menu

Stick Dance Quartet, familia osoarentzako umorez beteriko kontzertua

Gaurkotasunak / 14 apirila, 2016

Sitck Dance Quartet, lau perkusionista eta baxu-jotzaile batek osatuta dagoena, datorren larunbatean, apirilak 16an, arituko da Kursaalen, Kursaal Eszenak eta Euskadiko Orkestrak elkarlanean antolatzen duten Musika Familian zikloaren baitan.

Laukoteak umorea eta kalitatea osagai nagusi dituen kontzertua eskainiko digu. Eguneroko bizimoduko hainbat objektu, une batez euren ohizko funtzioa alde batera utzi eta, musika-instrumentu bihurtuko dira. Era berean musikariek frak-a kendu eta kamisetak jantziko dituzte, fikziozko pertsonaia deskriba ezinetan bilakatuz…

Umoreari birtuosismo handiko interpretazioa gehitzen diozunean eta eszenaratzea ere asko zaintzen denean, emaitza, ikuskizun borobil bat da.

Anthony Lafargue, Fréderic Chambon, Elur Arrieta, perkusioa
Jorge Pacheco, aurkezlea eta perkusioa
Juan Ignacio Emme, contrabajo

PROGRAMA / EGITARAUA

  • Charles Owen: Lover
  • Anthony Lafargue: Hablando con él
  • Emmanuel Séjourné: Marteko tribuak
  • Nebojsa Jovan Zivkovic: Trio per uno
  • Chick Corea (Stick Dance Quartet-en moldaketa): Spain
  • Igor Lesnik: Chamade Suite
  • Richard Galliano (Stick Dance Quartet-en moldaketa): Tango pour Claude
  • Manfred Menke: Eine Kleine Tischmusik (Mahai-musika txikia)

STICK DANCE QUARTET
Apirilak 15, larunbata, 18:00
Kursaaleko Ganbera Aretoa
Prezioak: 7€ / 3€ (< 12 urte)
4 urtetik aurrera

 

1.500 profesionaletik gorak hartu du parte Kursaalean egin den Club de Creativos-en

Gaurkotasunak / 14 apirila, 2016

Apirilaren 7tik 9ra Club de Creativos jaialdia izan da Kursaalean. 1.500 profesionaletik gorak hartu du parte bertan eta bere lehendakari den Guille Viglioneren hitzetan marka guztiak hautsi ditu.

San Sebastián Turismoko arduraduna den Manu Narváezek esanetan, 3 egunetako luzapena izan duen kongresuak oso emaitza positiboak izan ditu. Viglione eta Alkateorde eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi den Ernesto Gasco bat datoz emaitzak berri apartatzat jotzeko garaian. Izan ere, parte-hartzaileen kopuruak gora egin du iazko Iruñeko batzarrarekin alderatuz. Gainera, Gascoren hitzetan hotelak bete dira eta zerbitzu sektoreak jaialdiaren bultzada nabaritu du. Ondorioz “pozez gainezka gaude, sinatu bezala, bi urtero buelta daitezen”, dio jaialdia Donostian mantentzeko asmoa nabarmenduz.

Ildo beretik, Viglionek, emaitzak ikusita, zera azpimarratu zuen: guztien helburua batzarra Gipuzkoako hiriburuan gera dadila dela, alegia. 1.500 izen emandakoez gain, 1.000 enpresa ordezkari baino gehiago bertaratu ziren eta ikasle partaideen kopuruak %57 inguru egin zuen gora. Gainera, Viglioneren esanetan turismo kongresuen profila betetzen duten beste 400 edo 500 pertsona gehiago inguratu ziren kongresuko parte-hartzaileen lagun gisa.

Iñaki Salvador eta Pascal Gaigne, Parkisonaren ikerketaren aldeko musika galan

Gaurkotasunak / 13 apirila, 2016

Iñaki Salvador, Pascal Gaigne edo Amaia Zubiria izango dira, besteak beste , gaur Kursaalean egingo den eta Parkisonaren ikerketaren alde antolatu den musika eta dantza galan.

Gipuzkoako Parkinson Elkartea den Aspargik antolatuta dagoen kontzertu-ikuskizun honek, gaixotasun honen inguruan herritarrak kontzientziatzea eta tratamenduan aurrera egiteko beharrezkoa den laguntza ekonomikoa lortzea ditu helburu. Ikuskizuna gaueko 8etan hasiko da Zo Zongo batukadarekin eta Aitor Furundarena esku-soinularia lagun izango duen Aiert Beobide dantzariaren emanaldiarekin. Aurkezle moduan Asier Hernández eta Olatz Beobide arituko dira eta hauek emango diote bide Aspargiko lehendakari den Carmen de Olazabali.

Ganbara Aretoko taula gainean izango ditugu Iñaki Salvador, Pascal Gaigne edo Amaia Zubiria, Iñaki Dieguez esku-soinularia, Javier Aerea instrumentista, Karlo Gimenez piano-jotzailea edo Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatza. Urteroko VI. Aspargi Saria banatuko da baita ere.

Javier Camarenak, “errekorren tenorrak”, debuta egingo du Kursaalen

Gaurkotasunak / 6 apirila, 2016

Javier Camarena tenor txalokatuak, Ángel Rodríguez pianistak lagundurik, datorren apirilaren 6an abestuko du Donostiako Kursaal Auditorioan. “Errekorren tenorra” dela esan ohi da gaur egun, nazioarteko panorama lirikoan oraintxe nabarmentzen hasi den irudietako bat da, eta munduko antzoki eta auditorio ospetsuenetan txalotu dute. Mexikar tenor honek programa ikusgarri bat aurkeztuko du Donostian debuta egiteko, bere errepertorioko operarik adierazgarrienetako ariak konbinatzen dituen errezital klasikoarekin, eta bigarren zatia abestiari eskainiko dio, ohikoa den ordenaren kontra.

Javier Camarena (Xalapa, Mexiko, 1976) operaren munduko izarra bihurtu da, eta azken hirurogeita hamar urteotan New Yorkeko Metropolitan antzokian bis bat eskaini duen hirugarren abeslaria izan da, Pavarotti eta Flórezekin batera. Egitandi hori joan den urtean errepikatu zuen Camarenak Madrilgo Errege Antzokian, 18 “goiko do” biribil egin baitzituen «La fille du régiment» operako “Ah! Mes amis, quel jour de fête” aria errepikatzerakoan, eta lehen tenorra izan zen bi antzoki horietako historian bi funtziotan segidan bisak eman zituena. Birtuosismo eta zailtasun handiko errepertorioetan egiten dituen interpretazioen edertasunagatik miresten du publikoak, eta normalean errepertorioko paper nagusiak egiten ditu, batutarik garrantzitsuenen gidaritzapean.

Rossini, Bellini eta Donizettirekin bizi izan zuen belcantoak bere urrezko aroa. Legatoaren produkzio biribila bilatzen zuten haiek ahots-erregistro osoan, eta elementu birtuosoak ere garatzen zituzten, nola diren koloratura, txioa, nota gorenen distira, eta arnasa ezinhobeto erabiltzea. “Tombe degli avi miei” eta “Ed ancor la tremenda porta” aria distiratsu eta guztiz zailak abestuko ditu, tenor lirikoen Everest menditzat hartzen den “Ah! Mes amis, quel jour de fête” famatuari ekin aurretik.

Programaren bigarren parteak errepertorio italiarra, espainiarra eta latinoamerikarra konbinatuko ditu, baita Tosti oparoaren obrak ere, Gastaldón arrakasta bakarreko izarrarena (haren “Musica proibita” guztiz ospetsuarekin), Sorozabalen zarzuelako piezarik interpretatuena… eta, bukatzeko, omenaldi bat eskainiko dio bere sorterriari, Grever eta Lara mexikarrekin, eta “La rosa y el sauce” abestiaren melankolia argentinarrarekin.