menu

Euskal Barrokensemblek Euskal Herriko aintzineko musika berreskuratzen du

Gaurkotasunak / 14 urtarrila, 2016

Enrike Solinísek, Jordi Saval violaganbista ospetsuaren bermearekin, XV eta Xvi mendeetako euskal gaien bilduma bat jaso eta grabatu du, inguruan zituen beste kulturekin – mozarabiarra, judua, andaluziarra, baita persiarra ere- harremanetan zegoen kultura zabaltzeko. Lan guzti honen emaitza, urtarrilaren 17an, 19:00, ikusi ahal izango da Kursaalen.

“Euskal artea oso aberatsa da eraginetan, eta herri-musika utzi digu batez ere, kopuru handian gainera. Euskalduna herri bereziki musikala da, eta, hori dela-eta, esan daiteke, euskal ondarea mundura eramateko, antzinako musika izan daitekeela bitarteko baliotsuenetako bat. “Antzinako musika” esaten zaion kulturaren mundurako leiho berri honek beste garaietako musikak eta literaturak jasotzen ditu. Askotan nabaritzen da nola geruza jasoa eta geruza herrikoia elkarrekin bizi izan ziren hein handi batean, eta agerian geratzen da, hori bai, musika herrikoiaren zuzeneko alaba dela antzinako musika esaten dugun hori.

Euskal kantutegiaren zabaltasuna eta ugaritasuna, hala nola beste adierazpide artistikoena, nola diren literatura, dantza, pintura edo bertsolariak, musika jasoaren zabaltasun eta ugaritasunaz gainera, aurrez aurre gertatzen da arte-zirkulu jakinetan izan duen presentzia eskasarekin, haietan egotea merezi zuen arren. Euskal kultura aitzindaria izan da beti artean; musikaren alorrean, esate baterako, XIV. mendean jadanik bere ekarpena egin zuen notazio musikalaren garapenean, eta hortxe daude, bestalde, Errenazimenduko musikagile handiak: Antxieta, Bizkargi…

Euskal Barrokoensemblen geure buruarekin eta geure kulturarekin dugun konpromisoa dela-eta, Euskal Herria kosmopolita baten ikuspegia aurkezten saiatzen gara, garai eta modu askotan osatu den herria baita, musulmanekin, juduekin, kristauekin… Agerikoa da gainera horiek guztiek hizkuntzan eta artean duten eragina, Santiago Bidea izan zen Europako arte-bide handiaren erdi-erdian dagoen herri batean. Euskal kulturan bizitzeak euskal arte zoragarriaz gozatzea esan nahi du, haren artista eta bazter guztiez gozatzea, eta, gainera, beste kulturez gozatuz, haiekin nahastuz, munduan barna ikasiz ibiltzen jakitea.”

 

EUSKAL BARROKENSEMBLE
Igandea 17 Domingo / 19:00
Enero 2016 Urtarrila
36 / 29 / 23/ 19 / 12 €

carrito Sarrera erosi