Actualidad / 25 octubre, 2019

Bere debut album nabarmenaren (Om, 2016) eta ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoaren ondoren (Eason, 2018), kantautore bizkaitarrak 2020ko urtarrilaren 31ean estreinatuko du bere lan berria, “Limones en invierno” izenekoa. Euskal artista gazte batek sekula ez du lortu hain denbora laburrean “sarrerak agortuta” kartela zintzilikatzea Euskal Herriko musika-tenplu nagusienetan. Artista gazte batek sekula ez du lortu halakorik, kontzeptuari eta estiloari dagokionez hain proposamen zabala den batekin, horrenbesteko emozio eta gustuarekin; bere sormenari inolako aurreritzi edo mugarik jarri gabe. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz; pop-a, folk-a, mediterraneoaren itzala edo melodia urratu eta geldoa enplegatuz; bere kontzertuetan hiru belaunaldi ezberdinetako ikus-entzuleak biltzea lortuz…. Orain, “Limones en invierno” lanarekin, kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak agintzen dizkigu Izarok. Disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere. Eta ez dizuegu ezer gehiago kontatuko… “Limones en invierno”, 2020ko urtarrilaren 31ean, Ciudad de Mexicon aurkeztuko da eta jarraian Latinoamerika eta Espainian barna bira luzea egingo da. Aipatu birak 2020ko martxoaren 21ean egingo du Kursaalen geldialdia. Kontzertu honetarako sarrerek prezio bakarra dute, 25 €, eta bihar hasita eskuratu ahal izango dira (ostirala, urriak 25, 11:30etatik aurrera), www.kursaal.eus orria bitarteko (baimendutako online salmenta kanal bakarra) edota Kursaaleko leihatilara hurbilduta. IZARO: “Limones en invierno” Martxoak 21, larunbata / 20:00 Kursaal Auditorioa 25 €  

La Orquesta Barroca de Sevilla trae a la temporada de Kursaal Eszena los conocidos «Conciertos de Brandemburgo» de Bach

En el 300 aniversario de la conocida obra del compositor alemán. El jueves 2 de diciembre, la Orquesta Barroca de Sevilla ofrecerá un concierto en el Auditorio Kursaal, dentro de la programación de clásica de […]

Mariza homenajea a Amália, la gran diva del fado, en su regreso a Kursaal Eszena

El martes 30 de noviembre, Mariza, cantante reconocida como la gran voz portuguesa de la actualidad, regresa a la programación de Kursaal Eszena con un concierto que supone una doble celebración: al mismo tiempo que […]

Mozartland o cómo dar a conocer a Mozart a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Este sábado 27 de noviembre, la Sala de Cámara del Kursaal acogerá el concierto-espectáculo Mozartland, la primera de las propuestas familiares de Kursaal Eszena para esta temporada. Dirigido a niños y niñas de a partir […]