menu

Abisu legala

Enpresaren datuak

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten dizuegu honako hauek direla enpresaren identifikazio datuak:

Izen Soziala: CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA S.A.

IFZ / IFK: A20501185
Helbide Sozial: Zurriola hiribidea 1
Telefono zenb.: 943 003 000
Faxa: 943 003 001
Helbide elektronikoa: kursaal.@kursaal.org

Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta 1994ko irailaren 14an; 9292 orria, 150 folioa, 1472 liburukia, 1. Inskripzioa.

Jabetza intelektuala

Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea S.A. enpresa da webgunearen jabetza intelektualaren eskubideen, bere iturburu-kodearen, testuen, diseinu grafikoen, irudien, argazkien, animazioen, soinuen, nabigazio egituraren eta datu-baseen titularra, baita edukiena ere, eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten ditu. Edukiak erreproduzitzeak, guztiz edo zatika argitaratzeak, banatzeak, merkaturatzeak edo eraldatzeak, Legeak babestutako jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzea dakar, non eta ez den berariaz baimendu.

Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea S.A.  enpresak dagozkion ekintza administratibo, zibil eta penal guztiak erabili ahal izango ditu, baldin eta erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo betetzen ez baditu.

Webgunera heltzeko modua eta horren erabiltzaileak

Webgunera heltzen dena webgunearen erabiltzaile da, eta erabilera pertsonal eta pribaturako baino ezin du erabili webgune horretako materiala. Helburu komertziala duen erabilera debekatuta dago, hortaz, aurretiko eta idatzizko baimenik izan ezean. Erabiltzaileak erantzukizun osoz erabiliko ditu guneko web orrien informazio, datu eta eduki guztiak, eta zerbitzuak eta edukiak ondo erabiltzeko konpromisoa hartuko du; hots, ez ditu inoiz legez kontrako jardueretarako erabiliko. Erabiltzaileak hemen zehaztutako baldintza guzti-guztiak onartzen ditu.

Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea S.A. enpresak du eduki, konfigurazio, aurkezpen, zehaztapen eta zerbitzuen parte bat bere aldetik eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu, hedatu edo ezabatzeko eskubidea. Halaber, oraingo erabilera baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita webgunean dagoen beste edozein baldintza ere.

Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea S.A. enpresak ez du ziurtatzen webgunera heltzeko edo bere edukian ez dagoenik akatsik, ezta egoki eguneratuta dagoenik ere, ahalegin guztiak egingo baditu ere hori saihestu, konpondu edo eguneratzeko.

Webguneko estekak erabiltzaileari Interneten gaiarekin erlazionatutako beste informazio iturri batzuk daudela jakinarazteko baino ez daude. Estekok egoteak ez du esan nahi horiek bisitatzeko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa egiten denik; hortaz, Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea S.A.  enpresa ez da horien bidez lortutako emaitzaren erantzule izango.

Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea S.A.  enpresa ez da erabiltzaileen ordenagailuetan gerta daitezkeen kalte-galeren erantzule izango, birus informatikoak edo edozein programa kaltegarri direla eta.