menu

Musika Klasikoaren Nazioarteko Sarien Gala-Kontzertua, ostiralean Kursaalen

Gaurkotasunak / 29 martxoa, 2016

Ostiralean Musika Klasikoaren Nazioarteko Sariak Kursaalen ospatuko dira, Donostia eta, bide batez, Euskadi, musika klasikoaren erdigune bilakatuz Europa mailan.
ICMA Sariak musika klasikoaren nazioarteko sariak ditugu, musika klasikoaren alorrean “Oscar” sarien baliokideak, nolabait esateko. Ekitaldi hau Euskadiko Orkestrak eta Donostia 2016k sustatu dute.
Apirilaren 1ean, ostiralean, ICMA Awards-eko epaimahaikideak, sarituak eta hainbat gonbidatu bilduko dira mugatua izango den sari-banaketa ekitaldian. Gala-Kontzertua publikoari irekia izango da eta horretan saritu guztiek esku hartuko dute, Euskadiko Orkestrarekin batera, Orkestraren titular Jun Märkl maisuaren zuzendaritzapean.

25.000 Playmobileko Clickek Kursaala hartu dute

Gaurkotasunak / 14 martxoa, 2016

Martxoak 14tik aurrera eta apirilaren 8ra arte, bertaratuen gozamenerako 25.000 jostailu baino gehiago aurkeztuko dira Kursaalen, 1.000 metro karratu baino gehiago hartuz.

Gaika banatzen dira. Bertan, gizarte eta kultura historikoak protagonistak izango dira: egiptiziarrak, erromatarrak edo bikingoak. Horiez gain, izaki mistikoek elkarren osagarri izango dira: herensugeak, sorginak edo dinosauruak. Gainera, jostailu klasikoak ere aurkeztuko dira bertan, etxeetan betidanik egon direnak: indiarrak, unaiak eta piratak.

Playmobilen unibertso ñimiñoa 13 girotze desberdinetan prestaturik dago famili osoaren gozamenerako, gurasoek eta haurrek esperientziak elkarbanatzeko parada izanik. Gipuzkoako aipamena nabarmena izango da Hondarribiko sorginei eskainitako paisaian. Bestetik aipatu behar da, Donostiako danborrada tradizionalari eskainitako dioramak ikusmen handia sortu duela.

Ordutegia: martxoaren 19tik apirilaren 3ra (biak barne), 11etatik 21etara. Gainerako egunetan 18etatik 21etara.

Sasha Waltz, dantza garaikidearen berritzaile handia, aurreneko aldiz arituko da Kursaalen

Gaurkotasunak / 12 martxoa, 2016

  • Juan Kruz Díaz de Garaio Esnaola gipuzkoarrak koreografietako bitan parte hartuko du.
  • Ikuskizuna, era berea, Donostia 2016aren Elkarrizketak lerroaren baitan kokatzen da.

Sasha Waltz & Guests Dance Company berlindar konpainiak debuta egingo du aurten Kursaal auditorioan, datorren martxoko 14an, arratsaldeko 20:00etan, “Sacre” programarekin. Koreografo alemaniarrak «Udaberriaren sagaratzea» obraren bere bertsio txalotua aurkeztuko du Donostian, berak sortua Igor Stravinskiren musikaren gainean. Waltzen beste bi piezarekin osatuko da programa: “Fauno baten biaoa”, Debussyren musikarekin, eta “Maitasunezko eszena”, Berliozen Romeo eta Julietaren musikarekin.

Dantza-antzerki alemaniarraren birsortzailetzat hartzen du Sasha Waltz nazioarteko prentsak. Arrakasta handia izan zuen 2013an koreografia berri honen estreinaldiaren, hain zuzen ere Igor Stravinskren «Udaberriaren sagaratzea» obra estreinatu eta handik mende batera.

Sasha Waltz Karlsruhen jaio zen, Alemanian. Dantza-ikasketak egin zituen Amsterdameko Dantzaren Garapen Berrientzako Eskolan, eta New Yorken hasi zen dantzan, lan handia eginez Pooh Kaye, Yoshiko Chuma, Lisa Kraus eta haren Dantza Konpainiarekin. 1993an, Jochen Sandig-ekin batera, Sasha Waltz & Guests konpainia sortu zuen. 1999az gero koreografoa eta Schaubühne konpainiaren zuzendaritza artistikoaren kidea. Konpainia horrentzat egin ditu, besteak beste, Körper, S eta 17-25 4 (dialoge 2001). Gaur egun Schaubühne Am Lehniner Platz taldearen zuzendaria da, eta, besteren artean, Thomas Ostermeier zuzendariak eta Jens Hillje eta Jochen Sandig antzerkigileek osatzen duten abangoardiako artista talde baten kidea.

 

«Sacre»ren inguruan, Sasha Waltz

Sasha Waltzek Mariinsky Antzokiak egin zion eskaintza bat onartu zuen, musikaren eta dantzaren historiako pieza garrantzitsu hau agertokietara eraman zezan. Erritmo nabarmen azpimarratua, beheraldi latzak eta obra osoan etengabe errepikatzen diren musika-motiboak dira konposizio deigarriki arkaiko, tentsioz bete eta angeluar honen ezaugarri nagusiak. Bere disonantzia ugariak, zarata diruditela ia, eta soinu-estilo espresionista direla medio, abangoardia modernoko musika-pieza famatuenetako bat egin dute obra hau. Jadanik formatu handiko aurreko zenbait obratan –«Jagden und Formen (Zustand 2008)», eta «Continu» (2010) obretan esate baterako–, erakutsi zituen Sashak errituetan eta talde-dinamikan egin duen ikerketaran elementu batzuk, eta elementu horiek «Sacre» honetan jo dute gailurra.

«Luzaroan egon naiz interesatua izadiaren boterea eta ordena nagusia konjuratzen duten mito eta erritu arkaikoetan. Gaurko munduan, teknologiak halako eragina duelarik, hainbesteraino murriztu dira izadiaren indarrak, non ia-ia hondamendi forman bakarrik ageri baitira. Erritualek, beste aldetik, izadiaren nolakotasun ziklikoa agertzen dute, eta haren jatorrira bideratzen dute gizadiaren lotura. Indartu egiten dira goren mailako ordena baten sinesmena eta harekiko harremana; gizabanakoak komunitatearen mesedetan sakrifikatzen du bere burua. Stravinskiren «Le Sacre du Printemps» obrarako koreografiak pieza bat osorik material horretara eskaintzeko aukera ematen dit», aitortu du Sasha Waltzek.

Trickyk, Massive Attack taldearen izatezko kideak, “Skilled Mechanics” bere disko berria aurkeztuko du Kursaalen

Gaurkotasunak / 10 martxoa, 2016

  • Martxoaren 12an, larunbata, K espazioan jardungo du Trickyk. Espazio irekia da, butakarik batere gabea, musikaz zuzenean hobeto gozatu ahal izateko.

Tricky britainiar artistak martxoaren 12an bisitatuko du Kursaala, joan den urtarrilaren 22an argitaraturiko “Skilled Mechanics” bere azken proiektuarekin. Album berria Berlinen sortu eta grabatu zen, eta bertan parte hartu dute DJ Milok (zeinak diskoa osatzen duten hamahiru abestietatik bostetan parte hartu baitu) eta Luke Harrisek (Trickyren taldekidea eta bateria azken itzulietan). Harrisez gainera, Paul Noelsek laguntzen diola gitarran etorriko da Tricky Donostiara.

Adrian Thaws, Tricky ezizenez, Bristolen jaio zen. 90. hamarkadan egin zen famatua, The Wild Bunch troupe raperoarekin, eta talde hartatik atera zen gero Massive Attack. “Blue Lines” izan zen talde hark kaleratu zuen lehen diskoa, eta arrasto nabarmena utzi zuen, rap-saioengatik batez ere. Handik gutxira kaleratu zuen Trickyk bere lehen singlea, “Aftermath”, eta harekin oso argi ikusi zen artistak ibilbide luzea egingo zuela hip hop musikaren munduan. Debut bikaina egin zuen, bi urte eskasean hiru disko argitaratu baitzituen: “Maxinquaye” (1995ean), “Nearly Gold” eta “Pre-Millennium Tension” (1996an biak). Hirukote hark itxuraz aurrekaririk ez zeukan eta etorkizun berri bat iragartzen zuen soinu bat sortu zuen. Baina aurrekari bat bazen, izan: Massive Attack taldea, nahiz eta Trickyk harekin ez elkartzea erabaki zuen. Trickyren abestiak ezagunak egin ziren eta musika-generoak iraultzen ziren toki berezietatik mugitzen ziren. Tricky gaurkotasuna markatzen zuten izenen artean kokatu zen, eta 2003 arte erregulartasunez jarraitu zuen diskoak argitaratzen. “Juxtapose” (1999) da aldi horretako obrarik aipagarrienetako bat.

Bost urtez desagerturik eman ondoren, 2008an azaldu zen berriz, “Knowle West Boy” diskoarekin; album autobiografikoa da, eta bere hasierako trilogiaren estilora itzuli zen Tricky harekin. 2014aren bukaeran “Adrian Thaws” argitaratu zuen, non agerikoa baita eraginen dibertsifikazioa soinuari dagokionez. Trickyk ildo beretik jarraitu du bere azkeneko diskoan, eta, era horretan, “Skilled Mechanics”en ahotsak hartu du lan osoaren nagusitasuna, aspalditik ikusten ez zitzaion protagonismo batekin. Aldaketari heldu, mugitzen eta berritzen jarraitu, horrexek mantentzen du Tricky bizirik artista gisa.

TRICKY
Martxoak 12 larunbata / 20:00
16 €

carrito Sarrera erosi