menu

Zaha Hadid Architects izango da Inguratzaile Arkitektonikoen Nazioarteko Biltzarreko (ICAE) parte hartzaileetako bat

Gaurkotasunak / 25 maiatza, 2015

Maiatzaren 27tik 29ra, Kursaal fatxadetarako soluzioen arloko berrikuntzarekin zerikusia duten Europako aditu nagusien topaleku bihurtuko da, Tecnalia ikerketa aplikatuaren zentroak antolatutako Inguratzaile Arkitektonikoen Nazioarteko Biltzarra (ICAE 2015) dela eta.

Hiru egunez, biltzarrean sektoreko azken joerak, produktuak, soluzioak eta merkatuko kasu arrakastatsuak aurkeztu eta aztertuko dituzte. Horretarako, mundu mailako arkitektura estudio eta espezializatutako aholkularitza bulego garrantzitsuenetatik etorritako 70 adituk parte hartuko dute bertan; besteak beste: Uli Blum (Zaha Hadid Architects), Edouard Gillon (WATG), Rob Henderson (UNStudio), Alex de Jong (OMA), Rafael de la Hoz, Jesús Cerezo, Xavier Ferrés, Damian Rogan eta Lisa Rammig (Eckersley O’Callaghan), Stefan Marinitsch (SEELE GmbH) eta Carles Teixidor (Bellapart).

Zazpigarren edizio honetan industriarekiko konpromisoari bere horretan eutsiko zaio, hainbat babesleren laguntzari eta honako hizlari hauen parte-hartzeari esker: Patrick England (FAEFC, Fatxaden Fabrikatzaileen Europako Elkartea), Jos Lenferik (VEKA), Max Radt (WICONA-SAPA) eta Thiemo Ebbert (Kawneer). Azkenik, I+G jarduerei are garrantzi handiagoa emango zaie, honako parte-hartzaile hauen bitartez; Lorenzo Vallés, Europako Batzordearen Ikerketako Zuzendaritza Nagusikoa; Ulrich Knaack (TU Delft); eta AMANAC klusterra, 7. Oinarrizko Programak finantzatutako Europako 26 proiektuk eta 255 bazkidek osatutakoa.

ICAEren batzorde antolatzaileko arduradun Julen Astudillok adierazi duenez, “zazpigarren edizio hau desberdina da, eta horregatik, programa ezin hobea prestatu dugu, fatxada adimendun eta moldagarrientzako alderdi esanguratsuenei erreferentzia egingo diena eta gaur egun aplikatzen diren hainbat esperientzia ikusgai jarriko dituena”.

TECNALIAak antolatzen du ICAE2015 biltzarra, eta hainbat enpresaren babesa du: Alucoil, Aluman, ArcelorMittal, Dekton, Dow Corning, Rockwool, Saint Gobain, Parex, Sika, Strow, Veka eta Wicona. Horrez gain, hainbat laguntzaile ere baditu: Fatxada Arinen eta Leihoen Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea (ASEFAVE), AMANAC klusterra (Advanced Material & Nanotechnology Cluster for Energy Efficiency in Buildings), European Construction Technology Platform (ECTP), European Steel Technology Platform (ESTEP), European Façade Network, Federation of European Window and Curtain Wall Manufacturers´ Association (FAECF), Eusko Jaurlaritza, Altzairuaren Espainiako Plataforma Teknologikoa (PLATEA) eta Eraikuntzaren Espainiako Plataforma Teknologikoa (PTEC).
Biltzarra materialen eta osagaien fabrikatzaileei, fatxada egileei, arkitektura eta ingeniaritza estudioei eta I+G erakundeei zuzenduta dago. Biltzarrera joateko interesa duten pertsona guztiek hemen eman dezakete izena: www.icae2015.com.

Biltzar honekin, TECNALIAk bazkide teknologiko gisa duen eskaintza osatzen du, garapen prozesuan dagoen industriara eta inguratzaile arkitektonikoen eta horien osagaien karakterizaziora eta ebaluaziora bideratutakoa.

VII. Inguratzaile Arkitektonikoen Nazioarteko Biltzarraren web orrialdea (ICAE 2015)
ICAE 2015eko PROGRAMA
ICAE 2015 aurkezteko bideoa
Jarrai iezaguzu hemen: @tecnalia.
Parte har ezazu #ICAE2015 erabiliz.

Musika Hamabostaldiko “Tosca” operarako audizioak

Gaurkotasunak / 18 maiatza, 2015

Musika Hamabostaldiak figuranteak behar ditu, uztailaren 27tik abuztuaren 15a bitartean, “Tosca” operan parte hartzeko.
25 eta 40 urte arteko hamar gizon behar dira, 1,70 eta 1,85m arteko altuera dutenak eta 70 eta 85 Kg. bitarteko pisuarekin.
Agertokietan nolabaiteko eskarmentua eskatzen da, ilea oso motza edukitzea (edo mozteko prest egotea) eta soina biluzik dutela agertzeko prest daudenak.
Audizio honetan parte hartzeko beharrezkoa da kurrikuluma eta duela gutxiko argazki bat quincenamusical@donostia.eus helbidera bidaltzea, maiatzak 24a baino lehen.