menu

Tony Viscontik eta Woody Woodmanseyk, Bowieren benetazko soinuaren oinordekoek, Ziggy Stardusten kantak eskainiko dituzte

Gaurkotasunak / 31 urria, 2017

  • “Ez gara tributu-banda bat, gurea benetakoa da”, diote taldeko partaideek
  • Cápsula taldeak emango dio hasiera Holy Holyren kontzertuari.

 Tony Visconti eta Woody Woodmansey, all star band batekin batera, hau da, Holy Holy, azaroaren 2an Kursaal Kursaalen arituko da eta Ziggy Stardusten azken itzuliko errepertorio bera eskainiko dute.

Tony Visconti, Bowieren produktore fetitxea izan da, eta baita rockaren historiako artista askorena ere (T.Rex, Thin Lizzy…). Bestalde, Woody Woodmansey bateria-jolea, David Bowieren urrezko aroko pertsonaietan bizirik dirauen bakarrenetakoa da. Izan ere, beraiek ditoen bezala “Ez gara tributu-banda, gurea benetakoa da”

Bi mito handi hauekin batera, all star band bat arituko da, musikari hauek osatuta dagoena: Glen Gregory (cantante; Heaven 17), James Stevenson (guitarra; The Alarm, Scott Walker, Gen X, Chelsea), Paul Cudderford (voces y guitarra; Bob Geldof, Ian Hunter), Berenice Scott (teclados, Heaven 17), Terry Edwards (saxo, guitarra, percusión, voces; PJ Harvey, The Blockheads, Departament S) y Jessica Lee Morgan (voces).

Capsula taldeak emango dio hasiera kontzertuari. Capsulak, 2005 urtean, “Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders froms Mars”, diskoa argitaratu zuen, “The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars” diskoaren bertsioekin. Gainera, Visconti berak, euskal/argentinarren hurrengo diskoa ekoiztu zuen, “Solar Secrets”. Kontzertu honetan, berriz ere elkartuko dira Capsula, Visconti… eta Bowie.

 

Holy Holy + Cápsula
Azaroak 2 osteguna / 20:00
Kursaal Auditorioa
31 €
Sarrerak erosi

Enbaxadore Programak 10 enbaxadore berri izendatu ditu

Gaurkotasunak / 25 urria, 2017

Hamar profesional Donostiako enbaxadore izendatu dira Donostia Turismo & Convention Bureauk eta Kursaalek sustatutako Enbaxadore Programaren baitan. Programa honen helburua da, hirian egiten diren bilerei lotutako turismoa babestea eta bultzatzea.

Ekitaldia Ni Neu jatetxean egin berri da gaur, urriak 24, 20:00etan, eta “Enbaxadore” berriez gain, Eneko Goia – Donostia Turismo & Convention Bureauko presidentea eta Donostiako alkateak; Iker Goikoetxea, Kursaaleko zuzendariak; Manu Narvaez, Donostia Turismo & Convention Bureauko zuzendariak eta Manuel Carreiras, BCBLko zuzendariak (Basque Center on Cognition, Brain and Language) parte hartu dute.
Enbaxadore programa 2012an sortu zen hirian ekitaldi edo kongresuak antolatu dituzten profesionalak nabarmentzeko. Estatu mailakoak direnean, 450 pertsonatik gorakoak izan behar dira, eta nazioartekoak badira, 200 pertsonatik gorakoak.
“Enbaxadore” berriak gehituta, 48 profesionalek osatzen dute 2012an sortutako elkarte prestigiotsua.

Biltzarren eragina Gipuzkoan

Kursaalek eta Donostia Turismo & Convention Bureauk sustatutako programa honen xedea da Estatuko zein nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak Donostiara eta Gipuzkoara ekartzea, eta kongresuak antolatzen dituzten pertsonen lana aintzatestea. Hautagaitza aurkezteak eta biltzar bat antolatzeko ardura hartzeak eskatzen duen ahalegina nabarmendu nahi dute Kursaalek eta Donostia Turismo & Convention Bureauk, izan ere, lan desinteresatu honek eragin handia du; bai ekonomian bai gure ingurunean jakintza sortu eta zabaltzeari dagokionez.
Biltzarrek hazkunderako indar handiena duen segmentua osatzen dute; kuantitatiboki lurraldeko baliabide ekonomikoak dinamizatzen dituen ekintza da. 2016ean 147 bilera antolatu dira hirian (kongresuak, jardunaldiak, batzarrak…), %46,2 nazioartekoak izan dira, eta 38.700.000 euro inguruko inpaktu ekonomikoa izan zuen (ostatu gauak bider partehartzaileen batez besteko gastua (350 €)).
Biltzarren jarduera lurraldearen apustu estrategiko bat da, jakintzaren ekonomia bultzatzen duen jarduera bat. Estatu mailan, Gipuzkoa eta Donostia posizio bikainean daude sektorean: Kursaal APCEren (Espainiako Biltzar Jauregien Elkartea) biltzar jauregien sailkapeneko 4. postuan egon zen 2010. urtean, hiriaren edertasunari, gastronomiari eta giza kapitalari esker.

Abenduaren 22an Jorge Drexler izango da “Salvavidas de hielo” birarekin

Gaurkotasunak / 23 urria, 2017

Iritsi dira azkenik Jorge Drexler-en abesti berriak. “Salvavidas de hielo” irailaren 22an argitaratu zen, “Telefonía” deritzon lehenengo singlearekin. Komunikatzeko moduei buruzko asmo adierazpena. Albumeko beste abesti batzuk ere aurkeztu dira Facebook Liveko zenbait ekitaldiren bitartez. Honela, Drexler-ek gaur egungo mundu digitalak eskaintzen duen modurik demokratiko eta unibertsalenean estreinatu ditu abesti hauek.
Album hau Mexiko Hirian eta Madrilen grabatu da eta entzuten den guztia (ahotsak ezik) mota guztietako gitarrak erabiliz grabatu da, soinu bero, erritmiko eta erakargarria lortuz. Erritmoz, esperimentazioz, melodiaz eta batez ere abesti handiz betetako diskoa da. Laster, perkusio, bateria, loop eta sintetizatzaile uholde bat entzungo dugu… baina guztiak gitarra eta bere materialak erabilita sortuak dira. Sokak, egurrezko kaxa, banjo baten larrua, dobro baten metala. Gitarra jatorria duten elementu asko proiektu berri honentzako banda handi batetan bihurtu dira.

Vanesa Martinek bere azken lana aurkeztuko du Kursaalen : “Munay”

Gaurkotasunak / 20 urria, 2017

Kursaal Auditorioan izango da kontzertua, datorren igandean, urriak 22, 19:00etan.

Munay kitxuar hitz bat da, “maitatu” esan nahi du, eta “kreatzaileak bere kreazioari dion maitasuna, naturarenganako maitasuna, eta norberarenganako eta lagun hurkoarenganako maitasuna…” definitzeko erabili ohi da. Munay da, halaber, Vanesa Martínek bere azken diskoari eta bira berriari jarri dion izenburu iradokitzailea.

Malagar abeslariaren bosgarren lana da “Munay”, eta bere karreraren une erabakigarrian iritsi da, gainera; izan ere, Vanesak erronka pertsonal izugarria zuen aurrez aurre, kaleratutako azken lanekin lortutako arrakastaren ondoren: bikaintasuna lortzea. Vanesak berak esan bezala, “Crónicas de un baile” diskoak “nire bizitza aldatu zuen, aurreko beste diskoek baino gehiago. Hura izan zen sendotasuna eta indarra eman zidan diskoa. Horregatik izan du horrenbesteko garrantzia disko berri honen prestakuntzak eta grabazioak”. “Munay” izan da bikaintasunaren bilaketa horri emandako erantzun irmoa.

“Munay” lanak barne-barneko sentimenduetan eta gogo-aldarteetan sakontzen du: “amets, bizitza eta esperientzietan barrena egindako hegaldi erregaitza. Bizitzaren aldeko aldarria dira “Munay” laneko abestiak”, dio Vanesa Martínek.

Vanesak, bere estiloarekin bat egingo duten hots eta esperientzia berriak bilatu nahian, Los Ánglesen grabatu zuen disko berria, Eric Rosseren ekoizpenarekin (Maroon 5, Sara Bareilles, Tori Amos…). Han eman zien forma disko berriaren abestiei, musikari handiez inguratuta. Eta horrela sortu zen “Munay”.

Urriaren 22an, Vanesa Martínek “Munay” lanaren magia ekarriko du Kursaaleko agertokira. Vanesaren kontzertuak berdinik gabeak dira.

Vanesa Martín
Urriak 22, igandea /19:00
21 €

 Sarrera erosi

“Hariekin lotu gabe, Pinotxo” euskarazko musikala ikusteko aukera izango da asteburu honetan Kursaalen

Gaurkotasunak / 19 urria, 2017

  • Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak taularatuko duen musikal honek musika, dantza, antzerkia, magia eta ikusentzunezkoak uztartzen ditu. 
  • Ikuskaria familia osoarentzat da. Urriaren 21eko larunbatez ikusi ahal izango da Kursaalen, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Kursaal Eszenak etxeko txikienei eskaintzen dien programazioak, Musika familian atalak, larunbata honetan (urriak 21) izango du lehen hitzordua (18:00). Aitor Biainek zuzentzen duen Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzaren eskutik, “Hariekin lotu gabe, Pinotxo” euskarazko musikala eskainiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Ikuskariak musika, dantza, antzerkia, magia eta ikusentzunezkoak bitarteko direla, Pinotxo, haur bihurtu nahi duen egurrezko txotxongiloari gertatutakoak biltzen ditu. Benetako haur bihurtu nahi du Pinotxok baina, noski, baldintza batzuk bete beharko ditu horretarako; besteak beste: eskolara joan, joango al da? Iritsiko al da inoiz? Inoiz ikusiko al dugu Pinotxo hariekin lotu gabe?

Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatza 2004ko urrian hasi zen bere bidea egiten. Sorreratik bertatik, abesbatzak kontzertu ugari eskaini ditu Oñatin, Euskal Herriko hainbat tokitan eta baita Euskal Herritik kanpo ere. Horra Mari!!, Alami, Jolasean edota Beltza ipuin musikalak taularatu dituzte eta 2008an Munduari begiratzeko diskoa argitaratu zuten. Aitor Biaian da proiektu honen sortzaile eta zuzendaria. Ganbara Txiki Abesbatzaz gain, EHUko Abesbatza, Bergarako Orfeoia eta Oñatiko Ganbara Abesbatza zuzentzen ditu eta, azken urteotan hainbat sari irabazi ditu talde hauekin.

Urriak 21, larunbata, 18:00
Kursaal Auditorioa
“Hariekin lotu gabe, Pinotxo”
Ganbara Txiki Abesbatza
Aitor Biain, zuzendaria
Ganbara Faktoriaren produkzioa
Sarreren zenbatekoa: 7 € / 3 € (˂ 12 urte)

Familia osoarentzat

 Sarrera erosi 

Kursaal Eszenaren denboraldi berriko eskaintza klasikoa, Haeneelen “Giulio Cesare” operarekin abiatuko da.

Gaurkotasunak / 18 urria, 2017

  • Konposagile alemanaren maisulana kontzertu bertsioan eskainiko du, Ottavio Dantonek zuzentzen duen Accademia Bizantina talde entzutetsuak.
  • Kontzertua ostiral honetan, urriak 20 (19:00), izango da, Kursaal Auditorioan.

 

Kursaal Eszenaren kontzertu-denboraldi berriko (2017ko urria-2018ko urtarrila)  lehen hitzordu klasikoak protagonista nagusi bat izango du: antzinako instrumentuekin interpretatzen espezialdua dagoen Italiako Accademia Bizantina taldea. Hogeita bost urteko ibilbide luze eta aberatsa egin ostean, aipatu formazioak merezitako aitorpena du gaur egun, errepertorio barroko nahiz klasikoari eman dion kreatibitate eta energiagatik. Taldearen zuzendariak, Ottavio Dantone organista eta klabezin-jotzaileak ez dio zorroztasun historizista bakarrik eman antzinako musikari; horrez gain, bere interpretazioekin, freskotasuna eta bapatekotasuna ere eman dizkio.

Urrian zehar, Accademia Bizantinak, Dantoneren zuzendaritzapean, Europa mailako bira entzutetsua egingo du Parisko Les Champs Elysées edo Vienako Theater an der Wien bezalako antzoki entzutetsuak bisitatuz. Donostian (urriak 20, ostirala, 19:00)

F. Haendel-en “Giulio Cesare in Egitto” opera eskainiko dute, kontzertu bertsioan; alemaniako konposagile ospetsuaren opera eder eta biribilenetako bat, bai musikaren ikuspegitik, bai dramaturgiari dagokionez ere. Hauxe da askorentzat Haendelen operarik landuena eta bereziki miresten dira ahozko melodiak, indar dramatikoa eta orkestrazio bikaina.

Gaur egun, “Giulio Cesare” erregularki aurkezten da munduko opera-antzoki guztietan, eta opera-errepertorio usadiozkoa osatzen duten Mozarten aurreko opera bakanetako bat da. Obra ia-ia biribila da, eta, Cesarren eta Kleopatraren amodioaren garaipena intriga exotiko eta politikoen giroan kokatzen baitu, historiak o garai guztietara eraman daitekeen errealismo batez dago aurkeztua.

Urriak 20, ostirala, 19:00
Kursaal Auditorioa
“Giulio Cesare”, G.F. Haendel
Accademia Bizantina
Octavio Dantone, zuzendaria
Lawrence Zazzo, Giulio Cesare
Emoke Barath, Cleopatra
44/ 35 / 29 / 23 / 12 €

 Sarrera erosi

ATZERATU EGIN DA Opus Líricaren GORA MUSIKA! opera-ikuskizuna

Gaurkotasunak / 18 urria, 2017

Opus Líricak urriaren 27rako, ostirala, Kursaal auditorioan antolatuta zuen ikuskizuna azaroaren 18ra atzeratu da, 19:30era, ekoizpen- eta logistika-arazoak direla medio. Erositako sarrerek data berrirako ere balio dute. Dirua itzultzea nahi izanez gero, gaurtik aurrera, urriak 18, eskatu ahal izango da, sarreren salmenta-puntuetan (linean edo leihatilan).

SS Gastronomika 2017: chef onenen biltzarra gourmet afizionatuen eskueran

Gaurkotasunak / 6 urria, 2017

Urriaren 8tik 11ra, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country izango da Kursaalen. Urtetik urtera, gero eta programazio osatuagoa du, eta, aurten, munduko chef onenen hitzaldiak eta dastatzeak ez ezik, jarduera ugari ere proposatzen ditu biltzarrak, hala nola ardo-dastatzeak Josep Rocarekin, edaria eta janaria uztartzea Josean Alijarekin, edo xanpain-lehiaketak.
Hona hemen jarduera aipagarrienetako batzuk:
Chefekin sukaldean
Biltzarreko jarduera esklusiboenetako bitan, gutxi batzuek sukaldean sartzeko eta gaur egungo chef onenetako batzuekin batera lan egiteko aukera dute. Oraingoan, chef hauek jarriko dira jendearen esanetara 10 lagunentzako klase praktikoak eskaintzen dituen “…kin sukaldean” atalean: Andreu Genestra (Andreu Genestra Restaurant, Capdepera, Mallorca), Fran López (Villa Retiro, Xerta, Tarragona) eta Pedro Subijana (Akelarre). Bestalde, San Sebastián Gastronomikak antolatzen dituen 40 lagunentzako sukaldaritza-tailer monografikoetan, “Sukaldaritza pribatuak” deiturikoetan, Nandu Jubanyk parte hartuko du (Can Jubany, Calldetenes, Bartzelona), baita Miquel Brossa gastronomoak eta Francis Paniegok (Echaurren, Ezkarai, Errioxa) ere. Azken biek tailer esklusibo bat emango dute batera.
Wine&Win lehiaketa
Bosgarren urtez egingo da binakako ardo-dastatze lehiaketa ospetsu hau. Erronka honek parte-hartzaileen ezagutza teoriko eta praktikoak neurtzen ditu, eta jakintza eta entretenimendua elkartu. Wine&Win afizionatuentzat eta profesionalentzat da, baina beti bikoteka. Final handian, parte-hartzaileek zenbait galderari erantzun behar diete, eta dastatzeak egin, zuzenean. Agertokiko mahai batzuen atzean egongo dira lehiakideak, eta ikus-entzunezko diseinu bat erabiliko dute, telebistako lehiaketetan bezalaxe.
“The Txoko Experiencie” dokumentalaren estreinaldia
Suak eta mikrofonoak alde batera utzi, eta pantailara begiratuko dugu, “The Txoko Experience. The Secret Culinary Space of the Basques” lehenengo dokumental gastronomikoa aurkeztuko baita, Espainian soilik. Dokumental horrek Euskal Herriko txokoak eta elkarte gastronomikoak, 0 km-ko produktuak eta abangoardiako euskal sukaldaritza ditu aztergai. Lana bizkaitar politologo Yuri Morejónen zuzendaritzapean egin da, New Yorken, eta, bertan, euskal gastronomian erreferentzia garrantzitsuak diren chefek parte hartu dute, besteak beste, Elena Arzak, Josean Alija, Aitor Arregi eta Bittor Arginzoniz. Haietako asko estreinaldian izango dira.
Wine Session onenak
Wine Session delakoen barruan, bi saio nabarmendu behar dira: batetik, 2008an Europako sommelier onena izan zen Isa Balen tailerra, “¿Cómo llegar a ser ‘master sommelier’?”; eta, bestetik, Ars Natura Líquidako Josep Rocak (El Celler de Can Roca) zuzenduko duen saioa, Celler jatetxeak antzinako ezagutza berreskuratzeko eta likore, pattar, olio esentzial eta fruitu aromatikoak sortzeko egin duen lana erakusten duena. Horretaz gain, Bodegas Torres upategiak ere parte hartuko du, eta berreskuratutako antzinako barietateak dastatzeko saio gidatu bat eskainiko du: Gramona, uzta hoberenetako batzuetakoa; Chivite, Chivite Colección 125 gamako ardoen uztetako 15 ardo aparta eskainiko dituena; Ribera del Duero, bere #espirituribera erakutsiko duena, eta bere ardo onenetako hamar dastatzeko aukera eskainiko duena; eta DO Cava, Paraje Calificado cava-kategoria berriko lehenengo caven dastatze enigmatiko eta harrigarri bat aurkeztuko duena.
Edaria eta janaria uztartzea: zapore hautatuak eta modako zaporeak
Edaria eta janaria uztartzean, zaporeak elkartu eta batzen dira. Gastronomikak edaria eta janaria uztartzeko hiru saio programatu ditu Off atalean, ezagutza partekatuan sakontzeko. S.Pellegrinok saio gidatu bat aurkeztuko du, eta Josean Alija chefak (Nerua) eta Juan Cruz sommelierrak parte hartuko dute; San Miguelek esne gordinaren produktu nagusia goraipatzen du, eta bost garagardo eta nazioarteko gazta onenetako bost uztartzen ditu; eta Ostras Améliek kontsumo-esperientzia berriei buruz hitz egingo du, joera berrien showcooking baten bidez, “limoiaz, tabaskoaz eta mignonetteaz harago berritzea helburu duten guztiengana kalitatezko produktu bat hurbiltzeko”.
Atlantikoa eta Mediterraneoa
Bi jarduerak penintsula zeharkatuko dute, eta lurraldea eta produktua erakutsiko dituzte. Lisboatik, André Magalhãesek (Taberna da Rua das flores) Portugalgo petisco (pintxo) tradizionalez hitz egingo du, ikuspegi berritzaile garaikidetik, eta hango zapore tradizionalen kalitate handia eta aniztasuna erakutsiko ditu. Penintsularen beste muturretik, Balfegók Mediterraneoko atungorriaren ataltze ospetsuari buruz hitz egingo digu, eta Marc Miró chefak zuzenean kozinatuko du atungorria, hainbat eratara.
Xanpain-lehiaketa eta -dastatzea
Donostia xanpainaren munduko hiriburu bihurtuko da, “La Flèche d’Or” xanpain-lehiaketa izango baita. Lehiaketa horretan, xanpain-ekoizle enblematikoenetako batzuek parte hartuko dute, baina baita kontsumitzaile bakar batzuei zuzendutako ekoizpen mugatuak dituzten mahastizain txikiek ere. Horretaz gain, Vigneronek munduko xanpain esklusiboenetako bost dastatzeko tailerra eskainiko du; bost xanpain horiek nekez eskura daitezke merkatuan.
Gainera…
San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarra da, eta zenbait jarduera nahitaezkoak dira. Adibidez, Nerabeentzako Gastronomika dago, Gipuzkoako eskola-umeei zuzendutako hitzaldi berezia, Euro-Toquesen laguntzarekin emana. Oraingoan, Ramón Rotetak, Ander Gonzálezek eta Ivan Surinder chefak hitzaldi gastronomiko atsegin bat eskainiko dute, gazteenek modu dibertigarrian eta osasuntsu nola jan ikas dezaten, baita Indiako sukaldaritza ere.
Aurten ere Gastronomikan izango da “Aukeratu sukalde-laguntzailea”, Makroren eskutik. Jarduera dibertigarri horretan, chef handiak sukaldari gazteen laguntzaile gisa arituko dira. Parrilla Lehiaketa Nazionala ere ikusiko dugu. Zortzigarren urtea du aurtengoa, eta haragizaleen topaleku izango da. Lehiaketan, haragi onena eta parrillari onena sarituko dira.

Informazio gehiago lortzeko, hizlarien eta hitzaldien zerrenda osoa ikusteko, eta sarrerak erosteko: www.sansebastiangastronomika.com