoa edo Budapest Festival Orchestra.  Azken talde horien emankizunak ez dira hain aspaldikoak, eta ezta hain ugariak ere; baina oso eragin handia izan dute Musika Hamabostaldiko ikus-entzuleengan eta aztarna sakona utzi dute jaialdiaren historian.
Kursaal Auditorioa
Kursaal Auditorioak orkestra sinfoniko handiak hartu ohi ditu urtero, eta, aurten, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren bi kontzerturekin (abuztuak 1 eta 2) emango zaio hasiera sail horri. Lehenengo emanaldian Donostiako Orfeoiaren laguntza izango du talde frantsesak, Héctor Berliozen partitura garrantzitsuenetako bat, “Faustoren kondenazioa”, interpretatzeko. Abuztuaren 2rako diseinatutako programan, aipatutako musikagile frantsesaren lanak eta Grieg eta Mussorgskyrenak entzun ahal izango dira,  Elisabeth  Leonskaja errusiar pianistarekin batera. Bi emanaldi horietan Tugan Sokhiev zuzendari titularrak zuzenduko du orkestra; 2008an Hamabostaldiari egindako lehenengo bisitaldiaz geroztik, oso ibilbide handia izan duen maisuak hain zuzen. Jatorri georgiarreko zuzendariak Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren titular izaten jarraitzen du, eta, horrez gainera, Berlingo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular da eta Moskuko Bolshoi Antzokiko musika-zuzendari izendatu dute orain asko ez dela.
Auditorioan izango den beste zuzendari handi bat John Eliot Gardiner ingelesa da. Bere Monteverdi Abesbatza -aurten 50. urteurrena beteko duena- eta English Baroque Soloists Orkestra -ingeles zuzendari ospetsuak sortua hau ere- zuzenduko ditu oraingoan. Bach, Scarlatti eta Haendelen lanak bilduko dituen programarekin, abuztuaren 5eko emanaldiak barrokoaren funts garbienera eramango gaitu.
Kursaalerako programatu den beste hitzordu sinfoniko bat Euskadiko Orkestra Sinfonikoarena da (abuztuak 22). Jun Märkl maisu alemanaren zuzendaritzapean, Beethovenen “Egmont” lana interpretatuko du, oso-osorik. Programa hori bi lanek osatuko dute: alde batetik, Usandizagaren “Enarak” lanaren Pantomima, aurten delarik aipatu lanaren estreinaldiaren 100. urteurrena, eta, beste aldetik, Schumannen 3. sinfonia "Renaniarra”.
Rotterdameko Orkestra Filarmonikoak hirugarren bisitaldia izango du aurten Hamabostaldira, eta bertan eskainiko dituen hiru kontzertuetatik lehenengoan Gustav Mahlerren sinfonia pertsonalenetako bat, holtza gainean 100 musikaritik gora eskatzen dituen  6. sinfonia, “Tragikoa”, eskainiko du (abuztuak 24). 2004.urtean holandar taldeak Valery Gergieven zuzendaritzapean jardun bazuen ere, 2011n zein aurtengo edizioan Yannick Nézet-Séguin zuzendari titularraren aginduak beteko ditu. Kanadar zuzendaria Estatu Batuetako orkestra handienetako baten zuzendari titularra izendatu dute orain asko ez dela: Filadelfiako Orkestra Sinfonikoarena, hain zuzen; eta Salzburgoko Jaialdi ospetsuan ohiko gonbidatu izatera iritsi da gainera. Bestalde, bigarren emanaldian (abuztuak 26), Donostiako Orfeoiarekin batera, Verdiren “Requiema” eskainiko du orkestrak; Hamabostaldiaren ospakizun garrantzitsu guztietan beti present izan den obra sinfoniko-korala hain zuzen ere. Eta hurrengo egunean (abuztuak 27), Emmanuel Ax iparramerikar pianistak parte hartuko du taldearekin batera, Brahmsen “Pianorako 1. kontzertua” lan hunkigarria interpretatzeko. Programa “Mila eta bat gau” lanean oinarritutako Rimsky-Korsakoven “Scheherezade” obrarekin osatuko da.
Kursaal Auditorioan aurten izango den azken orkestra handia Budapest Festival Orquesta izango da, eta Donostian izan den beste bi aldietan bezala (2009 eta 2011) aurtengoan ere Ivan Ficher maisuaren zuzendaritzapean ariko da. Lehengo emanaldian (abuztuak 30) orkestrak bi sinfonia ahaltsu eskainiko ditu: Brahmasen 3. eta 4. sinfoniak. Edonola ere, bigarren emanaldiak, abuztuaren 31koak, esanahi berezia izango du, kontzertu horrek amaiera bikaina emango diolako aurtengo Hamabostaldiari eta hori izango delako 75 edizio osatu izana ospatzeko emanaldia. Horretarako, hungariar taldeak Europa Erdialdeko errepertorioaren lan laburrez osatutako programa eskainiko du, baina laburrak izateak ez du esan nahi interesgarriak ez direnik; horien artean aipatzekoa da Schuberten 8. sinfonia “Amaigabea”, lan horrekin eman baitzion Hamabostaldiak hasiera 1939an bere ibilbide musikalari.
Jaialdiaren lehenengo edizio hura gogora ekarriko duen beste partituretako bat “La Bohème” (abuztuak 15 eta 17) opera izango da; Hamabostaldiaren ibilbidean antzeztu zen lehen opera. Aurtengo edizioan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta José Ramón Encinar maisuak jardungo dute fosoan, Pucciniren lan enblematiko horretan. Valentziako Palau de les Arts-eko ekoizpenean abeslari izango dira, besteak beste, Ainhoa Arteta (Mimí), Teodor Ilincai (Rodolfo), Juan Jesús Rodríguez (Marcello) eta Elena de la Merced (Musetta). Horiek guztiak Andra Mari Abesbatzarekin eta Easo Eskolaniarekin batera arituko dira, eta Davide Livermore eszena-zuzendariaren aginduetara jardungo dute.
Hamabostaldiaren hasiera-hasieratik aparteko garrantzia izan duen dantzaren atalean, berriz, Víctor Ullateren konpainia izango dugu (abuztuak 29). Jaialdira egiten duen lehen bisitaldia den honetan, kritika ezin hobeak jaso dituen lau koreografiez osatutako ikuskizuna eskainiko du aipatu dantza-taldeak.

 

La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel-ek interpretatuko dute Bachen “Nekaldia San Joanen arabera” Kursaal Eszenan

Martxoaren 19an, asteartea, 19:30ean, Kursaal Auditorioan, Andrea Marconen zuzendaritzapean. Doako autobus zerbitzua egongo da kontzertura joateko Urola-Kosta, Urola Erdia eta Urola Garaia herrietatik (Kursaal Eskura). Musika klasikoko sarrerak eta abonuak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko […]

Kursaal Eskura: doako autobus zerbitzua Kursaal Eszenako Bachen “Nekaldia San Joanen arabera” ikustera etortzeko

Kursaal Eszenak, Kursaal Eskura ekimenaren bitartez, doako autobus zerbitzua eskaintzen die Gipuzkoako udalerriei, antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak herritarren eskura jartzeko asmoz. Martxoaren 19an, La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel-ek interpretatuko duten Bachen “Nekaldia […]

Igande honetan, hilak 10, Bulego taldeak Kursaal Eszenan aurkeztuko du “Aldatu aurretik” diskoa

Joan zen azaroan salmentan jarri eta ordu gutxira agortu ziren kontzerturako sarrerak Igandean, martxoaren 10ean, 19:00etan Bulego taldea lehenbiziko aldiz ariko da Kursaal Eszenan eta “Aldatu aurretik”, estudioko bere bigarren lana aurkeztuko du. Bulego, Euskal […]