menu

Informazioa

Salmenta guneak

MUSIKA KLASIKOKO ABONUAK (info +)
Irailaren 04tik urriaren 20ra.

Telefonoz: 943 00 31 70 (abonuen salmentarako soilik eta honako ordutegian: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara)

 

SARRERA SOLTEAK
Irailak 12tik aurrera, 11:30etan hasita.

Astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
Ostegun, ostiral eta larunbatetan, baita ere 17:00 – 20:00

Arau orokorrak

Kursaal Eszenako programek aldaketak izan ditzakete. Kursaal Eszenak ez du bere gain erantzukizunik hartuko programa, interprete edo datetan aldaketarik gertatuz gero. Kontzertu bat bertan behera uztea, ez ordea kontzertu bat atzeratzea, izango da sarreren zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra. Publiko eta artistekiko begiramena gorde nahian, emanaldia hasi ondoren ez da aretoan sartzerik izango. Berandu iristen diren ikus-entzuleek, eta ikuskizunak sarrera ahalbidetzen badu beti ere, antolatzaileek sartzeko adierazi arte itxaron beharko dute.

Antolakuntzakoak ez diren pertsonek debekatuta dute argazkiak, filmazioak edo grabazioak egitea eta,
oro har, telefono mugikorrak areto barruan bozgoran piztuta edukitzea.

ORDU GAZTEA

30 urtetik beherako lagunek Kursaal Eszenak antolatutako kontzertu eta ikuskizunetarako sarrerak, Musika Familiakoak izan ezik, 3 eurotan eskuratu ahal izango dituzte Kursaaleko leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago.

* Langabeak promozio honetara heldu daitezke.

Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.

MUGIKORTASUN URRIKO PERTSONENTZAKO SARRERAK

Auditorioan (17. ilara) eta Ganbera Aretoan (1. ilara) mugikortasun urriko pertsonentzako sarrera mugatuak daude. Sarrera hauek gainerako edukiera saldu arte gordeko dira. Mugikortasun urriko pertsonentzako, Auditorioko sarreren salneurria, preziorik altueneko eserlekua baino %20 merkeagoa izango da. Sarrera hauek leihatilan bakarrik eskura daitezke. Kontzertuaren bezperan aparteko eserleku hauek publiko arruntarentzat salgai jarriko dira.

Otras iniciativas

Kursaal Eskura

Kursaal Eszenak, Kursaal Eskura ekimenaren bitartez, doako autobus zerbitzua eskaintzen die Gipuzkoako udalerriei, antolatzen dituen kon- tzertu eta ikuskizunak herritarren eskura jartzeko asmoz. Ekimen honi buruzko informazio gehiago jaso nahi duten udalek, Kursaal Eszenako bule- goarekin jar daitezke harremanetan 943 00 31 80 / kursaaleszena@kursaal.org

ENPRESENTZAKO ABONUA

Kursaal Eszenak Enpresentzako Abonua sortu du, enpresei kontzertu-denboraldiaz modu esklusiboan gozatzeko aukera ematen dien abonua. Gure musika-hitzorduetan tratamendu berezia eskaini nahi diegu, hitzordu hauek euren bezeroekin elkartu eta egoteko topaleku izan daitezen.
• Interesa duten enpresek gure bulegoekin jarri behar dute harremanetan, Kursaal Eszenako Enpresentzako Abonuaren inguruko edozer zalantza argitu edo informazioa eskatzeko
(943 00 31 80 / kursaaleszena@kursaal.org).