menu

Pribatutasun politika

Datu pertsonalak babestea

Webgune hau erabiltzen duzun bakoitzean, unean-unean indarrean diren pribatutasun-gidalerroak aplikatuko zaizkizu, eta irakurri egin beharko dituzu, haiekin ados zaudela egiaztatzeko.

Webguneko inprimakiak betetzen dituzunean ematen dizkiguzun datu pertsonalak CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAren ardurapeko fitxategietan tratatuko dira, helburu hauekin:

  1. Erosi dituzun produktu edo zerbitzuen salerosketa-kontratua garatzea, betetzea eta gauzatzea, edo bien arteko beste edozein kontratu.
  2. Egiten dizkiguzun eskaerei erantzutea.
  3. CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAren zerbitzu edo produktuei buruzko informazioa ematea, besteak beste, produktu edo zerbitzu horiei dagokienez, posta elektroniko bidez edo beste edozein komunikabide elektroniko baliokideren bidez (adibidez, SMS mezua) jakinarazpen komertzialak bidaltzea.
  4. Sarrerak erosteko prozesuan, Entradas Eventim SAUren fitxategietan tratatuko dira, sarreren salmenta kudeatzeko. Beste ekitaldi batzuei buruzko informazioa ere jasotzea aukeratu baduzu, Entradas Eventim SAUk (A81933772), CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAk (A20501185) eta DIARIO VASCOk entradas.com edo www.kursaal.eus atarietan agertzen diren beste ekitaldi edo ikuskizun batzuei buruzko informazioa eman ahal izango dizute, zinema, antzerki, musika, jolas-parke, zirku eta erakusketen inguruan. Era horretako informaziorik jaso nahi ez baduzu, edonoiz adieraz diezagukezu, helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: atencionalcliente@ayuda.entradas.com. Eskubidea duzu zure datuak kontsultatzeko, zuzentzeko edo ezerezteko, baita haiek tratatzearen aurka egiteko ere; horretarako, idazki bat bidal dezakezu (Entradas Eventim SAU. C/ Magallanes n.º 25, 1.er piso. 28015 Madrid), edo, bestela, mezu elektroniko bat (atencionalcliente@ayuda.entradas.com). Bata zein bestea aukeratu, nortasun-agiri nazionalaren, pasaportearen edo zu identifikatzeko balio duen beste edozein dokumenturen kopia bat ere aurkeztu behar duzu.

Datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta ezerezteko, edo haiek tratatzearen aurka egiteko, idatzi bat bidali behar duzu CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAra, NANaren kopiarekin batera, idazki honen goiburuan ageri den helbidera.

Beste alderdi batzuk

A.- Cookieak.

Jakinarazten dizugu www.kursaal.eus webguneak cookieak erabiltzen dituela erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Zer dira cookieak?
Gure webgunean sartzeko darabilzun ekipoan instalatzen diren artxiboak dira cookieak. Haiei esker, erabiltzaileen nabigazioari buruzko informazioa bil dezakegu, eta zerbitzu hobea eskaintzeko erabil dezakegu informazio hori. Batez ere informazio estatistikoa biltzeko erabiltzen dira cookieak. Ia webgune guztiek erabiltzen dituzte cookieak.

Webgune honetan, hauen cookieak erabiltzen dira:

Google:

Google Analytics, Google Maps eta YouTube zerbitzuak erabiltzen ditugu. Tresna horien bidez, Google-k informazioa bil dezake gure webgunearen erabilerari buruz. Webgunean sartzen den erabiltzaileari buruzko askotariko informazioa biltzeko erabiltzen dira cookieak; besteak beste, erabiltzaileari buruzko informazio demografikoa, haren interesei buruzko informazioa, erabiltzaileak webgunea erabiltzeko duen moduari eta bertan duen portaerari buruzko informazioa, eta erabiltzailearen bisita Google kontuarekin lotzen duen informazioa, erabiltzailea identifikatuta baldin badago.

Publizitatea eraginkorragoa izateko erabiltzen ditu Google-k cookie horietako batzuk, hala nola orri eta guneetako publizitatearen arabera ezarri dituen Google Analytics eginbideak (marketin-birbideratzea, Google bistaratze-sarearen iritzi-txostenak, DoubleClick kanpaina-kudeatzailearen integrazioa edo Google Analytics-eko datu demografikoei eta interesei buruzko txostenak). Erabiltzaileak webgunea nola erabiltzen duen (tartean IP helbidea) Google-ra bidal daiteke, eta haren zerbitzarietan gorde.

Esteka hauetan ikus daiteke Google-ren cookieak eta pribatutasun-gidalerroak erabiltzeari buruzko informazio gehiago.

Cookie propioak:

  • _icl_current_language: webgune osoan erabiltzen da, erabiltzaileak hautatutako hizkuntza zehazteko.
  • Ikuspegia: erabiltzaileak Agenda atalean hautatzen duen ikuspegia zehazteko erabiltzen da.

Zertarako erabiltzen dira datuak?
Cookie horien bidez lortzen den informazioa hainbat gauzatarako erabiltzen da; besteak beste, webgunea hobetzeko, bestelako premiak detektatzeko, eta zer hobekuntza egin behar diren baloratzeko. Horrela, zerbitzu hobea emango dugu.

Nola kudeatzen dira cookieak?
Ekipoan instalatuta dituzun cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu nahi badituzu, bai gure webgunekoak, bai beste webgune batzuetakoak, ordenagailuan duzun arakatzaileko aukeren konfiguraziora joan behar duzu. Hauek dira arakatzaile ohikoenak:

Sistema administratzeko, zure ordenagailuari buruzko informazioa bil dezakegu, tartean IP helbidea, sistema eragilea eta arakatzaile mota. Gure webgunean nola nabigatzen den jakiteko datu estatistikoak dira.

Helburu berbererako, oro har Internet nola erabiltzen duzun jakiteko ere lor dezakegu informazioa, ordenagailuaren disko gogorrean gordetzen den cookieen fitxategi baten bidez. Cookieek ordenagailuaren disko gogorrera transferitzen den informazioa dute.

Cookieek webgunea hobetzen eta zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa ematen laguntzen digute; hain zuzen ere, hauek egiten:

      • Kopuruei eta erabilera-ereduei buruzko estimazioak egin.
      • Hobespenei buruzko informazioa gorde eta webgunea zure interesen arabera pertsonalizatu.
      • Bilaketak bizkortu.
      • Gure webgunera itzultzen zarenean zu gogoratu.

Cookieak onartu nahi ez badituzu, aktibatu cookieak baztertzen dituen arakatzaileko konfigurazioa. Hala ere, konfigurazio hori hautatzen baduzu, baliteke webguneko zenbait tokitara sartu ezinik geratzea, edo gure zerbitzuetako batzuk erabili ezin izatea. Webgunea cookieak baztertzeko konfiguratzen baduzu, gure sistemak cookieak sortuko ditu gure webgunean sartzen zarenean.

B.- CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAk aurrez ezer jakinarazi gabe aldatu ahal izango du webguneko informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.

C.- Honen bitartez, CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAk hitzematen du EZ DUELA PUBLIZITATE ENGAINAGARRIA ESKAINIKO.

D.- CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAk hitzematen du EZ DUELA JAKINARAZPEN KOMERTZIALIK BIDALIKO HALA DIRELA ESAN GABE, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera. Ondorio horietarako, ez da jakinarazpen komertzial gisa hartuko CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAren erregistratutako bezero eta erabiltzaileei bidaltzen zaien informazio oro, baldin eta informazio horren helburua bada dagoen harremanari eustea eta informazio- eta prestakuntza-lanak eta erakundearen berezko beste lan batzuk egitea.

E.- CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SA ez da izango webgunean sartzean edo webguneko informazioa erabiltzean erabiltzaileak arau aplikagarriren bat ez betetzearen erantzule.

F.- CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SA ez da izango webguneko informazioa, gaiak edo programak erabiltzearen ondorioz sortzen diren edo sor daitezkeen edonolako kalte-galeren erantzule. Webgunearen bidez erabiltzaileei hirugarrenen prestazioak eta zerbitzuak jasotzeko aukera ematen dieten estekak eta hipertestua ez dira CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SArenak eta ez daude haren kontrolpean. Hortaz, KURSAAL ez da izango haietako informazioaren erantzule, ezta informazio horrek izan ditzakeen ondorioen erantzule ere.

 G.- CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SA ez da izango hirugarrenek webgunean bertan ageri diren eta KURSAALenak ez diren marka-izen, produktu-izen eta marka komertzialak legez kontra erabiltzearen erantzule. Ez da izango, ezta ere, webgune honen bidez kontsulta daitezkeen webguneetarako esteketako edukien osotasun, egiazkotasun eta bidezkotasunaren erantzule.

H.- Azken batean, erabiltzailea izango da webgune honetako zerbitzuak, edukiak, estekak eta hipertestua erabiltzearen erantzule bakarra.

Pertsona guztiak, ezintasun-maila edo adina gorabehera, ibili ahal izan daitezen gure webguneetan, AENORek ezarritako Irisgarritasun Unibertsaleko Arauak betez garatu dira webguneak, UNE 170001-2 arauak ziurtatzen duen moduan.