menu

“Raphael sinphonico” bira otsailaren 25ean iritsiko da Kursaalera

Gaurkotasunak / 29 uztaila, 2015

RTVEko orkestra sinfonikoaren babesarekin, Raphaelek hasiera eman dio Madrilgo Teatro Real antzokian bere 2015eko birari: “Raphael sinphonico”. Kursaalera otsailaren 25ean iritsiko da eta emanaldirako sarrerak dagoeneko jarri dira salgai.
Biran hogeita hamar abesti baino gehiago interpretatzen ditu, bere errepertorioko ezagunenak. Abesti horiekin, Madrilgo publikoa behin baino gehiagotan zutik jartzea lortu zuen abeslariak. Himno izugarri ezagunak entzun ahal izan ziren operako antzokian (‘Mi Gran Noche’, ‘Provocación’ edo ‘Escándalo’, esaterako) eta jendez beteta egon zen, sarrerak erabat agortu baitziren egun batzuk lehenago.
Raphael artista paregabea da, bere ahotsarekin eta aparteko talentuarekin hainbat belaunaldi liluratu dituena; hain zuzen ere, musikaren munduko legenda bihurtu da. Oraingoan, lehen aldiz, 80 musikari baino gehiago izango ditu berekin. Honela adierazi du artistak: “55 urte igaro ditut honen zain; lan handia egin dut hau lortzeko. Denbora honetan guztian horretan aritu naiz, urratsez urrats, presarik gabe baina gogotik lan eginez. Eta iritsi da: ‘Sinphonico’. Hau izan da nire bizitza osoko ilusioa eta ametsa: nire ikuskizuna orkestra sinfoniko handi baten laguntza eta babesarekin aurkeztea publikoari”.
Bira honekin, Estatu Batuak, Mexiko, Argentina eta Errusia igaroko ditu, besteak beste, eta disko bat argitaratuko du: “Raphael Sinphónico”. Disko horrek Espainiako musikaren arloko karrera ezagun eta arrakastatsuenetako bati errepasoa egingo dio, klabe sinfonikoan. Lan hori irailaren 18an argitaratuko da eta artistak Teatro Real antzokian emandako kontzertu historikoaren edizio berezia barne hartuko du (CD+DVD).

Leo Harlem-en “Trending Tronching” ikuskizunak bi saio izango ditu

Gaurkotasunak / 24 uztaila, 2015

Kursaaleko Auditorioan irailaren 5erako, 20:00etarako, antolatutako Leo Harlemen emanaldiak izan duen salmenta arrakasta ikusita, beste saio baterako sarrerak jarri dira salgai. Bigarren saioa egun berean izango da, 22:30ean.

“Trending Tronching” izena du sarrerak agorrarazi dituen Leo Harlemen ikuskizunak, eta oraingoan Sinacio komikoarekin batera izango da Kursaalen. Leo Harlem ezaguna da telebistako “El Club de la Comedia” eta “Zapeando” saioetan agertzen delako, eta Kursaaleko agertokira datorren laugarren aldia izango da, saio guztietan arrakasta itzela lortuz. Bigarren emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko

Joe Satrianiren kontzertua Kursaalen

Gaurkotasunak / 17 uztaila, 2015

Gaur ostirala, uztailak 17, jarriko dira salgai, Joe Satriani gitarrista estatubatuarrak datorren irailaren 30ean (20:00) Kursaalen eskainiko duen kontzerturako sarrerak.
Joe Satriani 14 urterekin hasi zen gitarra jotzen eta ibilbide guzti honetan Grammy Sarietako 15 nominazio jaso ditu. Munduan disko gehien saldu dituen gitarrista izan da, izan ere, 10 milioi disko saldu ditu gaur egun arte. Nahiz bakarrik jo, mundu mailan oso ezagunak diren beste zenbait taldeekin ere jo du, adibidez Deep Purple taldearekin, eta baita izen handiko hainbat musikarirekin ere: Steve Vai, John Petrucci, Eric Johnson eta Steve Morse-rekin besteak beste.

Kursaal Eszenaren udazkena-negua denboraldiaren baitan egingo den kontzertu honetarako sarrerek prezio bakarra izango dute: 31€ (BEZa eta sarreren salmenta- komisioa barne).

Sara Barasek “Voces” ikuskizunaren bigarren saio bat eskainiko du Musika Hamabostaldiaren baitan

Gaurkotasunak / 10 uztaila, 2015

Sara Barasen “Voces” izan da 76. Musika Hamabostaldiko egitarauan sarrerak agortu dituen lehen ikuskizuna. Abuztuaren 20rako aurreikusitako saioak ikus-entzuleen artean sortu duen ikusmina kontuan hartuta, bigarren emanaldi bat eskainiko da abuztuaren 21ean, ostiralean (20:00, Kursaal Auditorioa).

Abuztuaren 21eko saio berri hori ikusi eta entzun ahal izateko sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Musika Hamabostaldiko web orriaren bidez eskura daitezke (www.quincenamusical.eus).

Sara Baras bera arduratu da “Voces” ikuskizunaren gidoiaz, zuzendaritza eszenikoaz eta koreografiaz, eta ikuskariaren beste zenbait atalen sorkuntzan ere esku hartu du dantzariak. Cadizeko artista polifazetikoak, harengan eragin nabarmena izan duten maisu handiei -hala nola, Paco de Lucia, Camaron de la Isla, Enrique Morente, Moraito, Antonio Gades edota Carmen Amayari- egingo die gorazarre.

Honela, “Voces” ikuskizunaren arrakasta Donostiara helduko da, nazioarteko beste hainbat hiritara -Paris, Mexico DF, New York, Washington, Miami edota Spoletora- iritsi den bezala. Dantza, kantu flamenkoa eta ‘tokea’ ahots bakarrean uztartuko ditu “Voces” ikuskizunak, Sara Barasen eskutik etorriko den eta flamenkoaren maisu handiak gogora ekarriko dituen ahotsean.