menu

Elvis Costello, Kursaal Eszenako kontzertu denboraldian izango da ekainean

Gaurkotasunak / 29 urria, 2015

  • “Elvis Costello Detour” bira ekainaren 6an iritsiko da Kursaalera.
  • Sarrerak ostiral honetan, urriaren 30ean, jarriko dira salgai.

Londresko Elvis Costello musikaria ekainaren 6an ariko da Kursaal Auditorioan, Kursaal Eszenaren kontzertu-denboraldi berriaren baitan. Britainia Handiko abeslariaren “Elvis Costello Detour” bira 2014.urte amaieran jarri zen martxan, eta jardun handikoa izan den bakarkako bira hau, Zaragoza nahiz Madriletik pasa ostean iritsiko da Donostiara.

Rockero ohoragarria kontzertu beroak, barru-barrukoak, dibertigarriak eta informalak eskaintzen ari da biran zehar. Errepertorioaren zatirik handiena kitarraren laguntzaz interpretatzen du, hainbatetan pianoaren laguntzarekin ere bai, eta gisa honetan bere kanturik ezagunenek ere nortasun berria erdiesten dute. Horrela, bere lehen aldiko “(The Angels Wanna Wear My) Red Shoes”, “Watch Your Step”, “Watching The Detectives” y “Pump It Up” bezalako kantu lotsagabeak ñabarduraz beteriko pieza bilakatzen dira, beste tonalitate batekoak, ez hain probokatzaileak.

Bira guztian zehar Costellok tokia egin die oroitzapen eta pasadizoei ere. Berak kantuak interpretatzen dituen bitartean, atzekaldean, garai bateko telebista handi baten itxura duen pantalla batean, Costelloren haurtzaroko irudiak erakusten dira, bere musika nahiz kultur eraginenak, eta baita familiako argazki zaharrak ere.

Kontzeptua balekoa da. Kritika espezialduak zera esan du: “kantautore bezala, denbora konkretu bat edo emozioa bera konjuratzeko duen habilezia da ikuskizuna gidatzen duena” (The Independent); “ bere ahots helduak garaiera garaiagoetara eramaten ditu kantuak” (The Artsdesk); “Costellok beste zerbait gehiago eskaini zuen: bere kantuekin, zahar nahiz berriekin, duen konpromezu bukaezin, zorrotz eta barru-barrukoa” (The New York Times).

 

Elvis Costello

Ekainak 6, astelehena, 20:00

Kursaal Auditorioa

39 € (BEZa eta kudeaketa gastuak barne direla)

carrito Sarrera erosi

“Zirku soinua!” ikuskizunak hasiera emango dio larunbata honetan Kursaal Eszenako “Musika Familian” zikloari

Gaurkotasunak / 22 urria, 2015

“Felipe txikia zirku batean jaio zen, baina ez du bere lekua aurkitzen. Hainbeste kolore eta pozaren artean, Felipek ez daki bere ama bezain ausarta ote den, hura pizti-hezlea da-eta”.Honela hasten da “Zirku soinua!”, Ana Hernándezen diseinatu duen metale boskoterako, tronboi bakarlria, narratzailea eta malabaristarentzako kontzertu eszenikoa. Aipatu kontzertua datorren larunbatean urriak 24ean egingo da Kursaalen.

Tronboia da historia musikal honetako protagonista, zirkuko bandako bere lagunen laguntzarekin: haize eta perkusioko tresnen orkestra bat. Neska-mutilok, jaun-andreok, aurrera denok!

Egitaraua
 Feliperen istorioa,  W. Hartmann
La Peri – Fanfarria, P. Dukas
Gladiadoreen martxa, J. Fucik
Can-Can, J. Offenbach
2.Balsa, D. Shostakovich
Sablearen dantza,  A. Khachaturian

Urriak 24 Larunbata / 18:00
7 € / 3 € (<12años)

carrito Sarrera erosi

Donostia Magiaz Blai jaialdiak nazioarteko artista onenak bilduko ditu

Gaurkotasunak / 21 urria, 2015

Donostia Magiaz Blai izeneko jaialdiaren lehen edizioa egingo da datorren abenduaren 22an Kursaalen. Bertan nazioarteko mago onenak bilduko dira, askotariko diziplinetakoak: umorezko magia, tramankulu handiak, manipulazioa edo magia poetikoa.
Jaialdiak bi emanaldi barne hartuko ditu, bat 18:00etan eta bestea 20:30ean, eta Juan Mayoral arituko da zuzendari artistiko gisa. Komiko, aktore, hizlari eta prestatzaile hau nazioarteko mago ezagunenetakoa da ikuskizun magikoen eta horien interpretazioaren arloan. Horrez gain, mundu mailan ospetsu bihurtu diren hainbat joko magikoren asmatzaileetako bat da.
Aurtengo parte-hartzaileen zerrenda osatuz, Asier Kidam (Gasteiz) Miguel Muñoz (Sevilla), Kamyléon (Frantzia), Erwan (Suitza), Han Seolhui (Korea), Ted Kim (Korea) eta Les Frères Chaix (Frantzia) izango ditugu ikusgai, denak nazioarteko sari garrantzitsuen irabazle izandakoak. Denen artean ia bi orduko mini-jaialdi bat osatuko dute, ikusleak errealitatetik haratagoko munduetara eramango dituena.

carrito Sarrera eroski

London Philharmonic Orchestrak bere soinu elegantea erakutsiko du Kursaalen

Gaurkotasunak / 8 urria, 2015

Nazioarteko sona handia duten bi izar datorzkigu aurten: Kavakos eta Jurowski. Erreferentetzat hartzen da bakoitza bere eremuan, eta britaniar orkestra aipagarrienetako bat den London Philharmonic Orchestraren britaniar orkestrarekin laguntzaz arituko dira, bihar, urriak 9an Kursaalen.

 1978an konposatu zuen Oliver Knussen britainiar musikagile eta zuzendariak “Scriabin Settings” obra, Andrew Masseyk, Apollo Chamber Orchestraren zuzendariak, Scriabinen pianorako piezak ganberako orkestrarentzat egokitzea proposatu zionean. Obra horren edertasuna eta originaltasuna dela medio, hauxe da gaur egun Knussenen lan interpretatuenetako bat.

Inork ez du auzitan jartzen Leonidas Kavakosek inork ez bezala ezagutzen eta menderatzen duela Sibeliusen biolinerako kontzertua, musikagilearen ondorengoek 1990ean jatorrizko bertsioa berriz jendarteratzea erabaki zutenetik interpretatu baitu. Hauxe da maizena jotzen eta grabatzen den XX. mendeko biolinerako kontzertuetako bat, eta estilo erabat erromantikoa du, nahiz eta hori izan ez Sibeliusen obraren estilo nagusia. Egilearen emozio pertsonalak darizkio kontzertuari, eta oso lotura estua du haren bizi-esperientziarekin, obra autobiografikoa ez bada ere. Biolinaren birtuosoa izatea zen Sibeliusen ametsetako bat, eta, hala, biolinistek bereziki maite dute hirugarren mugimendua, teknizismo ugariz betea, nola diren hari bikoitzak, staccatoak, oktabak, arpegioak, harmonikoak eta akordeak.

1888ko azaroan estreinatu zen, musikagilearen beraren zuzendaritzapean, Txaikovskiren 5. Sinfonia. 11 urte igaroak ziren bere laugarren sinfonia bukatu zuenetik, eta ez zen batere gustura geratu bosgarrenarekin, hasieratik iruditu baitzitzaion aurrekoa baino okerragoa. Oso dramatikoa da pasarte askotan, eta elementu komun bat dute bi sinfoniek: Patuaren botere ezin itzurizkoa irudikatzen duen leitmotiv bat. Laugarrenean Patua fanfarria gisara ageri bada ere, bosgarrenean hasierako gai misteriotsua da obra osoan barna errepikatuko dena, baita obsesiboa bihurtu arte ere. Txaikovskik, denbora pasatuta, onartu zuen bosgarren sinfonia, eta seigarrenarekin amaitu zuen zikloa, hau da, sinfonia “Patetikoa” deituarekin.

LONDON PHILHARMONIC ORCHESTRA
Urriak 9 ostirala / 20:00
56 / 45 / 36 / 29 /12 €
Vladimir Jurowski, zuzendaria
Leonidas Kavakos,  biolina

Scriabin Settings, O. Knussen
Biolinerako kontzeruta, J. Sibelius
5.Sinfonia, P.I. Tchaikovsky

 

carrito Sarrerak erosi

Donostia Kantuan ikuskizuna azaroaren 28ra atzeratu da

Gaurkotasunak / 5 urria, 2015

Arazo teknikoak direla medio, azaroaren 27rako Kursaal Auditorioan aurreikusita zegoen Donostia Kantuan ikuskizuna azaroaren 28an izango da.

Aipatu ikuskizunean, abeslari ezagunek, euskal kantagintza tradizionaleko kantuak interpretatuko dituzte. Ikuskizun honetan, sorpresa batzuez gain, dantzak ere izango du bere tartea.

Aurrez erositako sarrera berberak erabili ahal izango dira azaroaren28an ospatuko den kontzertua ikusteko. Sarrerak itzuli nahi dituztenek, berriz, Kursaal Eszenako bulegoetara deitu beharko dute (943 003 180).

World Cheese Awards, 2016ko azaroan Kursaalen

Gaurkotasunak / 2 urria, 2015

Artzai Gaztak antolatuta datorren urtean Donostiako Kursaalen, Euskadi-Basque Country International Cheese Festival eta honekin batera World Cheese Awards 2016 ospatuko dela, jakitera eman dute gaur goizean Basque Culinary Centerren egin den aurkezpen ofizialean. Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren partaidetza izango du. Basque Culinary Center eta John Farrand, World Cheese Awardsen antolatzailearena ere. Ekitaldian John Farrand eta Pablo Basterra, Artzai Gaztako presidenteak hitzarmena sinatu dute.

Artzai Gaztak azken 25 urteetan eginiko lan guztiari esker, mundu mailan antolatzen den gazta lehiaketa garrantzitsuenetakoaz gozatzeko aukera izango da datorren urtean. 35 bat herrialde ezberdinetan ekoiztutako ia 3.000 gaztagilek parte hartzen du, eta epaimahaian 250 aditu elkartzen dira. Zenbaki horiek txapelketaren dimentsioaren adierazle dira. Gaztagile zein gazta erosleentzat erreferente eta topagune nagusia da

Artzai Gaztari eta artisau gaztagileei omenaldia ere izan da ekitaldia. Neurri handi batean, artzaiek 25 urteetan eginiko lanaren ondorioz nazioarteko gazta jaialdia etxera ekartzea lortu delako.
Luisa Villegas, Artzai Gaztako koordinatzaileak eman dio hasiera; prozesu osoan zehar garrantzia handia izan du Villegasek eta duela urtebete hasitako lan prozesuak bere fruitua eman duela azaldu du. 2015ean World Cheese Awards lehiaketako antolatzaileak Donostian izan ziren, hautagaitza bisitatzen bertako azpiegiturak ezagutzen.

Munduko Gazta Txapelketa Donostiara ekarrita, gaztagintza industriak “kalitatezko jauzia” eman dezake. “Finean, aukera paregabea da gure lan eredua eta artisau-industria nazioartean kokatzeko”, Luisa Villegasen hitzetan.

International Cheese Festival 2016 Donostian ospatuko da azaroaren 16tik 18ra. Helburua etxeko zein atzerriko profesional eta turistengana iristea da. Horrexegatik, hiru egunetako bakoitza jendarteko jakin bati zuzendua egongo da. Lehenengo egunean, World Cheese Awards lehiaketa izango da protagonista. Hurrengo egunean, 18an, gazta munduko profesionalen txanda izango da. Hauek fast dating, Pecha Kucha aurkezpenak eta Basque Country gastronomia produktuen salmenta eta erakustaldietan hartuko dute parte. Azken eguna publiko orokorrari zuzendua egongo da: “Jaialdi ireki bat izango da, hiritar guztiengana iritsi nahi dugu”. Etxeko zein atzerriko hiritarrek tailerretan parte hartu eta dastaketetaz gozatzeko aukera izango dute. Horretaz gain, Unibertsitate, Institutu eta Sukaldaritza Eskoletako ikasleentzat lehiaketa gastronomikoa burutuko da; gure gaztaren erabilpena sustatzeko.

Guztiek azpimarratu dute World Cheese Awards Donostian antolatzearen garrantzia, “hiriarentzat, lurraldearentzat eta Euskal Herriarentzat. Eta nola ez, tokian tokiko produkzioarentzat, batez ere gure artzainentzat eta gastronomiarentzat”.