menu

Elvis Costello, Kursaal Eszenako kontzertu denboraldian izango da ekainaren 6ean

Gaurkotasunak / 2 ekaina, 2016

Londresko Elvis Costello musikaria ekainaren 6an ariko da Kursaal Auditorioan, Kursaal Eszenaren kontzertu-denboraldi berriaren baitan. Britainia Handiko abeslariaren “Elvis Costello Detour” bira 2014.urte amaieran jarri zen martxan, eta jardun handikoa izan den bakarkako bira hau, Zaragoza nahiz Madriletik pasa ostean iritsiko da Donostiara.

Rockero ohoragarria kontzertu beroak, barru-barrukoak, dibertigarriak eta informalak eskaintzen ari da biran zehar. Errepertorioaren zatirik handiena kitarraren laguntzaz interpretatzen du, hainbatetan pianoaren laguntzarekin ere bai, eta gisa honetan bere kanturik ezagunenek ere nortasun berria erdiesten dute. Horrela, bere lehen aldiko “(The Angels Wanna Wear My) Red Shoes”, “Watch Your Step”, “Watching The Detectives” y “Pump It Up” bezalako kantu lotsagabeak ñabarduraz beteriko pieza bilakatzen dira, beste tonalitate batekoak, ez hain probokatzaileak.

Bira guztian zehar Costellok tokia egin die oroitzapen eta pasadizoei ere. Berak kantuak interpretatzen dituen bitartean, atzekaldean, garai bateko telebista handi baten itxura duen pantalla batean, Costelloren haurtzaroko irudiak erakusten dira, bere musika nahiz kultur eraginenak, eta baita familiako argazki zaharrak ere.

Kontzeptua balekoa da. Kritika espezialduak zera esan du: “kantautore bezala, denbora konkretu bat edo emozioa bera konjuratzeko duen habilezia da ikuskizuna gidatzen duena” (The Independent); “ bere ahots helduak garaiera garaiagoetara eramaten ditu kantuak” (The Artsdesk); “Costellok beste zerbait gehiago eskaini zuen: bere kantuekin, zahar nahiz berriekin, duen konpromezu bukaezin, zorrotz eta barru-barrukoa” (The New York Times).

Elvis Costello
Ekainak 6, astelehena, 20:00
Kursaal Auditorioa
39 € (BEZa eta kudeaketa gastuak barne direla)