menu

Leiva Kursaalera dator Monstruos bere birarekin

Gaurkotasunak / 31 martxoa, 2017

Datorren apirilaren 2an helduko da Leiva Kursaal Auditoriora, arratsaldeko 19:00etan, hiri askotan sarrerak agortu ondoren: Bilbo, Valentzia, Santander, Granada eta A Coruñan.

Kontzertu honetan, beren hirugarren diska aurkeztuko du, “Monstruos”, zeinean nabarmentzen baitira doinu konfesianal eta lotsagabeko hitzak, argi eta garbi mintzatzen direnak. Leivak, diska honetan, ahalik eta gehiena ustiatzen du bere eztarriko miau-hotsa, eta emozio piroteknikoen sura jotzen du: maitasuna eta maitasunaren zalantzak, adiskidetasuna eta adiskidetasunaren traizioak, arrakasta eta arrakastaren bi alderdiak.

Gitarren rock anglosaxoia (hirurogeien amaierako rock amerikarretik hasita gaur egun artekora), rock espainiarra eta argentinarra barneratua daukan, eta geneetan daramaren jakintzaz erabiltzen eta egunero lantzen dituen Leiva batez gozatuko dugu. Lehen singleak “Sincericidio” zuen izena, eta hartan jadanik aurreratu zuen oraingo diskaren konstante bat: tentsio primarioak bridatzen ditu Leivak, horretarako lelo kartsuak erabiliz, bere buruarekiko leial joaz.

“Monstruos” hondamenaren ondoko zirimolo elektrikoa izan daiteke: “El último incendio” edo “Guerra Mundial” itsasgarria belaunaldi baten zarata dira, “Sincericidio” estandarte irmo eta eskisito bat, “La Lluvia En Los Zapatos” rock’n’roll magnetiko bat bere kontrako poloen historiarekin bere erroetatik aterea, “Electricidad” alderdi ilunetik mugitzen da, orbain bat eta soinu-horma bat utziz, “Medicina” gutun krudel eta zintzoa da, exorzismo bat. “Monstruos” honetan badira ozen egindako aitorpenak, beren hegoak modu kezkagarrian zabaltzen eta intentsitatearekin jolasten direnak, hala “Breaking Bad” eta “Dejándose caer” abestietan, edota “Hoy Tus Ojos” liluragarrian edo “Monstruos” lazgarrian. “Monstruos”etik giza harremanak eta leku geografikoak atera litezke; “San Sebastián – Madrid” eta “Palermo No Es Hollywood” abestiek bihotzaren puntu kardinelen modura funtzionatzen dute.

LEIVA
Apirilak 2, igandea / 19:00
27 €

carritoSarrera erosi

Barrokoko obra gorenetako bat den eta Bachek konposatu zuen “Pasioa San Mateoren arabera” Kursaalen entzungai Amsterdameko Orkestra eta Abesbatzaren eskutik

Gaurkotasunak / 30 martxoa, 2017

Easo Eskolania lehen zatiko hainbat ataletan arituko da

 Amsterdam Baroque Orchestrak & Choirrek, datorren larunbatean, apirilak 1ean, musikaren historiako obra erlijioso nagusiena den “Pasioa San Mateoren arabera” eskainiko dute, taldeko sortzaile den Ton Koopmanen zuzendaritzapean.

Obra honetan, testua eta musika, Ebanjelioko testuarekiko leialtasuna, goren mailako sorkuntza poetikoa… horiek guztiek bat egiten dute obra honetan, halako eran non ezin baitugu alderdi jakin bat bereizi besteak baino nabarmenagoa delakoan.

Kristoren sufrimendua eta heriotza irudikatzen ditu obrak, San Mateoren Ebanjelioaren arabera kontatuak. Bi ordu eta erdi irauten du eta musikagilearen obrarik zabalena da. 1727 eta 1729 bitartean konposatu zuen eta 1729ko apirilaren 15ean interpretatu zen (Ostiral Santua zen), Leipzigen, musikagilearen zuzendaritzapean. Bachek beharrezko baliabideak izan ez zituen emanaldi batean: kexatu egin zen, koruko 54 kideetatik 17 bakarrik aritu zirela behar bezalako mailan. Bach hil ondoren, ahaztua geratu zen obra (eta Bachen obra osoa oro har), harik eta 1829an Felix Mendelssohn konpositore eta zuzendariak Berlingo Sing-Akademie-n berriz interpretatu zuen arte.

Amsterdam Baroque Orchestra & Choir, Ton Koopmanek (klabezinista eta zuzendaria) sortu zuen. Musika historizistan adituak dira eta Ton Koopman berak zuzenduko du Kursaaleko kontzertua.

Orkestra eta abesbatzaz gain, honako ahotsek parte hartuko dute kontzertuan: Yetzabel Arias sopranoa, Bogna Bartosz kontaaltoa, Tilman Lichdi tenorra eta Donald Bentvelsen eta Klaus Mertens baxuak izango dira San Mateoren Evangelioan jasotzen den Pasioaren protagonistak.

 

AMSTERDAM BAROQUE ORCHESTRA & CHOIR
Sábado 1 de abril / 19:00
56 / 45 / 36 / 29 / 12 €
Amsterdam Baroque Orchestra & Choir
Ton Koopman, zuzendaria
Tilman Lichdi, Evangelista
Andres Wold, Cristo

carrito Sarrera erosi

Manu Muniategiandikoetxeak sortu du 78. Musika Hamabostaldiko kartela

Gaurkotasunak / 28 martxoa, 2017

78. Musika Hamabostaldiko kartel berrian, Manu Muniategiandikoetxeak sortua, agertoki gainean zintzilik dagoen uztai konzentrikoz osatutako eskultura abstraktua ikus daiteke.

Alexander Rodchenkoren sail bateko 9. artelanean arnas hartutako pieza abstraktua da, 78. Musika Hamabostaldiak irudi izango duen kartelaren abiapuntua. Egileak, Manu Muniategiandikoetxea margolari eta eskultoreak (Bergara, 1966), hamar urtetik gora daramatza artista errusiarraren artelan honekin lanean: “Rodchenkoren pieza horretan inspiratzen diren eta modu ezberdinetara berrinterpretatzen duten marrazki, margolan eta eskultura ugari dauzkat, baina pieza hau berezia da, arraroa, amaitugabeko artelan bat, barnealdean piezak falta dituen eskultura osatugabea dirudielako. Dena den hutsune hori, erdialdean marko batek inguratuta bezala gelditzen den espazio hori, nik gogoko dut, gertatzeke dagoena, gertatzea espero duguna irudikatzen bait du eta horixe bait da, hain zuzen ere, musika; Musika Hamabostaldia bera”.

Eskultura, elkar lotzen eta elkar gurutzatzen diren egurrezko bost uztai konzentrikok osatzen dute. Ozta-ozta igartzen den burdinazko hari bat bitarteko dela, pieza zintzilik ageri da jaialdiaren datuek osatzen duten habetik (78 Quincena Musical / Musika Hamabostaldia / Abuztua 1-30 Agosto / 2017 / Donostia-San Sebastián), eta gainaldetik datorren argi indartsu batek bere itzala agertoki batean irudikatzen du: “Nere ustez, kartelaren zati garrantzitsu bat da itzala: musikari eta Musika Hamabostaldia berari forma eman nahian sortu dudan pieza abstraktua gorpuzten bait du itzal horrek, ikusten ez badira ere hor daudela sumatzen diren agertoki batean eta publiko baten aurrean”.

Kartel honekin Manu Muniategiandikoetxea Hamabostaldiaren irudi ofiziala sortu duten artisten zerrenda luzean sartzen da non, besteak beste, izen hauek ageri diren: Eduardo Chillida, Vicente Ameztoy, José Luis Zumeta, Cristina Iglesias

Manu Muniategiandikoetxeri buruz gehiago

Manu Muniategiandikoetxea lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako pintura eta eskultura espezialitateetan. Erakusketen eremuko ibilbidea  1989. urtean urratu zuenetik, bakarkako nahiz taldekako hainbat erakustaldi egin ditu. Era berean, modu aktiboan parte hartu du lehiaketa eta sariketeta ezberdinetan, aitorpen ugari lortuz. Bere lanetan, Muniategiandikoetxea ikertzaile nekaezin bat bezala agertzen da. Historiografiaren iturrietara sarritan jotzen du eta bere intereseko diren beste artista batzuen lanak disekzionatzen ditu, haien poetikak maileguan hartu eta bere sorkuntza lanetan berrinterpretatzeko.

Artistak honela azaltze du sorkuntza hau: “Gisa honetako lanei ekiterakoan, lehen lehenik egiten dudana era guztietako informazioa jasotzea da: norentzat den kartela, zeini zuzentzen zaion…. Era berean, kasu konkretu honetan, Hamabostaldiko kartelen historia ere aztertu dut, kartel ezberdinak gauzatu dituzten artistetan erreparatuz eta horietako bakoitzak bere artelana ebazteko enplegatutako teknika ikertuz. Eta behin informazio hori guztia barneratuta, osagai guztiak bildu, lapikoan sartu eta su geldoan sukaldatu ostean, lehen proposamenak itxuratzen hasten dira”.

Steve Hackett Kursaalen arituko da sarrera guztiak agortuta daudelarik

Gaurkotasunak / 23 martxoa, 2017

Kontzertua ostiralean ospatuko da martxoaren 24ean, arratsaldeko 20:00etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan

  1. hamarkadan Genesis banda mitikoaren gitarrista izandako Steve Hackett Kursaalen arituko da, ikuskizun berri eta zirraragarri batekin: “Tour Genesis Revisited with Classical Hackett”.

Steve Hackett eta bere musikariek, Genesis talde ezagunaren kantak nahiz bakarka argitaratu duen diskoko kantak abestuko dituzte. Hala nola, “Wind and Wuthering” albumeko hainbat abesti eskainiko dituzte, diskoaren 40. urteurrena betetzen den honetan. Set listak gainera, “The Musical Box” bezalako kuttunak ere hartzen ditu, orain arte inoiz interpretatuak izan ez diren Genesis taldearen hainbat abestiz gain. Esaterako, “Inside & Out” eta “Anyway”, beste batzuen artean. Hau guztiaz gain, Hackettek bere azken diskoko hainbat abesti eskainiko ditu.

Steve Hackett, rock progresiboko Genesis taldearen gitarrista izandakoa, 70.hamarkadan egin zen ospetsu. Taldea utzi ondoren, bakarkako ibilbideari ekin zion eta garai hauetan 30 disko baino gehiago argitaratu ditu. Horretaz gain, Genesis taldearekin beste 7 argitaratu zituen eta baita GTR taldearekin argitaratu zuena ere, azken hau, YES taldeko Steve Howerekin batera.

Banda indartsu bat izango du bidelagun Hackettek bira honetan: Roger King (teklatuak), Gary O’Toole (bateria), Nick Beggs (baxua), Rob Townsend (saxofoia) eta Nad Sylvan (ahotsa).

STEVE HACKETT
Martxoak 24 Larunbata / 20:00
31 €

carrito Sarrera erosi

 

Hamabosgarren urteurrena ospatzeko, Kukai dantza konpainiak adiskidez inguratuko da ikuskizun berria aurkezteko

Gaurkotasunak / 10 martxoa, 2017

“Kukai eta Lagunak”, martxoaren 11ean ikusiko da Kursaal Auditorioan

Hamabost urte bete dira, Jon Mayaren ekimenez sortutako Kukai Dantzaren sorreratik. Hau dela eta, urte hauek guztietan bidelagun izan dituzten artistekin batera ikuskizun berezi bat prestatu dute. Hona hemen Kukariren sortzaile den Jon Mayaren hitzak ikuskizunaren inguruan:

“Hamabost urte dira gure ibilbidea abiatu genuenetik; eta abentura horretan kilometro, proiektu, eszenatoki eta esperentzia aberasgarriekin batera, BIDELAGUN bikainak batu ditugu. Haietako bakoitzaren ekarpenak osatzen du egunez egun Kukai Dantza. Orain, artista bidelagun horietako asko batu eta ADISKIDEAK izeneko bira berezia prestatzea erabaki dugu. KUKAI ETA LAGUNAK.

Agertokian batu eta ibilbidea zipriztindu duten doinu esanguratsuenekin kontzertu-emanaldi berezi hau antolatu dugu. Hala, Donostiako Kursaaleko emanaldian bilduko dira Kalakan, Oreka Tx, Iñaki Salvador, DZ (Esne Beltza), Piter Ansorena… Ereintza, Goizaldi eta Eskola dantza taldeak… Eta beste artista gonbidatu asko!!!

Gure eta gure bidelagun guztien arteko festa handia izatea nahi dugu!!!”

Musikariak:
Iñaki Salvador, pianoa & akordeoia
DZ dj
Oreka TX, txalaparta
Iñaki Tellerria, perkusioa
Andoitz Antzizar, trikitixa

Gonbidatuak:
Kalakan Trio, ahotsa & perkusioa
Piter Ansorena, txistua,
Itziar Etxegia, biolina
Ereintza, Goizaldi eta Eskola Dantza Taldeak

 

KUKAI ETA LAGUNAK
Martxoak 11 Larunbata / 20:00
19 €

Sarrerak erosi

José Luis Perales Calma

José Luis Peralesek disko berria aurkeztuko du Kursaalean: “Calma”

Gaurkotasunak / 6 martxoa, 2017

Maiatzak 7, 20:00etan José Luis Peralesek bere lan diskografiko berria den “Calma” aurkeztuko du beste hainbat arrakasten artean. Espainian eta Amerikan egiten hari den gira honen parada garrantzitsua izango da.

José Luis Perales beste zazpi musikarik lagundua izango da, guztiak maila handikoak.  Aktuazio soila eta elegantea izango da; non garrantzitsuena artistaren jakintza musikala izango den. Piezak berriak eta oraindainoko pieza arrakastatsuenak izanik protagonistak.

José Luis Perales azken 40 urteetako autore espainiar oparoena eta arrakastatsuena da zalantzarik gabe. Bere lan pertsonalez gain, Cuencako kantautoreak, Jeanette-etik hasita Isabel Pantojaraino, Raphael eta Paloma San Basilio pasaz, artista ugarientzako letrak egin ditu. Munduko kantautore hispaniar bertsinatuena da. Bere letrak maitasunaz, nostalgiaz eta bakeaz mintzo dira. 27 produkzio musikal eta 500 abesti erregistratu egin ditu.

Sarrerak hurrengo web orrialdeetan dira salgai: www.kursaal.eus, www.entradas.diariovasco.com y www.entradas.com.

Les Luthiers

Les Luthiers taldeak bere historia ekarriko du gogora ¡CHIST! lanarekin

Gaurkotasunak / 1 martxoa, 2017

Bihar Les Luthiers argentinar taldeak Kursaalean estreinatuko du bere ikuskizun berria, hots, ¡Chist! Hiru emanaldi baino ez ditu eskainiko Kursaalen, martxoaren 2an, 3an eta 4an. Oraindik sarrerak geratzen dira talde argentinarraren historiako obrarik onenen antologia ikusteko.

Les Luthiers-ek bere 49 urteko ibilbidean sortu dituen lanik arrakastatsuenetako eta barregarrienetako batzuk biltzen ditu ¡Chist! ikuskizunak. Haren hari nagusia “La Comisión” lana da; bertan, bi politikari ustelen gorabeherak dakarzkigu, himno nazionala beren interesen arabera aldatu nahi dutenak.

Antologia osatzeko, beste zenbait pieza daude, adibidez, “La Bella y Graciosa Moza Marchóse a Lavar la Ropa”, “Educación Sexual Moderna”, “Los Jóvenes de Hoy en Día”, “Manuel Darío”, “El Bolero de los Celos” eta “La hija de Escipión”, guztiak ere beste ikuskizun batzuetatik ateratakoak, esaterako, Bromato de armonio, Unen Canto con Humor edo Por Humor al Arte. Antologia honek garbi uzten du indarrean jarraitzen duela haren umore dibertigarriak, eta umore horren ezaugarri nagusiak sormena, buru-argitasuna eta ironia direla.

Sortu zenetik (1967), 9 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dute Les Luthiers 15 herrialdetan, 35 ikuskizunen eta 170 eszena eta abestiren bidez. Taldearen 49 urteko historian zehar, nazioarteko sari ugari jaso ditu.