menu
veinte_temp_1 veinte_temp_2 veinte_temp_2 veinte_temp_2 veinte_temp_2 veinte_temp_2

10/99 Baltantzea

Kursaalen 20 urteotako balantzean, jauregiaren jarduera aztertzen da, bai bilerei lotutakoa, bai kulturarekin erlazionatutakoa. Gure programazioak, Kursaal Eszena, bere atala du balantze horretan.

Informazio ekonomikoak bi elementu ditu ardatz: emaitza-kontuaren bilakaera, fakturazio osoari dagokionez; eta emaitza operatiboa. Horrez gain, Kursaalen jarduerak bi hamarkadatan zehar Donostian eta Gipuzkoan izan duen eragin ekonomikoa zehaztu da.

Kursaalek webgunearen eta sare sozialen bidez egiten duen komunikazio-lanak memoria honen hirugarren kapitulua osatzen du. Amaitzeko, «Etorkizuneko Kursaal» dago, non jauregiko espazio eta zerbitzu berriak zehazten baitira, baita digitalizazioa, azken berrikuntza teknologikoen erabilera eta gizarte-erantzukizunak prebentzioaren, jasangarritasunaren eta irisgarritasunaren arloetan duen konpromisoari buruzko guztia ere.

Mugarriak

1999-2003
2004-2008
2009-2013
2014-2018

1999
- Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (OSE-EOS) auditorioan eman zuen lehenengo abonu- kontzertua.

2000
- Bisita gidatuak inauguratu ziren; 2000. urtean soilik 10.770 pertsona izan ziren eraikinean.

2001
- 5.000 ordezkari baino gehia- go elkartu ziren Medikuntza Orokorreko Biltzarrean.

- Europako Eraikin Onenaren Mies van der Rohe saria eskuratu zuen.

2004
- Kursaal es seleccionado entre las 42 marcas más reconocidas por Business Topbrands, el Libro de las Grandes Marcas.

2005
- Zilarrezko «Q» lortu zuen, kudeaketako bikaintasunaren saria, eta, ondorioz, hura bere- ganatu zuen Espainiako lehe- nengo biltzar-jauregia izan zen.

- Seis premios Nobel se congregan en el congreso Einstein, además de los más prestigiosos físicos mundiales.

2006
- El fotógrafo neoyorquino Spencer Tunick, desnuda a 1.200 personas en una sesión performance en el Foyer del Auditorio que atrae a más de 50 medios internacionales.

2007 / 2008
- Irisgarritasun orokorraren ziurtagiria [2007] eta inguru- men-kudeaketako ziurtagiria [2008] bereganatu zituen; haiek lortu zituen lehenengo biltzar-jauregia izan zen.

2008
- Hamar urte bete zituenean, Kursaalek Gipuzkoan izan zuen eragin ekonomikoa hasierako inbertsioa baino 10 aldiz han- diagoa izan zen.

2011
- Kursaalek zilarrezko Bikain ziurtagiria jaso zuen, euskararen kudeaketagatik.

- Biltzar Jauregien Nazioarteko Elkarteko (AIPC) Zuzendaritza Kontseiluan sartu zen, eta Iker Goikoetxea izan zuen ordezkari.

2012
- Kursaalek eta San Sebastian Convention Bureauk Enbaxadore programa jarri zuten martxan.

- Donostia Zinemaldia − 20 Festival de San Sebastián celebra su 60 edición.

2013
- Kursaal Fundazioaren jarduera egitarau kultural propio batean jaso zen: Kursaal Eszena.

2014
- Musika Hamabostaldiak 75 urte bete zituen.

- Kursaalek laneko segurtasun eta osasunaren ziurtagiria (OHSAS 18001) lortu zuen, Aenor-ek emana.

2015
- Iker Goikoetxea Espainiako Biltzar Jauregien Elkarteko (APCE) presidenteorde izendatu zuten.

- Heineken Jazzaldiak 50. edizioa egin zuen.

2016
- El Kursaal y el Festival de San Sebastián estrenan tecnología 4K, de ultra alta definición, en la 64 edición del certamen donostiarra.

2017 eta 2018
- Gune berriak inauguratu ziren: balio anitzeko terraza bat eta beste bilera-gela bat jauregia- ren jatetxearen ondoan.

2018
-Kursaalek munduko LED argidun fatxada handienetako bat estreinatu zuen

- San Sebastian Gastronomikak 20 urte bete zituen Kursaal egoitza gisa erabilita.

Argazkiak

1-Kursal-viejo2-SOLAR-K3-FOTO-ANTIGUA4-KURSAAL-CON-CARTEL25-KURSAAL-CON-CARTEL16-kursaal-obras37-kursaal-obras48
910111212a131516
16a1717a1819202124
2526272828a293131a
3333a33b343535a35aa35b
36373838a38a238a338a438B
394041

Rafael Moneo + Iñaki Gabilondo topaketa

moneo
gabilondo

Azaroaren 28an, 18:00etan, topaketa berezi bat izango da Kursaaleko Ganbera Aretoan. Topaketa horrek maila handiko bi pertsonaia izango ditu protagonista eta solaskide: Rafael Moneo eta Iñaki Gabilondo.

Kursaalen proiektua egin zuen arkitekto nafar ospetsua Iñaki Gabilondo kazetari donostiar handiarekin mintzatuko da, jendaurrean. Biek elkar ezagutzen dute, elkar errespetatzen dute, eta elkar miresten dute. Hori dela eta, oso erraza izan da haiek elkartzea eta hizketan jartzea Kursaalek eragile ekonomiko gisa eta ingurunea eraldatzeko elementu gisa duen eraginari buruz, eraikinaren beraren bilakaerari buruz, behar eta teknologia berrietara egokitzeari buruz, herriei, herritarrei, arkitekturari eta bizitzari buruz. Eta are errazagoa izan da hain urteurren berezia izanda, bientzat oso hunkigarria baita: Kursaalen inaugurazioaren 20. urteurrena.

Elkarrizketa baino, solasaldia izatea nahi da, Donostia, donostiarrak, gipuzkoarrak, bertako eraikinak eta idiosinkrasia, ingurune geografikoa eta bizitzako esperientziak eta lurraldea ondo ezagutzen eta maite dituzten maila handiko bi profesionalen artekoa.

Bi humanista eta jakintsu, hiri eta giza paisaiaren luxuzko bi behatzaile elkarrekin: hori proposatzen du Kursaalek etorkizunera begiratuz (XXI. mendera eta harago) ospatzera eta hausnartzera garamatzaten une honetarako.

Topaketa
Azaroak 28, 18:00etan
Kursaal Ganbara Aretoa
Doan, aretoa bete arte

Ekitaldi doan honetara joateko, espazio honetan argitaratuko dugun inprimaki baten bidez egin beharko da inskripzioa.

Ekitaldia

gala

Kursaalek etorkizunera begira ospatuko du 20. urteurrena. Auditorioko agertoki handian, zenbait artista bikain elkartuko dira, eraikinaren beraren urteko jardueraren erakusgarri. Ekitaldirako diseinatutako egitarauan, errepertorio klasikoaren dotorezia eta pop rockaren energia uztartuko dira, baita balletaren dotoretasuna eta abesbatzen indarra ere. Hainbat arlotako emanaldiak eskainiko dira Juan José Ocónen zuzendaritzapean. Alor horietan guztietan gero eta gehiago ari dira nagusitzen goranzko balioak eta emakumeak.

Azaroak 28, osteguna
Kursaal Auditorioa, 20:00
Prezioak: 50 - 40 €
Kontzertu hontarako sarrerak uztailak 8an salmentan jarriko dira.

PROGRAMA
Euskadiko Orkesta Sinfonikoa
Orfeoi Gazte
Juan José Ocón, zuzendaria

Lucía Lacarra, dantzaria
Elena Sancho Pereg, abezlaria
Izaro, abezlaria
Mikel Erentxun, abezlaria
Eñaut Elorrieta, abezlaria

Bideoa