Medidas de seguridad
contra el covid-19

cerrar

El uso de la mascarilla es obligatorio en todo momento, a la entrada, salida y durante el espectáculo.

A la entrada será obligatorio lavarse las manos con gel hidroalcohólico que se pondrá a disposición de todo el público.

Respete la distancia de seguridad y siga las indicaciones del personal de sala para el acceso y salida del edificio.

Acuda al evento con suficiente antelación para evitar aglomeraciones.

menu

Amaiak urrian Kursaal Eszenako programa berria estreinatuko du bere indie pop soinu bereizgarriarekin

Actualidad / 29 julio, 2020

Urriaren 11ko igandean Amaia iruindar abeslari entzutetsuak Kursaaleko agertokia bere egingo du, iluntzeko 20:00etan hasiko den kontzertuarekin, irailean iragarriko den Kursaal Eszenako denboraldi berria estreinatuz.

Espainiar telebista publikoko Operación Triunfo lehiaketan ezagutu genuen musikaria, baina Pero no pasa nada lehen diskoarekin bere norabidea zehazki komertziala ez den musikara bideratuko zuela argi utzi zuen 2019. urtean, bere gustu musikalekiko leial. OTtik igaro eta lehiaketa irabazi izanak, eta urtebete beranduago Eurovisionen aritu izanak bere ospea handitu zuen. Gainera, izen ezagunekin kolaboratu du, besteak beste, Rozalén, U2, Refree, Carolina Durante, El Mató a un Policia Motorizado… Hain zuzen, azken talde horretako Santiago Motorizado musikari argentinarrak ekoitzia da Pero no pasa nada Amaiaren lehen diskoa.

Iruñekoa taula gainera igotzen den aldiro, bakarka pianoa joz nahiz taldearekin, zerbait gertatzen da: txalo zaparradari jarritu ohi dio sareetako “Amaia, maite zaitut” dioten mezu uholdeak. Ez da ezberdin izango Donostiako kontzertuan, maitasun nerabeari idatzitako kantuez betetzean Kursaal auditorioa.